Irakaslea Haur Hezkuntzako Berrikuntzan Aditu Titulua
Tituluak Haur Hezkuntzako profesionalen profila elikatu nahi du, irakasleak ahalduntzeko berrikuntza prozesuetarako. Eragin nahi du lanbidearen alderdi pertsonal eta profesionalen orekan, bertatik berrikuntzarako beharrezko konpetentziak aberasteko.
- Gaia
- Hezkuntza
- ECTS/orduak
- 300 ordu
- Hizkuntzak
- Euskara
- Modalitatea
- Aurrez aurrekoa
Helburuak
Nori zuzendua
Egitaraua
Metodologia
Egutegia
Irakasleak
Matrikula
Koordinazioa
Ate irekiak
Onarpen baldintzak eta prozesua
Plazak
Prezioa
Helburuak
Irakaslea Haur Hezkuntzako Berrikuntzan Aditu Tituluak eragin nahi du Haur Hezkuntzako profesionalen prestakuntzan. Gaur egungo irakasle lanbidean eta berrikuntza prozesuetan ager daitezkeen beharrei erantzunez, bilatu nahi du HHko profesionalaren profila elikatzea eta irakaslea ahalduntzea lanbidearen alderdi pertsonal eta profesionalaren orekan eraginez.
Helburu horiei begira, hiru eremutan lan egin nahi da:
- Irakasle kontzientea harremanetan. Irakaslea bera da bere lanbidearen erreminta garrantzitsuena. Harremana zutabe duen lanbide horretan bere buruaz ahalik eta kontzientzeena izatea lehen mailako helburua da, haurrekin, familiekin, lankideekin edo hezkuntza komunitateko beste eragileekin eraikitzen dituen harremanak baldintzatuko dituelako haurraren garapena eta ongizatea eta eskolako proiektuaren bilakaera. Aditu titulu honetan parte hartuko duten irakasleek kontzientzia hartzeko prozesuan murgilduko dira, norberaren gorputzetik abiatuta, sentsazioa, emozioa, pentsamendua eta jokabidea integratuz. Gorputzaren berariazko lanketatik besteekin eraikiko dituen harremanetan eragin positiboa bilatzen da autoezagutzarako eta autoerregulaziorako bidea jorratuz. Azken finean, berrikuntza prozesu baten oinarrian dago norberaren “berrikuntza”.
- Irakaslea teorien integraziotik berritzen. Berrikuntza prozesuetan murgilduta daude bertako eskola ugari eta hainbat eremutan aldaketak ematen ari dira: espazioaren eta denboraren antolaketak, materialak, irakaslearen rola, ebaluazioa… Zenbait teoriatan oinarritutako berrikuntzak izan ohi dira baina, maiz, ez da teoria horien integraziorik ematen. Horregatik, aditu titulu honetan bilatuko da berrikuntzak egiterako orduan teorien integrazioa ematea, ikuspegi horien esanahian sakonduz beraien errealitatera egokitu ahal izateko. Horretarako, ezagutu eta aztertuko dira teoriak praktikan gauzatzeko hainbat esperientzia.
- Irakaslea taldean berritzen. Hezkuntzan ematen den berrikuntza elkarlanean oinarritzen da. Komunean proiektu bat eraikitzeko gaitasuna ezinbestekoa da eta, horrekin batera, irakasle taldearen kohesioa gako da. Irakasleen arteko harremanek eta inplikazio eta konpromiso mailak baldintzatuko dute berrikuntza prozesuaren gauzatzea eta iraupena. Horregatik, aditu titulu honetan parte hartuko duten kideek, ardatz hartuta talde lana, komunikazio eraginkorra eta guztien ongizatea, modu esperientzialean biziko dute kohesiora eramango duten prozesu bat.
Eraldaketa pertsonala eta praktikaren hausnarketa esanguratsua izango ditugu lan egiteko zutabe eta bertatik eraikiko dira Haur Hezkuntzan berrikuntza prozesuak garatzeko konpetentziak.
