Abian da Lit Ikaskuntza Errazten eta Berrikuntzan Unibertsitate Masterraren bigarren edizioa

Atzealdea

Abian da Lit Ikaskuntza Errazten eta Berrikuntzan Unibertsitate Masterraren bigarren edizioa

Lit unibertsitate masterra

Abian da Lit Ikaskuntza Errazten eta Berrikuntzan Unibertsitate Masterraren bigarren edizioa

Masterra hasi da Arabako Azala sormen espazioan egindako astebukaerako workshop-arekin. Aurtengoa da Lit masterraren bigarren edizioa.

2020·09·29

$titulo.getData()


Azala sormen espazioan egindako saioekin hasi da Lit Ikaskuntza Errazten eta Berrikuntzan Unibertsitate Masterraren bigarren edizioa. Oraingo edizioan, batez ere hezkuntzarekin lotutako profilak daude masterrean: Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan diplomadunak, psikopedagogoak eta unibertsitateko irakasleak. Lit dago diseinatuta elkarlanean Mondragon Unibertsitsitatearen eta TeamLabs-en artean.

 

Arabako Lasierra herrian izandako saioetan, ikasleek aukera izan zuten Lit esperientzia gertutik bizitzeko eta elkar ezagutzeko. Hala, taldekideek bizitza-historia azaldu zuten eta partekatu zuten dituzten motibazioak eta programarekiko lotura. Gainera, elkarlanean landu zuten Lit egiten ari diren bitartean bizi nahi duten garapen pertsonala. Halaber, lehen egonaldi horretan, ikasleek talde-sorkuntzarako hainbat teknika ezagutu zituzten eta proiektu ideia berriak eraiki zituzten.

 

Hemen daude ikusgai Azala sormen gunean egindako argazkiak:

 

Lit, 2020-2021    

 

Bestalde, irailaren 11n eta 12an, lehen edizioako masterreko ikasleek ikasturte honetako lehen workshop-a egin zuten Aretxabaletako campusean. Izan ere, masterrak 90 ECTS ditu eta urte eta erdian egiten da. 

 

Ekitaldian, masterraren laugarren zikloari eman zioten hasiera, kooperatibismoa hizpide hartuta. Workshop-ean, beste hizlari batzuen artean, hitzaldia eskaini zuen Ager Zameza Maier kooperatibako zentro teknologikoko project leader-ak. 

 

Bideo honetan laburtu dugu Aretxabaletako workshop-a: