TITULAZIO BIKOITZA : Goi Mailako Heziketa Zikloa (GMHZ) + Gradua

Titulazio Ofiziala

Industria Diseinuko eta Produktu Garapeneko Ingeniaritzan graduatua

Iraupena

240 ECTS

4 urte

Campusa

Mondragon/Arrasate

Plazak

70 plaza

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Presentziala

{name=ID_Formulario_descarga, data=1045232, type=text, options=[]}

katalogoa

TITULU BIKOITZAK: Goi Mailako Heziketa Zikloa (GMHZ) + Gradua

LORTU GMHZ + INGENIARITZA GRADUA 5 URTETAN

 

EZAUGARRIAK:
 

KREDITUEN AITORPENA

Lanbide heziketan eskuratutako ezagutza eta gaitasunei esker, 60 ETCS aitortuko zaizkizu.

DENBORA IRABAZI

Graduen iraupena 4 urtetik 3 urtera murriztu dezakezu, lan munduan edo graduondoko ikasketetan lehenago hasteko aukera izanik.

ZUK AUKERATZEN DUZU ERRITMOA

- Aukera intentsiboa: Guztira 3 urte

- Aukera malgua: Guztira 3,5 urte (kredituen aitortza progresiboarekin).

 

 

ESKAINTZA 

Ingeniaritza Gradua

GMH Familiak

PLAZA ERRESERBAK

 

Industria diseinuko eta Produktu Garapeneko Ingeniaritza

Arte Grafikoak

Fabrikazio Mekanikoa

Instalazioa eta Mantenketa

 

67% Batxilergoko titulua dutenentzat eta %33 Goi Mailako Heziketa Zikloa dutenentzat

 

Mekanikako Ingeniaritza

Fabrikazio Mekanikoa

Instalazio eta Mantenketa

 

67% Batxilergoko titulua dutenentzat eta %33 Goi Mailako Heziketa Zikloa dutenentzat

 

Industria Antolakuntza Ingeniaritza

 

Fabrikazio Mekanikoa

 

67% Batxilergoko titulua dutenentzat eta %33 Goi Mailako Heziketa Zikloa dutenentzat

 

Informatika Ingeniaritza

Informatika eta Komunikazioak

Elektrizitatea eta Elektronika

 

67% Batxilergoko titulua dutenentzat eta %33 Goi Mailako Heziketa Zikloa dutenentzat

 

Produktu Digitalen diseinu eta garapeneko Ingeriaritza

 

Informatika eta Komunikazioak

 

67% Batxilergoko titulua dutenentzat eta %33 Goi Mailako Heziketa Zikloa dutenentzat

 

 

Energiaren Ingeniaritza

Energia eta Ura

Instalazioa eta Mantenketa

Elektrizitatea eta Elektronika

 

 

67% Batxilergoko titulua dutenentzat eta %33 Goi Mailako Heziketa Zikloa dutenentzat

 

 

Industria Elektronikako Ingeniaritza

Fabrikazio Mekanikoa

Instalazioa eta Mantenketa

Elektrizitatea eta Elektronika

Energia y Ura

 

 

67% Batxilergoko titulua dutenentzat eta %33 Goi Mailako Heziketa Zikloa dutenentzat

 

 

Mekatronikako Ingeniaritza

Fabrikazio Mekanikoa

Instalazioa eta Mantenketa

Elektrizitatea eta Elektronika

Energia y Ura

 

 

%50 Batxilergoko titulua dutenentzat eta %50 Goi Mailako Heziketa Zikloa dutenentzat

OHIKO GALDERAK TITULAZIO BIKOITZA: GMHZ + Gradua

1. Zer da eta zer abantaila eskaintzen ditu?

GMHZ+Gradua Titulazio Bikoitzaren bidez, Goi Mailako Heziketa Ziklo bat egin baduzu, Ingeniaritzako Gradura sar zaitezke zure aurretiko prestakuntza balioetsita. Lotutako titulazioa izanez gero, 60 ECTS kreditu arte aitortuko zaizkizu, eta horri esker gradua denbora gutxiagoan amaitu ahal izango duzu.

Horrela, unibertsitate-ikasketak denbora gutxiagoan amaitu ahal izango dituzu, eta zure beharretara egokitutako ibilbide bat jarraitu.

Abantailak:

  • Ikasketen iraupen txikiagoa, Gradua 4 urteren ordez 3 urtetan amaitzeko aukerarekin.
  • Aurreko prestakuntzari balioa ematea, Lanbide Heziketan garatutako eta eskuratutako gaitasunak aitortuz.
  • Ikasketa-erritmoa aukeratzeko malgutasuna, ibilbide intentsibo edo progresiboagoen bidez.

