Datuen Analisia, Zibersegurtasuna eta Hodeiko Konputazioa Masterrak Data Science Analytics ziurtagiriaren aitortza eskuratu du
Datuen Analisia, Zibersegurtasuna eta Hodeiko Konputazioa Masterrak Data Science Analytics ziurtagiriaren aitortza eskuratu du
Datuen Analisia, Zibersegurtasuna eta Hodeiko Konputazioa Masterrak Data Science Analytics ziurtagiriaren aitortza eskuratu du
Masterra Big Data Value Association eta ENISAk aintzatetsi dute
DATA SCIENCE ANALYTIC ZIURTAGIRIA
Mondragon Unibertsitateko Datuen Analisia, Zibersegurtasuna eta Hodeiko Konputazioa Masterrak Data Science Analytics zigilua jaso du. Big Data Value Association (BDVA) elkarte europarrak abian jarritako programa bat da, eta masterreko ikasleek datuen zientziari dagokionez eskuratzen dituzten trebetasun profesionalak aitortzen ditu. BDVA elkartea industriak bultzatutako elkarte bat da, Europako 200 eragile baino gehiago biltzen ditu, eta Europako Batzordearekin lankidetzan dihardu, ikastetxeetako hezkuntza programetan hobekuntzak, jardunbide egokiak eta ziurtagiriak ezartzeko.
BDVAren Data Science Analytics ziurtagiriak aitortzen du Mondragon Unibertsitateko Masterreko ikasleek industriaren eta datu zientziaren eskaerekin bat datozen ezagutza teoriko-praktikoak eta trebetasun profesionalak eskuratzen dituztela.
- Masterreko ikasleen %100 Mondragon Goi Eskola Politeknikoak bultzatzen duen Programa DUALaren barruan ari da eta, beraz, ikasketak eta enpresa barruko prestakuntza esperientzia bateratzen dituzte.
- Industria sektorean ibilbide aitortua duten profesionalak maiz joaten dira unibertsitatera hitzaldiak eta jardunaldiak eskaintzera eta tailer praktikoak gidatzera.
Datuen Analisia, Zibersegurtasuna eta Hodeiko Konputazioa Masterra 2019ko irailean hasi zen, eta urtebete geroago jaso du lehen ziurtagiria. Masterra egiten dituzten ikasle guztiek Big Data Value Associationek emandako ziurtagiri hau eskuratuko dute. Ziurtagiri hori ikasketen kalitatea ziurtatzeko eta lanpostu baterako hautagai izateko balio bereizgarri gisa erabili ahal izango dute.
CYBERHEAD ZIURTAGIRIA
Datuen Analisi, Zibersegurtasun eta Hodeiko Konputazioko Masterra ENISAren (European Union Agency for Cybersecurity) Cybersecurity Higher Education Database-an sartu dute.
Zibersegurtasuneko Goi Hezkuntzako Datu Basea (CyberHEAD) datu base bakarra da, lankidetza kolektibokoa, erakunde akademikoekin osatzen dena eta EBko, AELCko eta Europako beste herrialde batzuetako zibersegurtasun programak zerrendatzen dituena.
CyberHEAD funtsezko baliabidea da Europar Batasun osoko zibersegurtasunaren egoerari buruzko informazioa eskaintzen duten goi mailako txostenak egiteko, goi mailako hezkuntzan arreta berezia jarrita.