Sartzeko betekizunak

Titulazio Ofiziala

Mekatronikako Ingeniaritzan Graduatua

Iraupena

240 ECTS

4 urte

Campusa

Arrasate-Mondragón, Bilbao AS Fabrik , EKO campus Galarreta

Plazak

120 plaza

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Presentziala

{name=ID_Formulario_descarga, data=1045920, type=text, options=[]}

Katalogoa

Mekatronikako Ingeniaritzan sartzeko betekizunak

Mekatronika ardatz duen ingeniaritza hori ikasteko asmoa baduzu, irakurri baieztapen hauek eta aztertu ea bat zatozen:

 

Berritzea

Joera berriek erakartzen naute eta esperimentatzea, hobekuntzak proposatzea eta ideia eta prototipo berriak garatzea gustatzen zait.

Muntatzea eta konpontzea

Gauzak nola funtzionatzen duten jakitea gustatzen zait, gailuak muntatzea eta desmuntatzea, tresnak konpontzea, arakatzea...

Taldea

Diziplina anitzeko profilekin osatutako ekipotan ondo lan egiten dut, eta taldeak antolatzeko eta gidatzeko gaitasuna dut.

 

Robotika eta automatismoak

Robot eta automata programagarriek industria arloan nola funtzionatzen duten ezagutzeko jakin mina dut.

Programazioa

Tresna eta software informatikoa erabiltzeko erraztasuna dut eta programazioa gustatzen zait.

Etorkizuneko ikuspegia eta industria

Jakin mina sortzen didate joera teknologikoek eta industria sektoreetan erabilitako metodo eta prozesuek.

 

"Bat al zatoz adierazpen horiekin? Bai? Orduan, Ingeniaritza Mekatronikoko Gradua aukerarik egokiena da zuretzat."

 

Bi bide izango dituzu gradu hori ikasteko

Batxilergoa ikasi edota goi-mailako Lanbide Heziketako ikasketak egin ondoren.

Batxilergoa ikasi duzu

Egokiena Zientzia eta Teknologiako Batxilergoa ikasi izana da. Garrantzitsua da Fisika eta Matematika ikasgaiak eman izana eta Marrazketa teknikoa eta Industria-teknologiak edo Kimika ikasgaiak ere gomendatzen dira.

Goi-mailako Lanbide Heziketa ikasi duzu

Mekatronikari lotutako familietako Goi Mailako Lanbide Heziketako titulazio ofiziala baduzu, unibertsitateko gradu titulua 3 urtetan eskuratu ahal izango duzu, graduaren bigarren maila baliozkotuta izango baituzu.

Hemen duzu ikusgai kredituak aitortzeko eta transferitzeko sistemaren esparru araudia.

Mekatronikari lotutakotzat jotzen dira lanbide heziketako honako familia eta titulazio hauek:

  • Instalazio eta Mantentze-lanak familia
    • Mekatronika Industriala
  • Elektrizitate eta Elektronika familia
    • Automatizazioa eta Robotika Industriala
    • Sistema Elektroteknikoak eta Automatizatuak
    • Mantentze-lan elektronikoa
  • Fabrikazio Mekanikoa familia
    • Fabrikazio mekanikoko ekoizpenaren programazioa
    • Fabrikazio mekanikoaren diseinua
    • Eraikuntza metalikoak

Eskainitako plaza berrien %50 Lanbide Heziketako Goi mailako titulu ofiziala duten pertsonentzat gordeko dira.

Prozesu hori burutu behar duzu Ingeniaritza Mekatronikoa ikasten hasi aurretik.

 

 

Sartzeko betekizun orokorrak

 

Notak eta onarpen-probak

 

Onartzeko prozesua

 

 

Inskripzioa eta matrikula

 

120 plaza (40 campus bakoitzean)

 

Graduko irakasgaiak

  • Industria Automatizazioa
  • Instrumentazioa eta Kontrola
  • Sistema Mekanikoen Diseinua eta Saiakuntza
  • Transmisio mekanikoen modelizazioa eta dimentsionaketa
  • Sistema Robotizatuak eta Ikusmen Artifiziala
  • Eragingailu elektrikoak
  • Proiektu eta pertsonen kudeaketa
  • Sistema Mekatronikoak Muntatzeko Laborategia
  • Produkzio Ekipamenduen eta Sistema Automatizatuen Ingeniaritza

Kontsultatu irakasgai guztiak

 

Hizkuntza-betekizunak

Ingeniaritza Mekatronikoko gradua hiru campusetan ematen da (Arrasate, Bilbao As Fabrik eta Galarretako Eko canpusa (Orona Ideo)) eta campus bakoitzak bere hizkuntza-eredua jarraitzen du.

  • Bilbao AS Fabrik campusa eta Galarretako Eko canpusa (Orona Ideo): irakasgaien %50 inguru gaztelaniaz ematen dira eta %25 inguru ingelesez. Gainerako %25 ikasleak hautatutako ibilbidearen araberakoa da. Hala ere, aukera dago FISIKA eta MATEMATIKA ikasgaietako irakasgaiak euskaraz (eskatzen duten ikasle kopurua nahikoa baldin bada).
  • Arrasateko campusa: irakasgaien %40 inguru euskaraz ematen dira, %10 inguru gaztelaniaz eta %25a ingelesez. Gainerako %25a ikasleak hautatutako ibilbidearen araberakoa da.

Komenigarria da izena eman aurretik campus bakoitzari dagozkion hizkuntza-gaitasunak eskuratu izana:

ARRASATEKO CAMPUSA

Hizkuntza Irakurri Hitz egin Idatzi
Euskara C1 C1 C1
Gaztelania C1 C1 C1
Ingelesa B2 B1 B2

BILBAO AS FABRIK CAMPUSA eta GALARRETA (ORONA IDEO)

Hizkuntza Irakurri Hitz egin Idatzi
Gaztelania C1 C1 C1
Ingelesa B2 B1 B2

Unibertsitatea baino gehiago gara