Ikasten jarraitu

Titulazio Ofiziala

Industria Antolakuntzako Ingeniaritzan graduatua

Iraupena

240 ECTS

4 urte

Campusa

Arrasate-Mondragón

Plazak

65 plaza

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Presentziala

PDF Katalogoa

Ikasten jarraitu

Industria Antolakuntzako Ingeniaritza Gradua amaitu ondoren, master bat ikasi ahal izango duzu espezializatzeko, edo lanean hasi ahal izango zara.

 

Zergatik ikasi master bat?

Master bat ikasteak gehien atsegin duzun arloan lan egiten lagunduko dizu. Izan ere, espezializazioa eta ezagutza eskuratuko dituzu, eta etorkizunerako aukera gehiago izango dituzu. Zure lanbide-profil bera duten gainerako pertsonen urrats bat aurretik egongo zara, eta hobeto baloratuta dauden eta ordainsari handiagoa duten lanpostuak betetzeko aukera izango duzu.

 

 

Industria Ingeniaritzako Unibertsitate Masterra

Industria-ingeniaritzako profesionala izango zara. Produktu, prozesu eta instalazio industrialak diseinatu, garatu, kudeatu eta merkaturatuko dituzu. Halaber, hainbat sektoretan garapen zientifiko-teknologikora bideratutako ikerketa-proiektuak zuzentzeko beharrezkoak diren ezagutzak izango dituzu.

Industria Ingeniaritzako Unibertsitate Masterrari buruz gehiago jakiteko

 

Enpresa berrikuntzako eta proiektu zuzendaritzakoUnibertsitte masterra

Enpresetan berrikuntza sustatzeko beharrezkoak diren ezagutzak eskuratuko dituzu. Aldaketa berritzaileak dakartzaten eta mekanikari lotutako produktu edo zerbitzu baten lehiakortasuna eta errentagarritasuna hobetzeko aukera berriak identifikatzen laguntzen duten proiektuak antolatzea eta kudeatzea gustuko baduzu, hauxe da zure masterra.

 

Enpresa Berrikuntzako eta Proiektu Zuzendaritzako Unibertsitate Masterrari buruz gehiago jakiteko

 

 

PRODUKTU ETA ZERBITZUEN DISEINU ESTRATEGIKOKO UNIBERTSITATE MASTERRA

Pertsonen bizitza hobetuko duten produktuak, makinak edo beste edozein gailu mekaniko garatzea ahalbidetuko dizu. Erabiltzaile-esperientziari buruzko ezagutza zehatza izango duzu, eta gai izango zara produktu berritzaileak diseinatzeko, fabrikatzeko eta merkaturatze-estrategia bat ezartzeko.

 

Produktu eta Zerbitzuen Diseinu Estrategikoko Unibertsitate Masterrari buruz gehiago jakiteko

 

LOGISTIKA INTEGRALEKO ETA EROSKETETAKO MASTERRA - SUPPLY CHAIN MANAGMENT

Enpresa bikainen metodologiak, tresnak eta teknikak ezartzeko eta eraginkortasunez garatzeko beharrezkoa den gaitasuna garatuko duzu.

Logistika Integraleko eta Erosketetako Masterrari buruz gehiago jakiteko

 

Industria Antolakuntzako Ingeniaritzari lotutako ikastaroak

Zure eremuko azken nobedadeetan eguneratzea ahalbidetuko dizun ikastaro bat egin nahi baduzu, badugu behar duzuna. Izan ere, zure lanbidean nabarmentzeko beharrezkoak diren ezagutzak eskuratzea ahalbidetuko dizuten ikastaro espezializatuak ditugu.

LOGISTIKA INTEGRALA

Enpresa baten produktibitatea eta efizientzia handiagotzeko beharrezkoak diren metodologiak, tresnak eta teknikak ezartzeko gai izango zara.

INDUSTRIA-ENPRESEN ZUZENDARITZA

Negozio-ereduaren funtsak identifikatzeko eta lehiakorrak izatera bideratutako kudeaketa-estrategia egokiak zabaltzeko ezagutzak eskuratuko dituzu.

ENPRESA-ESPARRUKO PATENTEETAN ESPEZIALIZATZEKO IKASTARO AURRERATUA

Mantentze-plan global bat ezarri eta garatu ahal izango duzu, enpresa-errentagarritasuna handitzeko irizpide garbiarekin.

 

Industria Antolakuntzako Ingeniaritzari lotutako ikastaro guztiak

 

Lan irteerak de Ingeniería en Organización Industrial

Ahalmen handiko sektoreetan lan egin ahal izango duzu, hala nola automozioan, aeronautikan eta ekipamendu-ondasunen fabrikazioan, eta honako lanpostu hauek bete ahal izango dituzu:

  • Produkzio-arduraduna
  • Erosketa-arduraduna
  • Logistikaren kudeaketa
  • Kalitate-arduraduna
  • Mantentzearen gainbegiratzea

Graduaren lan-ireteerak

Unibertsitatea baino gehiago gara