Sartzeko betekizunak
Sartzeko betekizunak
Industria Antolakuntzako Ingeniaritzako Gradua ikasteko asmoa baduzu, honako esaldi hauetako askorekin bat etorriko zara seguruenik:
Industria
Beti izan zait deigarria industriaren mundua eta talde bat nola antolatzen den jakitea.
SINTESIA
Hobekuntzak identifikatzeko eta proposatzeko garaian ideiak laburbiltzeko gaitasuna dut.
ANTOLAKUNTZA
Pertsona antolatua naizela uste dut. Dena kontrolpean, garbi eta txukun edukitzea gustatzen zait
ZENBAKIAK
Beti moldatu izan naiz ongi fisikarekin, matematikarekin eta zientziekin.
INGURUMENA
Ahalik eta gutxien kutsatzen saiatzen naiz, birziklatu egiten dut eta ingurumenak kezkatzen nau.
ADISKIDETASUNA
Taldean ongi lan egiten dut, badakit lankidetzan jarduten eta helburuak lortzeko taldeak kudeatzen.
"Bat al zatoz esaldi horiekin? Kasu horretan, Industria Antolakuntzako Ingeniaritzako Gradua ikastea aukerarik onena da zuretzat".
Goi-mailako Lanbide Heziketa ikasi duzu
Batxilergoa ikasi edota goi-mailako Lanbide Heziketako ikasketak egin ondoren.
Batxilergoa ikasi duzu
Egokiena Zientzia eta Teknologiako Batxilergoa ikasi izana da. Garrantzitsua da Fisika eta Matematika ikasgaiak eman izana eta Marrazketa teknikoa eta Industria-teknologiak edo Kimika ikasgaiak ere gomendatzen dira.
Goi-mailako Lanbide Heziketa ikasi duzu
Ingeniaritza Gradura Goi Mailako Heziketa Ziklo batetik sartzen bazara, dagoenekoaurretiko prestakuntzan eskuratutako gaitasun eta ezagutzak dituzu.
Horregatik, egin duzun Goi Mailako Heziketa Zikloa familia batekoa badainteresa duzun ingeniaritzarekin bat, 60 ECTS kreditu aitortzen dizkizugu, graduaren iraupena 4 urtetik 3ra murrizteko aukera ematen dizu.
Zeuk erabakitzen duzu zelan bideratu
- Aukera intentsiboa: 5 urte guztira (2 urte CFS+3 gradu)
- Aukera malgua: 6 urte guztira (2 urte CFS+4 urte kredituen onarpen progresiboa)
Hemen duzu ikusgai kredituak aitortzeko eta transferitzeko sistemaren esparru araudia.
Graduko irakasgaiak
- Procesos de Fabricación
- Ciencia e Ingeniería de los Materiales
- Calidad, Seguridad y Medio Ambiente
- Métodos Cuantitativos de Organización Industrial
- Técnicas y Herramientas de Optimización
- Gestión de Proyectos Industriales
- Técnicas de Creatividad
- Ingeniería de Calidad
Hizkuntza-betekizunak
Irakaskuntzez arduratzen den Goi Eskola Politeknikoaren hizkuntza-politikari jarraikiz, ikasleek kredituen % 60 inguru euskaraz, % 20 inguru gaztelaniaz eta gainerako % 20a ingelesez egitea aurreikusi da.
Hori dela eta, komeni da inskribatu aurretik ondoren zehaztuko ditugun hizkuntza-konpetentziak eskuratzea:

