Industria Antolakuntzako Ingeniaritza
Titulazio Ofiziala
Industria Antolakuntzako Ingeniaritzan graduatua
Iraupena
240 ECTS
4 urte
Campusa
Arrasate-Mondragón
Plazak
65 plaza
Hizkuntzak
Euskara, Gaztelania, Ingelesa
Modalitatea
Presentziala
PDF Katalogoa
MGEPeko Industria Antolakuntzako Ingeniaritzan graduatu direnek lehiakor eta iraunkor egiten dituzte industri eta zerbitzu-jarduerak. Ildo horretan, produktuen, zerbitzuen eta teknologi prozesuen hobekuntza eta berrikuntza sustatzen dute, eta baita antolakuntza-ereduena ere. Antolakundearen barruan hainbat ardura-lanpostutan aritzen diren profesionalak dira.
Industria Antolakuntzako Ingeniaritzan graduatu dena taldeetako liderra izaten da, eta pertsonen partaidetza eta inplikazioa sustatzen ditu enpresen erronka estrategikoak aurrera eramateko. Gainera, ikuspegi globala eta estrategikoa kontuan hartuta hartzen ditu erabakiak, interes-taldeak aintzat hartuta, hala nola, hornitzaileak, bezeroak, lan-taldeak, akziodunak, gizartea, ...
Ate irekiak
Goi Eskola Politeknikoko ateak ireki eta zehatz-mehatz azalduko dizkizugu titulua eta irteera profesionalak.
Nabarmentzen dugu
%93ko enplegu enkajatu tasa
Gradu Bukareako Lanen %100 enpresatan egiten da, hileko 500 €ko bekarekin
Aktibitate profesionala erantzukizun handiko lanpostuetan garatzeko aukera
Ikaslegoaren %25ak atzerrian esperientziak izan ditu, bai lanean edo eta Gradu Bukaerako Lana egiten
AKREDITAZIOA EUR-ACE® zigilua Antolakuntzako Ingeniaritza graduarentzat
GURE IKASKETA EREDUA Praktikak eta Gradu Bukaerako lana
Irteera profesionalak
Industria Antolakuntzako Ingeniaritzan graduatu dena enpresaren funtzionamendu-sail askotako arduradun izateko gai da, hala nola, produkzioa, erosketak, banaketa, kalitatea edota mantenua. Era berean, produktuen, prozesuen eta erakundearen kudeaketaren berrikuntzaz arduratzeko gaitasuna du, eta ildo horretan, gizarte-, ingurumen- eta ekonomia-iraunkortasunaren erronkari aurre egiten laguntzen du. Horretarako, logistikari, produkzio-kudeaketari, fabrikazio-prozesuei, proiektu-kudeaketari, kalitate-kudeaketari, mantenu-kudeaketari, erlazionaturiko metodoak, tresnak eta ezagutzak erabiltzen ditu, besteak beste. Horren guztiaren xedea industri edo zerbitzu-jardueren eraginkortasuna eta efizientzia erdiestea da.
Industria Antolakuntzako ingeniariek honako eginkizun hauek izaten dituzte, beste batzuen artean:
- Produkzio-arduraduna: instalazioetan ekoiztu beharreko erreferentziak definitzearekin lotutako lanak egiten ditu, produktuaren enpresa barruko mugimendua kudeatzen du, eta ekoizpena efizientea izan dadin instalazioek behar duten antolaketa eta kokapen egokia diseinatzen ditu.
- Erosketa-arduraduna: produktuak ekoizteko beharrezkoak diren materiekin hornitzen du enpresa, merkatuan hornitzailerik onena aurkitzen saiatzen da, merkatuak aztertzen ditu, eta lehengaien, osagaien edo zerbitzuen hornitzaileekin kontratuak negoziatzen ditu.
- Banaketaren koordinatzaile logistikoa: produktuen banaketa salmenta punturaino helaraztea kudeatzen du.
- Kalitate-arduraduna: lanak modurik efizienteenean burutzeaz arduratzen da, kalitate-estandarrak finkatuz eta betetzen direla ziurtatuz.
- Mantenu-jardueren koordinatzailea: instalazioak eta prebentziozko mantenu-lanak kudeatzeaz eta kontrolatzeaz arduratzen da, ekonomi eta ingurumen-efizientzia lortzeko.
- Proiektu-kudeaketaren arduraduna: proiektuak kudeatzeaz gain enpresan proposatzen diren berrikuntza-prozesuetan liderra da.
Era berean, etengabeko hobekuntza landuko du enpresan eta bere lanpostuan. Ildo horretan, merkatu-nitxo berriak bilatuko ditu eta produktu edo prozesu berriak sortzeko lankide izan litezkeen hornitzaile berriekin harremanak jorratuko ditu. Modu horretan, prozesuen efizientzia areagotuko du fidagarriagoak izan daitezen, eta garraio-bide berriak finkatuko ditu kostua murrizteko, betiere arduratsu.