Onarpenak
Zer dira onarpen probak?
Mondragon Unibertsitatearentzat, onarpen probak dira funtsezko mekanismo batzuk ziurtatzeko graduko programetan sartzen diren ikasleek badituztela erakundeak sustatzen duen ingurune akademiko eta profesionalera egokitzeko eeta inguru horretan aurrera egiteko beharrezko gaitasunak. Ebaluatu beharreko gaitasunak ikasleen profila eta ereduaren esparru pedagogikoa bateratzeko helburuarekin hautatu dira.
Probek bi zati dituzte: banakako proba bat eta taldeko proba bat. Egokitzat jotzen den kasuetan, hautagaiari elkarrizketa pertsonalerako deia egingo zaio, edo dokumentu osagarria eskatuko.
Proba horietan, gaitasun hauek baloratuko dira:
Ahozko komunikazioa
Ideiak argi, egituratuta eta modu eraginkorrean transmititzeko gaitasuna, euskaraz, gaztelaniaz eta/edo ingelesez, tituluaren eskakizunaren arabera. Ahozko aurkezpenen eztabaiden edo ideia-azalpenen bidez ebaluatu ahal izango da. .
Talde lana
Besteekin ,modu eraginkorrean elkarlanean aritzeko gaitasuna, helburu komunak lortzeko laguntzeko. Talde dinamiken edo lankidetza proiektuen bidez ebaluatu ahal izango da.
Analisi kritikoa
Informazioa aztertzeko, arazoak identifikatzeko, irtenbideak formulatzeko eta erabaki arrazoituak hartzeko gaitasuna. Hausnartzea eskatzen duten ariketen bidez ebaluatu ahal izango da, hala nola kasuak aztertuz edo arazoak konponduz.
Lankidetza
Talde lanaz harago, gaitasun honek modu aktiboan eta konprometituan lankidetzan aritzeko gaitasuna eskatzen du, norberaren ahalegina besteenarekin integratuz aritzeko, sinergia positiboak dortzeko. Elkarrekintza etengabea eskatzen duten jarduerekin ebaluatu ahal izango da, hala nola rol jokoekin eta simulazioekin.
Jakin-mina eta jarrera ekintzailea
Ikasteko gogoa, aldaketara irekita egotea eta ideia berriak proposatzeko gaitasuna baloratzen dira. Gaitasun horiek ebaluatzeko, sormena, berrikuntza eta etengabeko ikaskuntzarako jarrera eskatzen duten galderak edo jarduerak egin ahal izango dira.
Onarpen probaren emaitza GAI edo EZ GAI izango da. Emaitza GAI bada, ikasleak ikasketa programarako eskatzen den gaitasun profila betetzen duela ulertukoda; EZ GAI bada, berriz, ulertuko da arlo batzuk indartu beharko dituela Mondragon Unibertsitatean onartua izateko.