Berriak
Izendapena Begoña Pedrosa Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuorde izendatu dute 2020·10·02
Jokin Bildarratzek zuzentzen duen sailean jardungo du lanean aurrerantzean. 18 urte daramatza Mondragon Unibertsitatean. Azken sei urteotan Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoa izan da.
2020-2021 IKASTURTE HASIERA Graduko 409 ikasle berri izango ditu aurten Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak 2020·09·29
Oraingo ikasturtean, gradu berri bat eskainiko dugu Bilbon: Humanitate Digital Globalak (HDG). Iaz baino graduko 65 ikasle berri gehiago izango ditu fakultateak.
Lit unibertsitate masterra Abian da Lit Ikaskuntza Errazten eta Berrikuntzan Unibertsitate Masterraren bigarren edizioa 2020·09·29
Masterra hasi da Arabako Azala sormen espazioan egindako astebukaerako workshop-arekin. Aurtengoa da Lit masterraren bigarren edizioa.
"EKT" Aditu Titulua Euskal Kulturgintzaren Transmisioa aditu tituluak ireki du 8. ediziorako matrikulazioa 2020·09·21
Aurreko edizioetan bezala, oraingoan ere erreferentziazko aditu eta aritu sorta handi batek hartuko du parte EKT graduondoan. Matrikulazio epea irekita dago urriaren 5era arte eta saioak urriaren 17an hasiko dira.
Dorleta eraikin berria Inauguratu da Eskoriatzako campuseko Dorleta eraikin berria 2020·09·18
Mondragon Unibertsitateko ikasturtearen hasiera ekitaldiarekin bat eginik, Dorleta eraikinaren inaugurazioa egin da, gaur, hilak 18, Eskoriatzan. Birmoldaketak erantzuten dio Fakultateak sustatzen duen hezkuntza eraldaketa proiektuari.
Ikus-entzunezko Komunikazioa Hasi dira aurrez aurreko eskolak Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduan 2020·09·15
Aretxabaletako campusean eskeintzen da gradua. Covid-19ri aurre egiteko, segurtasun neurri bereziak hartu dira.
Haur Hezkuntza Irekita dago izen-ematea Irakaslea Haur Hezkuntzako Berrikuntzan Aditu Tituluan 2020·09·15
Ikastaroa bereziki zuzenduta dago bere lan eremuan berrikuntza prozesuan murgilduta edo murgiltzear dauden profesionalentzat. Irailaren 24an, ikastaroari buruzko saio informatiboa eskainiko da. Ikastaroa hasiko da urriaren 31n.
Online ikastaroa Online testuinguruak diseinatzen ikasteko formazio trinkoa eskainiko du Humanita eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak 2020·09·03
Irakasleei zuzendutako ikastaro honek 24 ordu iraungo du eta online eskainiko da. Ikastaroaren lehenengo edizioa irailaren 14an hasiko da.
doktorego tesia Itziar Arregi ikertzaileak Bikain Cum Laude lortu du bere doktore tesian 2020·07·16
Doktore berriak Eskoriatzako campusean aurkeztu du "2-6 adin tarteko haurren jolas libreari buruzko kasu azterketa bat" tesia.
LAN ESKAINTZA 2020-2021 Idazkaritza Akademikoan lan egiteko, pertsona bat kontratatu nahi du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak 2020·07·14
Curriculumak bidali behar dira uztailaren 20a baino lehenago.
Hezkuntza eredua 2020-2021 ikasturterako hezkuntza eskaintzeko eredua 2020·07·09
Mondragon Unibertsitateak berretsi egin du MENDEBERRI 2025 hezkuntza-ereduaren aldeko apustua 2020-2021 ikasturteari begira Covid-19ak sortutako krisiari aurre egiteko.
KAFETEGI ZERBITZUA Lehiaketa publikoa esleitzeko Eskoriatzako campuseko kafetegi zerbitzu berria 2020·07·08
Eskoriatzako Dorleta eraikin berrian egongo da kokatuta kafetegia. Uztailaren 17ra arte egongo da irekita proposamenak jasotzeko epea.
Bilbo Bilbo 2020-2021 2020·07·03
2020-2021 ikasturtean Bilbon eskainiko diren ikasketak, Ensanche Eraikinean eta Bilbao Berrikuntza Faktorian kokatuko dira iraila eta Gabonak bitartean
LAN ESKAINTZA 2020-2021 Hezkuntza arloko bost pertsona kontratatu nahi ditu Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak 2020-2021 ikasturtean lan egiteko 2020·06·25
Curriculumak bidali behar dira uztailaren 3a baino lehenago.
"EKT" aditu titulua Euskal Kulturgintzaren Transmisioa Aditu Tituluaren zortzigarren edizioa aurkeztu da 2020·06·24
Aurrez aurreko saioak astebukaeretan egingo dira; hilean behin izango dira saio horiek. Matrikula irekita dago urriaren 5era arte.
