Begoña Pedrosa Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuorde izendatu dute

Atzera

Begoña Pedrosa Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuorde izendatu dute

Izendapena

Begoña Pedrosa Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuorde izendatu dute

Jokin Bildarratzek zuzentzen duen sailean jardungo du lanean aurrerantzean. 18 urte daramatza Mondragon Unibertsitatean. Azken sei urteotan Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoa izan da.

2020·10·02

$titulo.getData()


Begoña Pedrosa (Areatza, Bizkaia. 1975) Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuorde izendatu dute, Jokin Bildarratzek zuzentzen duen Hezkuntza sailean.

 

Begoña Pedrosa Filologia Ingelesean lizentziaduna da eta Hizkuntzalaritza Aplikatuan doktorea. Pedrosak 18 urte daramatza Mondragon Unibertsitatean lanean eta Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoa izan da azken sei urteotan.

 

Dekano moduan egondako urteetan, besteak beste, hezkuntza berrikuntza, eraldaketa eta digitalizazioa izan ditu ardatz. Gainera, Pedrosak unibertsitateko gradu eta masterretako produktu akademiko berriak sortzea bultzatu du eta baita unibertsitatearen eta eskolaren arteko ikerketa kolaboratiboa sustatu ere.

 

Pedrosa, besteak beste, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika saileko irakasle eta ikertzailea izan da. Gainera, irakasle moduan, hainbat berrikuntza-proiektu koordinatu ditu Hezkuntza eta Ikus-entzunezko Komunikazioko graduetan. Halaber, doktorego-programaren eta ikerketa-mahaiaren kudeaketan ere parte hartu du.

 

Ikertzaile gisa nabarmentzekoak dira, beste batzuren artean, honako lan hauek: hizkuntza gutxituetako testuinguruetan eleaniztasunerako gaitasunen garapenari buruzkoak edota CLIL (Content and Language Integrated Learning) testuinguruetako estrategia pedagogikoei eta ikasleek hizkuntzen ikaskuntzarekiko dituzten jarrerei buruz egindakoak.

 

Begoña Pedrosak lau hizkuntza dakizki: euskara, ingelesa, gaztelania eta katalana.