Business Data Analytics
Titulazio Ofiziala
Business Data Analytics Graduatua
Iraupena
240 ETCS
4 urte
Campusa
Bilbo
Hizkuntzak
Gaztelania, Ingelesa
Modalitatea
Zuzeneko hezkuntza
PDF Katalogoa
Business Data Analytics graduaren helburua, etorkizuneko profesionalak prestatzea da, enpresa beharrei erantzuteko bideratuta dagoen datu zientzien esparruan.
Business Data Analytics-eko graduatuak , erakundeen datuei balioa emateko gai izango dira, eta honek lagundu egingo die erakundeei, erabaki estrategikoak hartzen esparru ezberdinetan, bere enpresa estrategiak hobetzen, antolaketa prozesuak optimizatzen, eta negozio eredu berriak diseinatzen. Datu zientziak, ezagutzak modu integralean konbinatzen ditu, enpresa kudeaketan, matematiketan, estatistikan eta teknologian.
Negozio prozesuen digitalizazioak ( marketin, logistika, ekoizpena , finantzak, eta abar…), gure bizitzaren esparru guztien digitalizazioarekin batera (smartphonen eta sare sozialen erabilera, online erosketak eta abar), erakundeek eta instituzioek, sortu, batu eta prozesatzen dituzten datuen igoera esponentziala ekarri du. Egoera honen aurrean, datu kopuru handiren azterketa eta interpretazioa, lehentasun estrategikoetako bat jarraitzen du izaten enpresentzat.
Ate Irekien jardunaldia
AEnpresagintzako ateak irekitzen ditugu eta zure zain egongo gara, titulazioa eta bere irteera profesionalei buruz hitz egiteko zehaztasun guztiekin.
Nabarmentzen dugu
Gaur egun enpresek gehien eskatutako eta baloratutako profiletako bat da.
Sektore desberdinetako enpresek planteatutako erronka errealen ebazpenaren bidez Ikasiko duzu.
Bi egonaldi egingo dituzu campusetik kanpo, bata nazio mailan eta bestea nazioarteko mailan.
Ezagutza ezberdin eta ugariak aplikatuko dituzu enpresa kudeaketan, matematiketan eta informatikan, enpresa arazoak konpontzeko, ebazpenen garapenaren bitartez.
Artikulua Zer egiten du Data Analytics Business batek?
Artikulua Irteera profesionalak: " 2017ko enplegu hoberena" Forbes-en arabera
Artikulua Enpresaren eginkizuna BDATA graduan
Irteera profesionalak
Irteera profesionalak aldatu egin daitezke, lehentasunen, interesen, trebetasunen eta graduko lau urteetan zehar egindako aukerako materien arabera, baina hauek dira nabarmenenetako batzuk:
Industria, banka, marketina, osasuna, merkataritza elektronikoa, retail-a, finantzak, telekomunikazioak, eta abar, bezalako esparru ezberdinek, datu ugari sortzen dituzte, eta beraz, datuen arloko profesionalak behar dituzte, negozio berriak sortzeko eta optimizatzeko.
Business Data Analytics-eko graduatuak, erantzukizun eta kudeaketa postu garrantzitsuak izango ditu, erabakiak hartzeko ezinbestekoak diren datuen analisian eta bere interpretazioan inplikatutako enpresaren arlo estrategiko ezberdinetan.