Irekita dago izen-ematea Irakaslea Haur Hezkuntzako Berrikuntzan Aditu Tituluan

Atzera

Irekita dago izen-ematea Irakaslea Haur Hezkuntzako Berrikuntzan Aditu Tituluan

Haur Hezkuntza

Irekita dago izen-ematea Irakaslea Haur Hezkuntzako Berrikuntzan Aditu Tituluan

Ikastaroa bereziki zuzenduta dago bere lan eremuan berrikuntza prozesuan murgilduta edo murgiltzear dauden profesionalentzat. Irailaren 24an, ikastaroari buruzko saio informatiboa eskainiko da. Ikastaroa hasiko da urriaren 31n.

2020·09·15

$titulo.getData()


Irakaslea Haur Hezkuntzako Berrikuntzan Aditu Titulua zuzenduta dago lanean ari diren Haur Hezkuntzako Graduatu, Diplomatu eta Goi Teknikariei. Ikastaroa bereziki interesgarria da bere lan eremuan berrikuntza prozesuan murgilduta edo murgiltzear dauden profesionalentzat.

 

Ikastaroan interesatuta daudenek aukera izango dute parte hartzeko irailaren 24an egingo den informazio saioan: eman izena informazio saioan.

 

EGUTEGIA

Aditu tituluaren hasiera: 2020ko urriaren 31ean

Aditu tituluaren amaiera: 2021ko ekainaren  27an.

12 ECTSko aditu titulua da (300 ordu). Saio presentzialak honela antolatuko dira:

3 asteburu aterpetxe batean:

Larunbata: 10:00-14:00 eta 16:00-20:00

Igandea: 10:00-14:00.

7 larunbata Eskoriatzako campusean: 10:00-14:00 eta 16:00-20:00.

 

LAN EREMUAK

Adituak hiru eremutan eragingo ditu:

  1. Irakasle kontzientea harremanetan. Irakaslea bera da bere lanbidearen erreminta garrantzitsuena. Adituko parte-hartzaileek kontzientzia hartzeko prozesuan murgilduko dira, norberaren gorputzetik abiatuta, sentsazioa, emozioa, pentsamendua eta jokabidea integratuz. 
  2. Irakaslea teorien integraziotik berritzen. Berrikuntza prozesuetan murgilduta daude bertako eskola ugari eta hainbat eremutan aldaketak ematen ari dira: espazioaren eta denboraren antolaketak, materialak, irakaslearen rola, ebaluazioa… Zenbait teoriatan oinarritutako berrikuntzak izan ohi dira baina, maiz, ez da teoria horien integraziorik ematen. 
  3. Irakaslea taldean berritzen. Hezkuntzan ematen den berrikuntza elkarlanean oinarritzen da. Aditu titulu honetan parte hartuko duten kideek, ardatz hartuta talde lana, komunikazio eraginkorra eta guztien ongizatea, modu esperientzialean biziko dute kohesiora eramango duten prozesu bat.

 

INFORMAZIOA

Nagore Eskibel (Kudeaketa administratiborako arduraduna)

neskibel@mondragon.edu

600 09 71 09

 
Ikastaroan interesatuta daudenek aukera izango dute parte hartzeko irailaren 24an egingo den informazio saioan: eman izena informazio saioan.