Edukira joan

Informatika Ingeniaritza

Titulazio Ofiziala

Informatika Ingeniaritzan graduatua

Iraupena

240 ECTS

4 urte

Campusa

Arrasate-Mondragón

Plazak

60 plaza

Hizkuntza

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Zuzeneko hezkuntza

PDF Katalogoa

Zatoz gu ezagutzera!
Zure etorkizuna informatikan Dago?
 
 

Informatika gaur egun eskaririk handienetakoa duen lanbideetako bat da eta oso etorkizun oparoa du. 

Hori dela eta, lanbide horretarako profesionalak prestatzea du xede titulazio horrek. Gradu horretarako diseinatutako prestakuntza zeharkakoa eta oso erabilera anitzekoa da, ikasleak hainbat lanetarako trebatzen baititu: zenbait plataforma erabiliz (ordenagailuak, sistema txertatuak, telefono mugikorrak…) informatika-produktuak garatzeko eta enpresa bateko informazio-sistema konfiguratu, kudeatu eta mantentzeko, besteak beste.

Hortaz, ikasketa-planaren helburua ikasleak honako eduki hauek bereganatzea da: programazioa, ordenagailuen ingeniaritza, softwarearen ingeniaritza, informazio-sistemak, sistema adimendunak, sistema eragileak, sistema txertatuak, sistema banatuak eta sareak. Prestakuntza horri esker, ikasleak hainbat lan-ingurunetara egokitzeko gauza izango dira.

 

Ate irekiak

Goi Eskola Politeknikoko ateak ireki eta zehatz-mehatz azalduko dizkizugu titulua eta irteera profesionalak.

Zatoz gu ezagutzera!

Izen-ematea

Inscripcion

Eman izena orain!

 

Harremanetarako
pertsona


 

Nabarmentzen dugu

AUER-ACE nazioarteko zigilua

Irakasle adituak

Maila altuko 13 laborategi

Laguntza poltsa gradu amaierako lanen %100arentzako

Egungo eta ikasketak amaitu dituzten ikasleen gogobetetze altua

IKASLEEN GOGOBETETZEA Egungo eta ikasketak amaitu dituzten ikasleen gogobetetze altua

Informazio gehiago

Enpresa kontratatzaileen gogobetetze altua

ENPRESEN GOGOBETETZEA Enpresa kontratatzaileen gogobetetze altua

Informazio gehiago

Enpresa garapenean inplikatutako irakaslegoa

HARREMANA ENPRESAREKIN Enpresa garapenean inplikatutako irakaslegoa

Informazio gehiago

  Ikusi gehiago
"Zatoz eta ikasi mundua aldatzen ari diren teknologiak erabiltzen"

 

Irteera profesionalak

Informatikako graduatuaren irteera profesionalak oso zabalak eta askotarikoak dira, izan ere, informatika funtsezko teknologia bihurtu da edozein enpresarentzat, bai informatikako produktuak eta zerbitzuak ematen dituztenentzat, bai, beren produktuak softwarerik izan gabe ere, produkzioa, marketina, salmentak eta abar kudeatzeko behar dutenentzat.

Informatika Ingeniaritzako graduatuak, gradua bukatu ondoren, ikasten jarrai dezake, master baten bidez informatikako arlo zehatzagoetan espezializatzeko, edo bestela, lan-merkatura jo dezake.

Irtenbide profesionalak

  • Sistema informatikoak aztertu, diseinatu, garatu eta ezartzea.
  • Sistema informatikoak ebaluatu, optimizatu, mantendu eta administratzea.
  • Enpresen produktuak, prozesuak eta zerbitzuak teknologikoki antolatu eta berritzea.
  • Azken erabiltzaileak aholkatu eta trebatzea.
  • Informatika-proiektuetan parte hartzea.
  • Produktu edo zerbitzu informatikoak garatzeko enpresak sortzea.

 Erakundeak 

  • IKTetako aktiboak (produktu informatiko berriak, finantza-sistemak, kudeaketa-sistemak, diseinu grafikoa, kontrol-softwarea, sistema txertatuak, sistema adimendunak…) eta ITetako zerbitzuak (aholkularitza, integratzaileak…) garatzen dituzten enpresak.
  • Erakundeak oro har (herri-administrazioak, industria-lantegiak, zerbitzu-enpresak..).
  • IKTetako aktiboak eta ITetako zerbitzuak ikertzen dituzten teknologia-zentroak.

Unibertsitatea baino gehiago gara