 

2. Nork har dezake parte?

Ingeniaritzako Gradu batekin lotutako lanbide-arloetako Lanbide Heziketako Goi Mailako Teknikari titulua lortu baduzu, programa hau zuretzat da.

 

3. Zein ingeniaritzatan eskaintzen da programa hau?

Ingeniaritza Gradua
Industria Diseinuko eta Produktu Garapeneko Ingeniaritza
Mekanikako Ingeniaritza
Industria Antolakuntza Ingeniaritza
Informatikako Ingeniaritza
Produktu Digitalen diseinu eta garapeneko Ingeniaritza
Energiaren Ingeniaritza
Industria Elektronikako Ingeniaritza
Mekatronikako Ingeniaritza
 
 

4. Kredituen aitortza Heziketa Ziklo guztietarako da?

Bai, edozein Goi Mailako Heziketa Ziklotik (GMHZ) datozen ikasleek kredituen aitortza eska dezakete. Hala ere, aitortutako kreditu kopurua egindako zikloaren eta aukeratutako Ingeniaritza Graduaren arteko loturaren araberakoa izango da.

  • GMHZa aukeratutako ingeniaritzari lotutako lanbide-arlo batekoa bada, 60 ECTS kreditu aitortuko zaizkizu.
  • GMHZa ez badagokio ingeniaritza horri lotutako arloetako bati, kredituen aitortza izango duzu ere, baina ez du zertan 60 ECTS kredituetara iritsi. Aitortza hori egindako Heziketa Zikloaren eta Graduaren ikasgaien arteko afinitatearen arabera ebaluatuko da.

 

5. Nire ikasketa-erritmoa aukeratu dezaket?

Bai. Programa honek Gradua zure behar eta erabilgarritasunera egokitzeko aukera ematen dizu.

Ibilbide trinkoa

  • Gradua 3 urtetan amaitu.
  • Iraupen osoa: 5 urte (2 urte GMHZ + 3 urte Gradua).

Ibilbide malgua

  • Gradua 3,5 urtetan amaitu.
  • Ikasgaiak erritmo progresiboagoan banatu.
  • Iraupen osoa: 5,5 urte (2 urte GMHZ + 3,5 urte Gradua).

Horrela, prestakuntza bizkortzea eta lan-merkatura lehenago sartzea, edo erritmo malguagoan aurrera egitea aukeratu dezakezu.

 

6. Zeitzuk dira ibilbide trinkoaren abantailak?

  • Gradua lehenago amaituko duzu:  Gradua 4 urteren ordez 3 urteetan bukatu duzu eta lan-mundura edo masterretako ikasketetan lehenago sartzeko aukera izango duzu..
  • Garapen profesionala azkartuko duzu: Lan munduan lehenago sartu, enpresek asko baloratzen duten prestakuntza tekniko eta unibertsitarioari esker.

 

7. Zeintzuk dira ibilbide malguaren abantailak?

  • Graduaren iraupena 4 urtekoa denez, karga akademikoa modu orekatuagoan banatu dezakezu eta zure erritmoan aurrera egin.
  • Nazioartekotze-ibilbidea egiteko aukera ematen du.
  • Masterrerako sarbide-ibilbideak 4. mailan egiteko aukera.

 

8. Zeintzuk dira ibilbide trinkoaren ezaugarriak?

1. maila: 60 ECTS

2. maila : 60 ECTS

3. maila: 60 ECTS. Arratsaldeko  klaseak, goizean enpresan egingo duzun Gradu Amaireko Lanarekin (4 ordu/egunean)) uztartuko dituzu.

 

9. Zein dira ibilbide malguaren ezaugarriak?

Urtero, egindako GMHZaren arabera dagozkizun baliozkotzeak izango dituzu.

1. maila: 60 ECTS

2. maila + 3. mailak: 93 ECTS

4. maila: 27 ECTS (aukeratutako ibilbidea +Gradu Bukaearako Lana)

 

10. Ibilbide batetik bestera alda dezaket?

Bai. Ibilbide trinkoan hasi bazara eta aldatu nahi baduzu, 2. maila amaitzean egin dezakezu. Eginda eta gaindituta dituzun ikasgaiak ez dituzu berriro egin beharko.

Aldiz, ibilbide malguan hasi bazara, ezingo duzu aldaketa hori egin.

 

11. Parte har dezaket programa dualean?

Bai. Programa dualean parte har dezakezu. Ibilbide trinkoa aukeratu baduzu 3.mailan egin dezakezu eta 4.mailan ibilbidee malguaren kasuan.

 

12. Parte har dezaket mugikortasun-programan (ERASMUS)?

Bai. Mugikortasun-programan parte hartu ahal izango duzu 4. urtean, baldin eta ibilbide malgua aukeratu baduzu.

 

Unibertsitatea baino gehiago gara