Lan Irteerak
Titulazio Ofiziala
Mekatronikako Ingeniaritzan Graduatua
Iraupena
240 ECTS
4 urte
Campusa
Arrasate-Mondragón, Bilbao AS Fabrik (Zorrotzaurre)
Plazak
80 plaza
Hizkuntzak
Euskara, Gaztelania, Ingelesa
Modalitatea
Presentziala
PDF Katalogoa
Lan-irteerak
“Puntako sektore industrialen ateak zabalduko dizkizu elektronika, mekanika eta automatizazioari buruzko ezagutza integratuak ”
Graduatutakoan, jakintza-alor anitzak menderatuko dituzu: ingeniaritza elektronikoa, automatizazio-ingeniaritza eta ingeniaritza mekanikoa menderatuko dituzu; beraz, horiek guztiak barne hartzen dituen ikusmira zabalagoa izango duzu produktu, sistema eta prozesu industrialak garatzeko.
Honenbestez, produktu, sistema automatizatu, makina, ekipamendu eta prozesu industrialen bizi-zikloaren zenbait etapatan lan egin ahalko duzu (garapena, optimizazioa, muntaketa, automatizazioa, doitzea, mantentze-lana…). Puntako enpresen ateak irekiko dizkizu horrek, makina-erremintaren, automobilgintzaren, aeronautikaren eta teknologia aurreratuaren alorretan, besteak beste.
Horietako edozeinetan izan zaitezke:
Muntaketa-ekipamenduen arduraduna
Makinak eta lerro automatikoak instalatzeko eta doitzeko zereginetan.
Muntaketen espezialista teknikoa
Makinak eta lerro automatikoak instalatzeko eta doitzeko lanetan.
Diseinu eta garapen mekatronikoko teknikaria
Sistema mekatroniko konplexuak diseinatu, garatu, fabrikatu eta martxan jartzeko eginkizunetan.
INDUSTRIA-DISEINUKO KABINETEA
Ingeniaritza Mekatronikoko Graduak enpresari eta merkatuari balio erantsia emango dioten produktu, kontzeptu eta konponbide berriak sortzeko prestatuko zaitu. Beraz, lan-aukera ugari eskainiko dizkizu sektore hauetan:
ZURE ENPRESA EDO STARTUP PROPIOA
Ikasitako guztiak zure enpresa edo startup propioa sortzea eta zure ezagutzak zeure produktuak garatzean aplikatzea ahalbidetuko dizu.
Sektoreak
Ingeniaritza Mekatronikoko Graduak enpresari eta merkatuari balio erantsia emango dioten produktu, kontzeptu eta konponbide berriak sortzeko prestatuko zaitu. Beraz, lan-aukera ugari eskainiko dizkizu sektore hauetan:
Automobilgintzan
Konponbide seguruagoak eta eraginkorragok dakartzaten produktu eta sistema berritzaileak garatuz.
Robotikan
Proiektuak, makinak eta sistema automatak eginez.
Aeronautikan
Osagaien diseinua optimizatuz, robotika eta automatizazioa ere erabiliz.
Makina-erremintan
Sistema automata berriak garatuko dituzu, makina-erremintak eraginkorragoak izan daitezen.
I+G+B-ko sailak
Produktu hobeak eta berritzaileagoak garatzeko konponbideak eskainiko dizkiozu industriari.