Ingeniaritza Mekatronikoa
Titulazio Ofiziala
Mekatronikako Ingeniaritzan Graduatua
Iraupena
240 ECTS
4 urte
Campusa
Arrasate-Mondragón, Bilbao AS Fabrik (Zorrotzaurre)
Plazak
80 plaza
Hizkuntzak
Euskara, Gaztelania, Ingelesa
Modalitatea
Presentziala
PDF Katalogoa
"Industriaren geroa: mekanika, elektronika eta automatizazioa. Eta zeuk menderatuko duzu."
Honela definitu ohi da mekatronika: «Produktu eta sistema adimendunak diseinatu eta fabrikatzeko baliatzen den ingeniaritza-prozesua, non tresna mekanikoak, elektronikoak edo automatizaziokoak erabiltzen baitira».
Mekatronika honela definitzen da: "Produktu edo sistema adimendunen diseinua eta fabrikazioa hainbat funtzio integratuz eta tresna mekaniko, elektroniko edo informatiko desberdinak erabiliz kontsideratzen duen ingeniaritza-prozesua".
Mondragon Unibertsitateko Ingeniaritza Mekatronikoko gradua bukatutakoan, diziplina anitzeko ikuspegia izango duzu ezaugarri, eta gai izango zara sistemak, makinak, instalazioak eta prozesu industrialak garatu, muntatu, mantendu eta hobetzeko, software informatikodun gailu mekanikoak eta elektronikoak txertatuz, lana automatikoki eta zentzuz egin dezaten.
Metodologia praktiko batekin ikasiko duzu, praktikotasun hori ikasgeletako prestakuntza akademikoaren zati garrantzitsua izango da, baina ikasleek benetako enpresa-inguruneetan egiten dituzten esperientzietara ere eraman daiteke.
Ate irekiak
Goi Eskola Politeknikoko ateak ireki eta zehatz-mehatz azalduko dizkizugu titulua eta irteera profesionalak.
Nabarmentzen dugu
Prestakuntza DUALA: Praktikak enpresa batean 3. ikasturtetik aurrera, eta GBLa ere enpresa batean, hilean 500 euroko bekarekin.
Puntako teknologia duten lantegiak eta laborategiak
Hainbat jakintza-alor (mekanika, elektronika eta automatizazioa) jorratzen dituen Ingeniaritzako Gradua, ikuspegi integratzailekoa
Prozesu eta sistema industrialak hobetzeko lan egingo duzu, hainbat teknologia-eremutako ezagutza aurreratuak aplikatuz.
IBILBIDE BAT PROFIL BAKOITZERAKO GMHZ eta batxilergotik datozen ikasleentzako titulazioa
EGITEN IKASTEN DU Work Based Learning metodologian oinarritutako eredu DUALa
PROFIL PRAKTIKOA “Egiten dakien” ingeniaria
Graduko irakasgaiak
- Proiektu Mekatronikoa
- Sistema Mekatronikoak Muntatzeko Laborategia
- Produkzio Ekipamenduen eta Sistema Automatizatuen Ingeniaritza
- Industria Automatizazioa
- Instrumentazioa eta Kontrola
- Sistema Robotizatuak eta Ikusmen Artifiziala
- Sistema Mekanikoak Diseinatzea eta Probatzea
Ingeniaritza Mekatronikoaren lan-aukerak
Makina-erremintaren, automobilgintzaren, aeronautikaren, teknologiaren eta osasun-zientzien alorretan arituko zara lanean, besteak beste lanpostu hauetan:
- Muntaketa-ekipamenduen kudeaketa-arduraduna
- Muntaketen zuzendaritza teknikoa
- Diseinu eta garapen mekatronikoko arduraduna
- Fabrikazio Aurreratuko espezialista
- Prozesu eta sistema industrialen kudeaketa