Sari banaketa Ikasketa bukaerako lan onenei sariak 2020·06·19
Bederatzigarren edizio honetan, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikasle talde batek jaso du lehenengo saria
Rankinak Mondragon Unibertsitatea, Espainiako 5 unibertsitate onenen artean U-Multirank-en 2020·06·09
U-Multirank mundu mailan dagoen unibertsitate rankin zehatz eta zabalena da
Wikipedia Euskarazko Wikipediari bultzada 2020·06·08
Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduko lehen mailako ikasleek parte hartu dute euskarazko Wikipediako lehiaketan, eta lagundu dute 1.000 artikuluen munduko sailkapenean nabarmen gora egiten.
Kimu Berri 2020 Online egin dira Kimu Berri sarien banaketa eta Ikus-entzunezko Komunikaziokoen Gradu Bukaera Lanen aurkezpen ekitaldia 2020·06·08
Guztira, 15 Gradu Bukaera Lan aurkeztu dituzte Ikus-entzunezko Komunikazio graduko 4. mailako ikasleek; horietako hiru atzerrian egindakoak, Kenian, Guatemalan eta Chiapasen.
WEBINARRAK: HERRIGINTZAN “Politikaren etorkizunaz solasean”, webinar sorta ekainean 2020·06·02
Mondragon Unibertsitateko Herrigintzaren Berrikuntzan Egitasmoak bost webinar ireki antolatu ditu herrigintzaz eta politikaren etorkizunaz hausnartzeko.
EUSPOT 2020 Idoia Lahidalga, Oihana Puertas eta Julen Urtxegi Ikus-entzunezko Komunikazioko 3. eta 4. mailako ikasleek irabazi dute Euspot-eko sari nagusia 2020·05·29
Idoia Lahidalga eta Oihane Puertasek bi sari irabazi dituzte: lehena, sari nagusia, ex equo, Julen Urtxegi aurkeztutako lanarekin batera, eta, bigarrena, Mondragon Unibertsitateko ikasleek aurkeztutako lan onenaren saria. Aurtengo edizioa oso berezia izan da: COVID-19aren ondorioz parte-hartzaileek lan guztiak etxe barruan egin behar izan dituzte.
Rankinak Mondragon Unibertsitateak 11. postua hartu du CyD rankinaren arabera estatuko errendimentu altueneko unibertsitateen artean 2020·05·28
Mondragon Unibertsitateko Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza Gradua goraipatzen da egresatuen artean enplegu gehien sortzeagatik.
Webinarrak: kooperatibismoa Irekita dago izen-ematea ekainean egingo diren kooperatibismo eta ekonomia sozialari buruzko webinarretan 2020·05·26
COVID-19aren bueltan antolatutako webinarrak egingo dira ekainaren 3, 4, 10 eta 17an, 18:00etan hasita. Antolatzaileak dira LANKI Kooperatibismoaren Ikertegia eta Kooperatibismoan eta Kudeaketa Sozioenpresarialean Unibertsitate Masterreko koordinazio taldea.
Sexu jazarpen protokoloa Sexu jazaparenaren kontrako protokoloa onartu du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak 2020·05·25
Protokoloaren sorreran parten hartu dute Fakultateko ikasleek eta irakasleek.
Hezkuntza “Ikaskuntzarako Rol Berriak Hezkuntzan Espezializazio Diploma” berriaren aurkezpena, online, maiatzaren 28an 2020·05·19
Webinarra zuzenduta dago euskal hezkuntza komunitate guztiari. Ekitaldia 18:00etan hasiko da.
Finantzaketa programa Ikasleentzako finantzaketa-plana 2 milio eurora arte handitu da 2020·05·13
Mondragon Unibertsitateak 2 milioi eurora arte handitu du COVID-19aren krisiak kaltetutako ikasleentzako finantzaketa-plana 2020-2021 ikasturterako
Webinarrak Webinar irekiak eskainiko ditu Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak maiatz eta ekainean 2020·05·06
Aditu, irakasle eta ikertzaileek eskainiko dituzte hezkuntza, digitalizazioa berrikuntzari buruzko hitzaldiak.
Izen-emate eta matrikula datak Izen-emate eta matrikula data berriak graduentzako 2020·04·27
Covid-19ak sortutako egoeraren ondorioz, Mondragon Unibertsitateak izen-emate eta matrikula datak aldatu ditu 2020-2021 ikasturterako
HUMANITATE DIGITAL GLOBALAK Humanitateak, Gizarte Zientziak eta Teknologia uztartuko dituen titulazio berria atera du Mondragon Unibertsitateak 2020·04·27
Humanitate Digital Globalak gradua Bilbon abiatuko da irailean eta bi ibilbide izango ditu: Ikasketa Globalak eta Humanitate Digitalak.
KoLaborategia Digitalizazio eta hezkuntzari buruzko hainbat tutorial eta baliabide jarri ditu irekian KoLaborategiak 2020·04·24
KoLaborategia da Mondragon Unibertsitateko Gizarte Digitalerako Hezkuntza eta Komunikazioarako laborategia