Sarrera profila

Masterra

Derrigorrezko bigarren hezkuntzan, batxilergoan, lanbide heziketan eta hizkuntzen irakaskuntzan irakasle gisa aritzeko gaitzen duen unibertsitate masterra

Iraupena

60 ECTS

Urte 1

Campusa

Eskoriatza

Plazak

50 plaza

Hizkuntza

Euskara

Modalitatea

Presentziala (Duala) edo Online

PDF Katalogoa

Sarrera eta Onarpena

Sarrera

Masterrean sartu ahal izango dira unibertsitateko lizentziatu, diplomatu eta graduatu guztiak eta, oro har, graduondoko ikasketetarako gaitzen dituen unibertsitateko titulu ofiziala duten guztiak, unibertsitateko irakaskuntza ofizialak ezartzen dituen urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuak eta Hezkuntzari buruzko 2/2006 Lege Organikoak xedatutakoaren arabera.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko irakasle izateko, beharrezkoa da lizentziatu-, arkitekto- edo ingeniari- titulua izatea, edota gradu baliokideko titulua izatea. Aldiz, Lanbide Heziketako irakasle teknikoa izateko, nahikoa da diplomatuaren, arkitekto teknikoaren edo ingeniari teknikoaren titulua izatea.

Hala ere, kontuan izan beharko da Hezkuntza Administrazioari (Eusko Jaurlaritzari) dagokiola irakaskuntzako postuetarako beharrezkoak diren titulazioak ezartzea (Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren 2012ko abuztuaren 27ko AGINDUA, 2012/09/11ko EHAAn argitaratua).

Masterrako Espezialitateetan Sartzeko Baldintzak

  • Sarbide zuzena ematen duen titulu bat izatea (Ikusi TAULA).
  • Espezialitate batera sarbide zuzena ematen duen titulurik ez duten ikasleek espezialitate horretako sarrera-froga bat gainditu beharko dute.

Atzerriko hizkuntza batean B1 maila ziurtatu beharko da. Matrikula egin aurretik, maila egiaztatuko duen ziurtagiri edo dokumentu ofizial bat aurkeztu beharko da.
Dokumenturik aurkezten ez bada, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean ingeles maila frogatzeko azterketa bat egiteko aukera izango du.

 

pdf

Titulu Taula

Sarbide zuzena

 

 

 

 

Unibertsitatea baino gehiago gara