Inskripzioa eta matrikula
Inskripzio eta matrikula
Ingeniaritzako Gradua ikasten hasi aurretik, prozesu bat burutu beharko duzu.

ATE IREKIAK
Goi Eskola Politeknikoko ateak irekiko dizugu. Zain izango gaituzu, titulazioaren eta haren lanbide-irteeren berri zehatz-mehatz emateko, baita ere Unbiertsitatea eta bertako instalazioak, erakusteko.
IZEN-EMATEA
- Izena emateko epe arrunta eta apartekoa egongo dira.
- Mondragon Unibertsitatearen eskaintza osotik, gehienez bi titulazioetan eman dezakezu izena. Zein den zure lehenengo aukera eta zein zure bigarrena aukeratu beharko duzu eta lehentasun horrek, plazak esleitzeko ordena zehaztuko du.
OHIKO EPEA
2025/11/03 2026/04/16
EZ OHIKO EPEA
Plaza libreak gelditzen diren titulazioetan ez ohiko epe bat zabalduko da.
ONARPEN PROBA
Izen ematea egin ondoren, onarpen proba egiteko deialdia jasoko duzu emailez. Proba presentziala da.
Behin onarpen proba eginda, ebazpena mailez bidaliko da eta ikaslearen atarian ere ikusgai izango duzu. Profil egokia baduzu, prozesuarekin jarraitzeko, dokumentazio akademikoa igo beharko duzu ikaslearen atarira.
FECHAS DE PRUEBA DE ADMISIÓN
ERRESERBA PLAZA
Apirilaren bukaeran, emailez eta ikaslearen atarian, plaza erreserbarako ebazpenaren emaitza eta plaza erreserba egiteko azalpenak jakinaraziko zaizkizu.
ONARPENA
Ohiko epeko onarpenean parte hartzeko ezinbestekoa izango da plaza erreserba eginda izatea, eta eskatzen den dokumentazioa igotzea.
Onarpena mail bidez eta ikaslearen atarian jakinaraziko zaizu. Onarpenarekin batera matrikula egiteko data eta azalpen guztiak zehaztuko dira.
MATRIKULAZIOA
OHIKO EPEA
2026/06/22 2026/06/26
EZ OHIKO EPEA
Plaza libreak gelditzen diren titulazioetan ez ohiko epe bat zabalduko da.
Industria Antolakuntzako Ingeniaritza ikasteko betekizunak
- Industriaren mundua zein antolakuntzarena maite baduzu
- Zenbakietarako eta formula matematikoetarako erraztasuna baduzu
- Taldeak kudeatzea eta espazioak antolatzea gustatzen bazaizu
- Pertsona logikoa eta antolatua bazara
- Pertsona taldeen buru izateko gai bazara
- Espazioak antolatzea oso gustuko baduzu
Bat al datoz esaldi horiek zurekin? Gradu hau aukera aproposa da zuretzat.
Industria Organisation Ingeniaritzako Gradua ikasteko betekizunak
Graduko irakasgaiak
- Fabrikazio-prozesuak
- Materialen zientzia eta ingeniaritza
- Kalitatea, segurtasuna eta ingurumena
- Industria-antolakuntzako metodo kuantitatiboak
- Optimizatzeko teknikak eta tresnak
- Industria-proiektuen kudeaketa
- Sormen-teknikak
- Kalitate-ingeniaritza
Ikaslearentzat Informazio Baliagarria
Eramangarri berri bat erosi behar baduzu, hauek dira izan behar dituen gutxieneko ezaugarriak:
- Sistema eragilea: Windows 11
- Gutxieneko prozesadorea: Intel Core i5
- Gomendaturiko RAM memoria: 16Gb
- Disko gogorra: 256GB edo gehiagokoa SSDa
- Gomendaturiko txartel grafikoa: 2Gb
- 15,6 hazbeteko pantaila
- Gomendatutako bermea: 3 urtekoa
Jada portatil bat badaukazu ez zaitez kezkatu, bere ezaugarrien arabera egokia izan daiteke; nahi baduzu portatilak.mgep@mondragon.edu korreo helbidean konfirmatu dezakezu.

