Sartzeko betekizunak

Titulazio Ofiziala

Mekatronikako Ingeniaritzan Graduatua

Iraupena

240 ECTS

4 urte

Campusa

Arrasate-Mondragón, Bilbao AS Fabrik (Zorrotzaurre)

Plazak

80 plaza

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Presentziala

{name=ID_Formulario_descarga, data=1045920, type=text, options=[]}

PDF Katalogoa

Mekatronikako Ingeniaritzan sartzeko betekizunak

Mekatronika ardatz duen ingeniaritza hori ikasteko asmoa baduzu, irakurri baieztapen hauek eta aztertu ea bat zatozen:

 

Berritzea

Prototipo berriak egitea gustatzen zait, esperimentatzea, berritzailea izatea.

Muntatzea eta arakatzea

Gauzek nola funtzionatzen duten jakitea gustatzen zait, mugimendu berriak ezagutzea; gailuak muntatzea, desmuntatzea, arakatzea, piezak ateratzea…

Lantaldea

Ondo moldatzen naiz diziplina anitzeko taldeetan, eta ez dit beldurrik ematen haien buru izateak.

 

Robotika eta automatismoak

Gustatzen zait roboten mundua, eta nola funtzionatzen duten jakin nahi dut.

Aljebra

Erraztasuna daukat zenbakiekin jarduteko, eta ongi moldatzen naiz matematikan eta fisikan.

 

"Bat al zatoz adierazpen horiekin? Bai? Orduan, Ingeniaritza Mekatronikoko Gradua aukerarik egokiena da zuretzat."

 

Bi bide izango dituzu gradu hori ikasteko

Batxilergoa ikasi edota goi-mailako Lanbide Heziketako ikasketak egin ondoren.

Batxilergoa ikasi duzu

Egokiena Zientzietako Batxilergoa ikasi izana da. Garrantzitsua da Fisika eta Matematika ikasgaiak eman izana eta Marrazketa teknikoa eta Industria-teknologiak edo Kimika ikasgaiak ere gomendatzen dira.

Goi-mailako Lanbide Heziketa ikasi duzu

Askoz hobeto Mekatronikaren alorreko Lanbide Heziketako graduren bat egin baduzu; esate baterako, Mekatronika Industriala edo Automatizazioa eta Robotika.

Hemen duzu ikusgai kredituak aitortzeko eta transferitzeko sistemaren esparru araudia.

Lanbide Heziketako titulazioren bat baldin baduzu, hiru urtean eskura dezakezu unibertsitate-graduaren titulua, graduaren bigarren ikasturtea baliozkotu egingo baitizute. Uztailean eta irailean, gainera, laguntza-ikastaro bat izango duzu matematika eta fisika lantzeko.

Eskaintzen diren lekuen % 50 Lanbide Heziketako goi-mailako titulu ofizial hauetakoren bat dutenentzat gordetzen da:

  • Instalazio eta Mantentze-lanen atala
    • Mekatronika Industriala
  • Elektrizitate eta Elektronika atala
    • Automatizazioa eta Robotika Industriala
    • Sistema Elektroteknikoak eta Automatizatuak
    • Mantentze-lan elektronikoa
  • Fabrikazio Mekanikoa atala
    • Fabrikazio mekanikoko ekoizpenaren programazioa
    • Fabrikazio mekanikoaren diseinua
    • Eraikuntza metalikoak

Prozesu hori burutu behar duzu Ingeniaritza Mekatronikoa ikasten hasi aurretik.

 

 

Sartzeko betekizun orokorrak

 

Notak eta onarpen-probak

 

Onartzeko prozesua

 

 

Inskripzioa eta matrikula

 

80 plaza (campus guztiak barnean hartuta)

 

Graduko irakasgaiak

  • Proiektu Mekatronikoa
  • Sistema Mekatronikoak Muntatzeko Laborategia
  • Produkzio Ekipamenduen eta Sistema Automatizatuen Ingeniaritza
  • Industria Automatizazioa
  • Instrumentazioa eta Kontrola
  • Sistema Robotizatuak eta Ikusmen Artifiziala
  • Sistema Mekanikoak Diseinatzea eta Probatzea

Kontsultatu irakasgai guztiak

 

Hizkuntza-betekizunak

Ingeniaritza Mekatronikoko gradua bi campusetan ematen da (Arrasate eta Bilbao As Fabrik) eta campus bakoitzak bere hizkuntza-eredua jarraitzen du.

  • Bilbao AS Fabrik campusa: irakasgaien %70 inguru gaztelaniaz ematen dira eta %30 inguru ingelesez. Hala ere, 1.mailako matematika eta fisika irakasgaiak euskaraz egiteko aukera dago (eskatzen duten ikasle kopurua nahikoa baldin bada).
  • Arrasateko campusa: irakasgaien %60 inguru euskaraz ematen dira, %20 inguru gaztelaniaz eta gainerako %20a ingelesez.

Komenigarria da izena eman aurretik campus bakoitzari dagozkion hizkuntza-gaitasunak eskuratu izana:

ARRASATEKO CAMPUSA

Hizkuntza Irakurri Hitz egin Idatzi
Euskara C1 C1 C1
Gaztelania C1 C1 C1
Ingelesa B2 B1 B2

BILBAO AS FABRIK CAMPUSA

Hizkuntza Irakurri Hitz egin Idatzi
Gaztelania C1 C1 C1
Ingelesa B2 B1 B2

Unibertsitatea baino gehiago gara