Praktikak eta master bukaerako lana
Masterra
DBHn, Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta hizkuntzen irakaskuntzan irakasle gisa aritzeko gaitzen duen unibertsitate masterra
Iraupena
60 ECTS
Urte 1
Campusa
Eskoriatza eta As Fabrik Bilbo
Plazak
50 plaza
Hizkuntza
Euskara
Modalitatea
Presentziala (DUALA) edo ONLINE
PDF Katalogoa
Praktikak eta Master Bukaerako Lana
Practicuma: Praktikak Ikastexeetan
Masterrean derrigorrezkoak diren hiru praktika aldi egingo dira ikastetxeetan, ikasturte osoan zehar hiru multzotan banatutakoak: alde batetik, unibertsitatean landutako moduluekin lotutako bi praktika aldi, ikastetxearen eta ikasgelaren ezaugarriak izango dituztenak aztergai; eta, bestetik, espezialitateko materien ikaste-irakaste prozesuetan arreta jarriz irakaslegaiaren garapen pertsonalera bideratutako praktika aldia.
Praktiken garaian, irakasle-tutoreen laguntza izango dute (Masterreko irakasle bat eta Bigarren Hezkuntzako irakasle bat, ikaslea matrikulatu den espezialitate berekoa).
Ikasleek ikastetxe publiko, pribatu zein hitzartu batean egin ahal izango dituzte praktikak.
Master Bukaerako Lana
Masterreko ikasleak proiektu bat diseinatu beharko du, praktikan jartzeko masterrean barneratutako ezagutza eta konpetentziak. Master Bukaerako Lanaren (MBL) xedea da definitzea norberak zer eredu didaktiko edo hezkuntza-ikuspegiren arabera gauzatuko lukeen bere praktika profesionala. Egindako lanak aukera emango dio ikasleari bereganatu dituen konpetentziak garatzeko eta erakusteko: akademikoak, metodologiakoak, sozialak eta pertsonalak.
Proiektua testuinguru zehatz batean kokatuko da (ikastetxe, etapa, arlo eta gela zehatz batean), eta azken proiektua egingo da, aztergaiak testuinguru horretan identifikatuz, eta Masterrean zehar landutako teoria eta ikuspegiak integratuz.
Ikasleak bere interesekin bat datozen eremua eta jarduera aukeratuko ditu: lanak berak eta lana egiteko jarraitutako ibilbideak beraren profil profesionala osatzen lagunduko diote. Hau da, gaitasuna baduela aukeratu duen arlo horretan ekarpen pertsonala egiteko eta ekoizteko, eta lan akademikoa ere egin dezakeela frogatuko du.
Jatorrizko lana izango da, eta, bertan, heziketa-proposamen bat garatuko da, moduluen, practicumaren edota batzuen eta bestearen konbinazioaren edukiak jasoko dituena. Master Bukaerako Lana egin beharko dute ikasleek Masterreko irakasle baten tutoretzapean, planteatutako gaiaren eta ikaslea egiten ari den espezialitatearen arabera. Masterraren amaieran, publikoaren aurrean aurkeztu eta defendatu beharko du.