Nori zuzendua
- Lanean ari diren Haur Hezkuntzako Graduatu, Diplomatu eta Goi Teknikariei zuzenduta dago. Aditu titulua bereziki interesgarria da bere lan eremuan berrikuntza prozesuan murgilduta edo murgiltzear dauden profesionalentzat.
Egitaraua
Aditu tituluaK 12 ECTS ditu honako modulutan antolatua:
- I. modulua. Auto-ezagutza berrikuntzarako prozesuan.
- II. modulua. Nire harremanak besteekin: umea, familia eta lankideak.
- III. modulua. Berrikuntzarako teoria ezberdinen integrazioa: denbora, espazioa, materialak eta ebaluazioa kudeatzeko eta irakasle gisa esku-hartzeko.
- IV. modulua. Nire bizipenak: nire praktikaren gaineko hausnarketa.
- V. modulua. Unibertsitate-aditua izateko ikastaroaren amaierako memoria.
Aditu titulua bukatutakoan, ikasleei eskainiko zaie mintegiak egiteko aukera hasitako bideari jarraipena emate aldera.
Metodologia
Norberaren praktikaren bizipenetatik talde hausnarketa partekatuko da. Talde dinamika bibentzialak egingo dira, intra, inter eta talde osoko prozesuak aintzat hartuta.
Egutegia
Aditu tituluaren hasiera: 2020ko urriaren 31ean
Aditu tituluaren amaiera: 2021ko ekainaren 27an.
12 ECTSko aditu titulua da (300 ordu). Saio presentzialak honela antolatuko dira:
- 3 asteburu aterpetxe batean:
- Larunbata: 10:00-14:00 eta 16:00-20:00
- Igandea: 10:00-14:00.
- 7 larunbata Eskoriatzako campusean: 10:00-14:00 eta 16:00-20:00.
Irakasleak
Hazitegi ikerketa taldeko kideak eta kolaboratzailak izango dira erreferentziazko irakasleak:
- Itziar Arregi
- Alexander Barandiaran
- Iñaki Larrea
- Iratxe Ramirez
- Eider Salegi
- Naiara Zia
Matrikula
- Izen ematea: irailaren 1etik urriaren 16ra.
- Dokumentazioa aurkeztu: azken eguna urriaren 16a.
- Matrikula epea: urriaren 16ra arte.
Koordinazioa
Alexander Barandiaran:
- abarandiaran@mondragon.edu
- 943 71 41 88 (Luzapena: 5153)
Ate irekiak
-
Irailak 24 (osteguna), 18:00retan . Eskoriatzako campusean.
Onarpen baldintzak eta prozesua
Aditu tituluan parte hartzeko aurre inskripzioa egin behar da lehenik. Inskripzioa egin duten guztiei elkarrizketa egingo zaie.
Prozesuaren zehaztapena eta datak
- Inskripzioa egin: irailaren 1etik urriaren 16ra. (Egun horretarako bete: izen-emate orria)
- Matrikulazioa: irailak 1etik urriaren 16ra.
Formularioen bidalketa
Formularioak eta informazio guztia helbide honetara bidali beharko duzu:
Nagore Eskibel (Kudeaketa administratiborako arduraduna)
- neskibel@mondragon.edu
- 600 09 71 09
Plazak
Egingo den lanaren nolakotasuna aintzat hartuta, gehienez 20 ikasle onartuko dira.
Prezioa
3.100 € (aterpetxeko egonaldiak eta otordu guztiak barne).
300 €ko matrikula-aurrerakina ordainduko da matrikulatzean.
Aditu Tituluaren matrikula erakundeak ordaintzen duen kasuetan, bi beherapen mota eskuratu ahal dira:
- Fundación Estatal para la Formación en el Empleok (FUNDAE) eskaintzen duena. (Informazioa Idazkaritza Akademikoan). Laguntza ikastetxeak jasotzen du eta berak egin behar du eskaera ikastaroa hasi baino 3 aste lehenago.
- Erakunde berak 3 pertsona edo gehiago bidaltzen baditu, hirugarren matrikulatuak eta ondorengoek %20ko beherapena izango dute.
Mondragon Unibertsitateko Alumni ikasle ohien elkarteko bazkideek %10eko beherapena izango dute.