Helburuak eta konpetentziak

Masterra

Derrigorrezko bigarren hezkuntzan, batxilergoan, lanbide heziketan eta hizkuntzen irakaskuntzan irakasle gisa aritzeko gaitzen duen unibertsitate masterra

Iraupena

60 ECTS

Urte 1

Campusa

Eskoriatza

Plazak

50 plaza

Hizkuntza

Euskara

Modalitatea

Presentziala (Duala) edo Online

PDF Katalogoa

Helburuak eta Konpetentziak

Hezkuntzako maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak arautzen ditu irakasle-lanbideak. Abenduaren 27ko ECI/3858/2007 Aginduak arautzen du irakasle-lanbidea Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Lanbide Heziketan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan. Agindu horren arabera, ikasleek konpetentzia hauek lortu behar dituzte:

  • Dagokion espezializazioko materietako curriculumaren araberako edukiak ezagutzea eta, orobat, ikaste-irakaste prozesuei buruzko ezagutza didaktikoak. Lanbide Heziketarako, ostera, eskatuko da dagokion lanbidearen ezagutza.
  • Ikaste-irakaste prozesua planifikatzea, garatzea eta ebaluatzea, heziketa-prozesuak indartuz irakaskuntza bakoitzari dagozkion konpetentziak eskuratzeko. Horretarako, ikasleen hasierako mailari eta prestakuntzari erreparatuko zaie, modu indibidualean zein zentroko beste irakasle eta profesional batzuekin elkarlanean.
  • Informazioa (ahozkoa, inprimatutakoa, ikus-entzunezkoa, digitala edo multimedia) bilatzea, lortzea, prozesatzea eta komunikatzea; informazio hori ezagutza bihurtzea eta ikaste-irakaste prozesuetan espezializazioari dagozkion materietan aplikatzea.
  • Ikastetxe batean ezarriko den curriculuma zehaztea, lankidetzan arituz hura planifikatzen; metodologia didaktikoak garatzea eta ezartzea, taldekoak zein pertsonalizatuak, ikasleen aniztasunera egokituta.
  • Ikasketa-guneak diseinatzea eta garatzea, arreta berezia eskainita honako arlo hauei: ekitatea, heziketa emozionala eta baloreena, eskubide- eta aukera-berdintasuna gizon eta andreen artean, hiritar-heziketa eta jendartean bizitzea erraztuko duten giza eskubideekiko begirunea, erabakiak hartzea eta etorkizun iraunkorra eraikitzea.
  • Estrategiak eskuratzea ikaslearen ahalegina sustatzeko eta bere kabuz zein beste batzuekin ikasteko gaitasuna indartzeko, eta, orobat, pentsatzeko eta erabakitzeko trebetasunak garatzeko; horretarako, haren autonomia, konfiantza eta iniziatiba sendotuko dira.
  • Ikasgelako elkarrekintza eta komunikazio-prozesuak ezagutzea; beharrezko jendarte-trebetasun eta -konpetentziak bereganatzea, ikasgelan ikasketa eta bizikidetza bultzatzeko eta diziplina-arazoei aurre egiteko eta gatazkak konpontzeko.
  • Jarduera formalak eta ez-formalak diseinatzea eta gauzatzea, zentroa parte-hartze eta kultura-gune bihurtze aldera kokatuta dagoen ingurunean. Tutore- eta orientatzaile-lanak egitea lankidetzan eta modu koordinatuan; irakaskuntza- eta ikerketa-prozesuen ebaluazioan, ikerketan eta berrikuntzan parte hartzea.
  • Hezkuntza-sistemaren araudia eta antolaketa instituzionala ezagutzea eta, orobat, ikastetxeetan ezartzen diren kalitate-hobekuntzarako ereduak.
  • Irakaskuntzaren ezaugarri historikoak ezagutzea eta aztertzea, baita haren egungo egoera, aurreikuspenak eta garai bakoitzeko errealitate sozialarekiko harremana ere.
  • Familiei informazioa eta aholkuak eskaintzea beren seme-alaben ikaste-irakaste prozesuari buruz zein haien orientazio pertsonal, akademiko eta profesionalari buruz.

Unibertsitatea baino gehiago gara