Ikas-irakas prozesua
Masterra
DBHn, Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta hizkuntzen irakaskuntzan irakasle gisa aritzeko gaitzen duen unibertsitate masterra
Iraupena
60 ECTS
Urte 1
Campusa
Eskoriatza eta As Fabrik Bilbo
Plazak
50 plaza
Hizkuntza
Euskara
Modalitatea
Presentziala (DUALA) edo ONLINE
PDF Katalogoa
Ikas-irakas prozesua
Metodologia
Ikaskuntza-irakaskuntza prozesuaren antolamendua Mondragon Unibertsitatearen hezkuntza-ereduaren irizpideen arabera gorpuztu da. Honela laburbil ditzakegu horiek:
- Ikaskuntza adierazkorra sustatzea, aurretiko esperientziekin eta errealitate profesionalarekin ikaskuntzek izaniko loturaren bitartez.
- Ikaskuntza autonomoa eta ikaslearen erantzukizuna garatzea.
- Taldean ikas dadin ahalbideratzea.
- Teoria eta praktika profesionalak lotzea.
- Ikasgaien ikaskuntzak elkarrekin lotzea.
- Ikaslea dugu ikaskuntzaren ardatza. Ikasleak zuzendutako proiektuak bere prestakuntza-ibilbidea markatuko du.
Ikaskuntza funtzional eta esanguratsua: metodologiak honako alderdiak biltzen ditu: kasuen azterketa, egoerei buruzko azterketa eta hausnarketa, informazioaren bilaketa nahiz eztabaida, eta proiektuan oinarritutako bestelako metodologiak.
ECTS bakoitzak ikaslearen 25 orduko lana eskatzen du.
Eredu pedagogikoa
Ikaslearen ardura eta autonomia: ikaslea dugu ikaskuntzaren ardatza. Ikasleak hautatutako proiektuak bere prestakuntza-ibilbidea markatuko du.
Konpetentzia teknikoak eta zeharkakoak: ikasleak batera garatu beharko ditu (parte hartzea, berrikuntza, aldaketa sozialarekiko konpromisoa...).
Ikaskuntza funtzionala eta esanguratsua.