Ikasten jarraitu

Titulazio Ofiziala

Industria Diseinuko eta Produktu Garapeneko Ingeniaritzan graduatua

Iraupena

240 ECTS

4 urte

Campusa

Mondragon/Arrasate

Plazak

70 plaza

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Presentziala

PDF katalogoa

Ikasten jarraitu

Industria Diseinuko eta Produktu Garapeneko Ingeniaritzako Gradua amaitu ondoren, master bat ikasi ahal izango duzu espezializatzeko, edo lanean hasi ahal izango zara.

 

Zergatik ikasi master bat?

Master bat ikasteak gehien atsegin duzun arloan lan egiten lagunduko dizu. Izan ere, espezializazioa eta ezagutza eskuratuko dituzu, eta etorkizunerako aukera gehiago izango dituzu. Zure lanbide-profil bera duten gainerako pertsonen urrats bat aurretik egongo zara, eta hobeto baloratuta dauden eta ordainsari handiagoa duten lanpostuak betetzeko aukera izango duzu.

 

 

Industria Ingeniaritzako Unibertsitate Masterra

Industria-ingeniaritzako profesionala izango zara. Produktu, prozesu eta instalazio industrialak diseinatu, garatu, kudeatu eta merkaturatuko dituzu. Halaber, hainbat sektoretan garapen zientifiko-teknologikora bideratutako ikerketa-proiektuak zuzentzeko beharrezkoak diren ezagutzak izango dituzu.

Industria Ingeniaritzako Unibertsitate Masterrari buruz gehiago jakiteko

 

Enpresa berrikuntzako eta proiektu zuzendaritzako Unibertsitte masterra

Enpresetan berrikuntza sustatzeko beharrezkoak diren ezagutzak eskuratuko dituzu. Aldaketa berritzaileak dakartzaten eta mekanikari lotutako produktu edo zerbitzu baten lehiakortasuna eta errentagarritasuna hobetzeko aukera berriak identifikatzen laguntzen duten proiektuak antolatzea eta kudeatzea gustuko baduzu, hauxe da zure masterra.

 

Enpresa Berrikuntzako eta Proiektu Zuzendaritzako Unibertsitate Masterrari buruz gehiago jakiteko

 

 

Produktu eta zerbitzuen diseinu estrategikoko unibertsitate masterra

Pertsonen bizitza hobetuko duten produktuak, makinak edo beste edozein gailu mekaniko garatzea ahalbidetuko dizu. Erabiltzaile-esperientziari buruzko ezagutza zehatza izango duzu, eta gai izango zara produktu berritzaileak diseinatzeko, fabrikatzeko eta merkaturatze-estrategia bat ezartzeko.

 

Produktu eta Zerbitzuen Diseinu Estrategikoko Unibertsitate Masterrari buruz gehiago jakiteko

 

Teknologia biomedikoen masterra

Biomedikuntzak sektoreko premiei erantzungo dieten eta aurrerapenak bultzatuko dituzten kualifikazio-maila handiko langileak behar ditu. Ingeniaritza-oinarri sendoa duten eta diagnostiko eta tratamenduko gailu medikoak diseinatu, garatu, ebaluatu eta mantentzeko eta osasun-sektorean aurrerapen teknologikoak bultzatzeko gai diren profesionalak.

Teknologia Biomekanikoen Masterrari buruz gehiago jakiteko

 

Industria Diseinuko eta Produktu Garapeneko Ingeniaritzari lotutako ikastaroak

Badakigu master bat egiteko denbora eta dedikazio handia behar dela. Hori dela eta, zure eremuko azken nobedadeetan eguneratzea ahalbidetuko dizun ikastaro bat egin nahi baduzu, behar duzuna daukagu. Zure lanbidean nabarmentzeko beharrezkoak diren ezagutzak eskuratzea ahalbidetuko dizuten ikastaro espezializatuak ditugu.

 

Design Faktoria

Erabiltzaile-esperientzia berriak sortzen ikasiko duzu interakzio-diseinua eta zerbitzu-diseinua uztartuz.

Zerbitzu aurreratuen diseinuko aditua

Zerbitzu aurreratuak diseinatu, garatu eta fabrikatzeko eta eremu horretako proiektuak kudeatu eta zuzentzeko gai izango zara.

Enpresa-esparruko patenteetako aditu-ikastaroa

Industria-enpresa baten estrategia sortzeko eta beharrezkoak diren patenteak kudeatzeko gai izango den profesionala izango zara.

 

Kontsultatu Industria Diseinuko eta Produktu Garapeneko Ingeniaritzari lotutako ikastaro guztiak

 

INDUSTRIA-DISEINUKO ETA PRODUKTU-GARAPENEKO INGENIARITZAREN LAN-IRTEERAK

Bankaren, automozioaren, aeronautikaren, elikagaien industriaren edo fabrikazioaren sektoreetako enpresetan lan egingo duzu, eta, besteak beste, honako lanpostu hauek bete ahal izango dituzu:

  • Produktu-garapeneko arduraduna.
  • Berrikuntza Departamentuko arduraduna.
  • Marketin eta komunikazioko arduraduna.
  • Industria-diseinuko kabinete batean.
  • Zure enpresa edo startup propioan.

Graduaren lanbide-irteerak

Unibertsitatea baino gehiago gara