Onarpen Prozedura.
IZEN-EMATEA
- Izena emateko epe arrunta eta apartekoa egongo dira.
- Izena emateko epe arrunta 2021eko azaroaren 2an hasiko da eta 2022ko ekainaren 2an bukatuko da Basque Culinary Centerren. Gainerako fakultateetan (Goi Eskola Politeknikoa, Enpresagintza eta HUHEZI) ekainaren 17an bukatuko da.
- Ikasle bakoitzak gehienez Mondragon Unibertsitatearen eskaintza orokorreko 2 titulaziotan eman dezake izena, lehen eta bigarren aukera izango dira eta plazak esleitzeko ordena ezarriko dute.
- Epe arruntean izena eman dutenek azaroa eta ekaina bitartean egingo dituzte titulu bakoitzari dagozkion proba bereziak.
- Leku hutsak dituzten titulazioen kasuan aparteko izen-emate datak jakinaraziko dira.
PROBA ESPEZIFIKOAK
AURRE-ONARPENA
Froga espezifikoak egin ondoren, titulazio bakoitzak ikasle profilaren egokitasuna adieraziko du. Profilaren egokitasunak ikaslearen aurre-onarpena suposatuko du.
ONARPENA
- Ekainako hirugarren astean, onarpen-notak kalkulatuko dira finkatutako irizpideen arabera eta plazen esleipenaren berri emango da 2022ko ekainaren 21ean Basque Culinary Center-en eta 2022ko uztailaren 1ean gainerako fakultateetan (Goi Eskola Politeknikoa, Enpresagintza eta HUHEZI).
- Epe arruntetik kanpo izena eman dutenak, bigarren onarpen fase batetan sartuko dira..
MATRIKULA
- Matrikulatzeko epe arrunta eta apartekoa egongo dira.
- Matrikulatzeko epe arrunta 2022ko uztailaren 1a eta 7a bitartean egongo da irekita.
- Leku hutsak dituzten titulazioen kasuan aparteko matrikulazio datak jakinaraziko dira.