Ikasten jarraitu

Titulazio Ofiziala

Energiaren Ingeniaritzan Graduatua

Iraupena

240 ECTS

4 Urte

Campusa

Orona Ideo

Plazak

40 plaza

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Presentziala

PDF Katalogoa

Ikasten jarraitu

Industria Diseinuko eta Produktu Garapeneko Ingeniaritzako Gradua amaitu ondoren, master bat ikasi ahal izango duzu espezializatzeko, edo lanean hasi ahal izango zara.

 

Zergatik ikasi master bat?

Master bat ikasteak gehien atsegin duzun arloan lan egiten lagunduko dizu. Izan ere, espezializazioa eta ezagutza eskuratuko dituzu, eta etorkizunerako aukera gehiago izango dituzu. Zure lanbide-profil bera duten gainerako pertsonen urrats bat aurretik egongo zara, eta hobeto baloratuta dauden eta ordainsari handiagoa duten lanpostuak betetzeko aukera izango duzu.

 

 

Mugikortasun elektrikoko eta energia biltegiratzeko unibertsitate-masterra

Honetan trebatu eta espezializatuko zara: mugikortasun elektrikoarekin lotura duten aplikazioetan potentzia-elektronikako soluzioak, biltegiratze-sistemak eta eragingailu elektrikoak diseinatzen eta garatzen.

 

Mugikortasun Elektrikoko eta Energia Biltegiratzeko Unibertsitate Masterrari buruz gehiago jakiteko

 

ENPRESA-BERRIKUNTZAKO ETA PROIEKTU-ZUZENDARITZAKO UNIBERTSITATE-MASTERRA

Gai izango zara edozein enpresatan berrikuntza sustatzeko, enpresari hobekuntzak dakarzkioten proiektuak antolatu eta kudeatzeko gaitasunaren jabe izango zara eta.

 

Enpresa Berrikuntzako eta Proiektu Zuzendaritzako Unibertsitate Masterrari buruz gehiago jakiteko

 

 

ENERGIAKO ETA POTENTZIA-ELEKTRONIKAKO UNIBERTSITATE-MASTERRA

Potentzia-elektronikaren aplikazioei, potentzia-bihurgailu elektronikoei eta makina elektrikoei buruzko azterketan eta berariazko analisian kualifikazio-maila handia duen profesional gisa prestatuko zara.

 

Energiako eta Potentzia Elektronikako Unibertsitate Masterrari buruz gehiago jakiteko

 

Energiaren Ingeniaritzarekin lotutako ikastaroak

Badakigu master bat egiteko denbora eta ardura handia behar dela. Hori dela eta, zure eremuko azken nobedadeetan eguneratzea ahalbidetuko dizun ikastaro bat egin nahi baduzu, behar duzuna daukagu. Izan ere, zure lanbidean nabarmentzeko beharrezkoak diren ezagutzak eskuratzea ahalbidetuko dizuten ikastaro espezializatuak ditugu.

 

Ibilgailu elektrikoei buruzko ikastaroa

Ibilgailu hibrido eta elektrikoen inguruabarrak ezagutuko dituzu, eta ibilgailu horietarako trakzio-kate bat dimentsionatzen ikasiko duzu.

Energia berriztagarrien integrazioari buruzko ikastaroa

Haize-turbinen egitura ulertuko duzu, eta hauek menderatuko: teoria aerodinamikoa, eta potentzia ahalik eta handiena lortzeko sistema fotovoltaiko baten egitura.

Zirkuitu elektrikoen diseinuari buruzko ikastaroa

Gai izango zara aplikazioak eskatzen dituen betekizunekin bat datorren tresneria elektrikoa hautatzeko katalogoak maneiatzeko.

 

Kontsultatu Energiaren Ingeniaritzarekin lotutako ikastaro guztiak

 

Energiaren ingeniaritzaren lan-aukerak

Euskadiko ekonomiaren eragile nagusietako bat da energia, eta % 100 bermatua dute lana hori ikasten dutenek, bai eta lanpostu-eskaintza zabala ere, non besteak beste lan hauek egiteko aukera izango baituzu:

  • Instalazio elektrikoak diseinatu
  • Energia-zentralen eta -sareen mantentze-lanak egin
  • Enpresak eta erakundeak koordinatu
  • Energia-zerbitzuak salerosi
  • Energia-berrikuntza kudeatu
  • Produktuak ikuskatu eta ziurtatu
  • Proiektuak eta langileak kudeatu

Graduak eskainitako irtenbide profesionalak

Unibertsitatea baino gehiago gara