Datuen Analisia, Zibersegurtasuna eta Hodei-Konputazioa
Master honek jakintza aurreratuetan oinarritutako hiru arlo teknologiko barnebiltzen ditu, modu honetan aktualitateko profil profesional osoa eta mundu mailan eskari handikoa lortzeko aukera eskaintzen du.
Helburu nagusia ikasleak jakintza hauek barneratzea delarik:
- Gai izatea datuetatik balioa ateratzen.
- Zibersegurtasuna bere osotasunean lantzeko gai izatea.
- Softwarea eta azpiegiturak garatu, martxan jarri eta optimizatzeko gai izatea.
- Azpiegitura seguruak kudeatu eta beraietan sortutako datuak lantzeko gai izatea.
Nori zuzendua: Informatika arloko Unibertsitate Titulu ofizialak dituzten ikasleei zuzendua. Ikasgai osagarriekin: beste ingeniaritzak.
Informazio saioak
Unibertsitateko ateak ireki eta zehatz-mehatz azalduko dizkizugu titulua eta irteera profesionalak.
Nabarmentzen dugu
Ibilbide duala. Ikasturte hasieratik, astean 2 egun ikasgelan eta beste 2 1/2 enpresetan, ordainpeko praktiketan. Hirugarren seihilekoa osorik egiten da enpresan.
Eskari handia duten hiru arlo teknologikoren arteko integrazioa
Adibide errealetan oinarritutako ikuspegi praktikoa
Lantalde eta irakaslego dinamikoak
ZIURTAGIRIA Datuen Analisia, Zibersegurtasuna eta Hodeiko Konputazioa Masterrak Data Science Analytics ziurtagiriaren aitortza eskuratu du
ESKARI HANDIA Sektore estrategikoa Euskadin
FORMAZIO DUALA Lan egin ikasten duzun bitartean
Irteera profesionalak
- CISO (Chief Information Security Officer)
- Zibersegurtasuneko ingeniaria
- CDO (Chief Data Officer)
- CTO (Chief Technology Officer)
- Datuen zientzialaria.
- Datuen ingeniaria
- Cloud inguruneetako arkitektoa
- DevSecOps ingeniaria
- Ikerlaria
- Proiektu kudeatzailea
- Zibersegurtasuneko Aholkularia