Programa Duala

Titulazio Ofiziala

Industria Antolakuntzako Ingeniaritzan graduatua

Iraupena

240 ECTS

4 urte

Campusa

Arrasate-Mondragón

Plazak

65 plaza

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Presentziala

PDF Katalogoa

PROGRAMA DUALA

Mondragon Unibertsitatea enpresa barrutik bizi duen unibertsitate praktiko bat da eta formakuntza esperientzia desberdinak eskaintzen dizkiegu ikasleei enpresa ingurune errealetan gauzatzen direnak (formakuntza duala, lan eta ikasketen partekatzea edota gradu/master amaierako proiektua enpresan egitea).

Enpresa kolaboratzaile sare sendoa dugu eta enpresa hauek dual formakuntza esperientziak talentu gaztea erakartzeko eta fidelizatzeko estrategia gisa dute. Enpresa horietako askok ikerketa eta transferentzia aktibitateak garatzen dituzte Mondragon Unibertsitatearekin, eta honek ere ahalbidetzen du ikasleen gradu/master amaierako proiektuak beste ikerketa proiektu handiago batzuen barnean kokatzea. 

Enpresa inguruneetan egiten diren formakuntza esperientzia guzti hauek 10 hilabete eta 3 urte bitarteko iraunaldia izan dezakete, eta guztiak eskaintzen dute diru laguntza bat. 

 

 

 

 

512x262Aiora Telleria Izuzkiza - Industria Antolakuntzako Ingeniaritza ikasle ohia

"Enpresa berri bat abian jartzeko prozesua bizitzeko eta bertan parte hartzeko aukera izan dut"  

Unibertsitatean, espero ez nituen konpetentziak barneratzeko aukera izan dut, proiektuen bidez ikastea eta taldean lan egitea erronka bat gainditzea baino gehiago baita. Erantzukizunak bere gain hartzea eta betetzea, erabakiak hartzea eta sormena eta komunikazio-trebetasuna garatzea ere bada; hitz batean esanda, pertsona gisa haztea.

Ildo berean, eredu DUALAREN bidez, bizipen horiek ugaritu egiten dira, lan-munduaren errealitatean sartzeko aukera ematen baitu. Nire kasuan, enpresa berri bat abian jartzeko prozesua bizitzeko eta bertan parte hartzeko aukera izan dut.

Unibertsitatea baino gehiago gara