Enpresan esperientzia lan-ikaste partekatze programa eta gradu bukaerako lanari esker
Titulazio Ofiziala
Industria Elektronikako Ingeniaritzan graduatua
Iraupena
240 ECTS
4 urte
Campusa
Arrasate-Mondragón
Plazak
45 plaza
Hizkuntzak
Euskara, Gaztelania, Ingelesa
Modalitatea
Presentziala
PDF KATALOGOA
Enpresan esperientzia lan-ikaste partekatze programa eta gradu bukaerako lanari esker
Enpresan esperientzia lan-ikaste partekatze programa eta gradu bukaerako lanari esker
Gradu Bukaerako Lana eta hauei erlazionatutako praktikak Ingeniaritzako ikasketetako bukaerako fasean egiten dira eta aukera paregabea dira enpresa, unibertsitate edo eta ikerketa zentro baten beharrei loturiko esperientzia profesional bat bizi ahal izateko.
Industria Elektronikako Ingeniaritzan Gradua gure unibertsitatean egiteak ikasketak eta lana partekatzeko aukera ematen dizu. Horrela, zuzen-zuzenean identifikatu ahal dituzu industriak eskatzen dituen ahalmen teknikoak zeintzuk diren.
Ikasleen testigantzak:
Mikel Errasti, alumno de 2º de grado y alterna estudio-trabajo en empresa:
"LIP-ak, klasean jorratutako hainbat gauza teorikoen aplikazio praktikoa ikusteko balio izan dit. Horrez gain, nire kasuan, lan munduarekin lehen kontaktua izatea ahalbidetu dit, horrek dakarren guztiarekin."
Andoni Ducun, realizó el proyecto fin de grado en empresa y finalizó sus estudios de grado en el año 2016, actualmente cursa el Máster en Energía y Electrónica de Potencia en la Universidad de Mondragón:
“Alde batetik, Gradu Amaierako Lanak gradu osoan zehar ikasitako ezagutzak praktikan jarri eta barneratzen lagundu dit. Beste alde batetik, lan munduan lehen urratsak ematen lagundu dit: enpresa batek nola funtzionatzen duen eta bertan nola lan egiten den ikasteko ere balio izan dit.”
Julen Paniagua, realizó alternancia estudio-trabajo y el proyecto fin de grado en la Universidad de Mondragón y finalizó sus estudios de grado en el año 2016, actualmente cursa el Máster en Energía y Electrónica de Potencia en la Universidad de Mondragón:
“Zorte handia izan dut, karrerako lehenengo urteetan igarri nuen elektronikaren mundua gustoko nuela. Hala ere, hasierako urteetan neukan ikuspegi faltaren ondorioz ez nuen neure burua ingeniari lanetan imaginatzen.
Hirugarren mailan Lan Ikaste Partekatzean aritzeko aukera eskaini zidaten, eta ikasturte horretako apirila arte unibertsitateko biltegian egon nintzen lanean. Hura izan zen lan munduarekin izan nuen lehenengo kontaktua eta gai desberdinen inguruan asko ikasteko aukera izan nuen: Maketa eta kuadro elektrikoen muntaian aritu nintzen, ekipamendu eta osagai elektroniko desberdinak erabili nituen, biltegiko material eskariak egiten eta antolakuntzan ere aritu nintzen...
Hirugarren maila bukatu aurretik, unibertsitatean bertan ikerketa proiektu batean lanean hasteko aukera proposatu zidaten, Gradu Bukaerako Lana bertan egiteko aukerarekin. Proiektu honetan, korronte zuzeneko mikrosare baten integrazio eta garapenean aritu nintzen lanean eta Lan Ikaste Partekatzea proiektuarekin (GBL) lotu nuen. Esperientzia ezin hobea izan zen, graduan zehar ikasitakoa aplikatu behar izan nuen bertan, eta hau oinarritzat hartuz ezagutza berri asko neureganatu nuen.
Irakasle eta ikertzaileekin lanean aritzea oso esperientzia ona izan da, izan ere, beti erakusteko eta laguntzeko prest egon dira. Gainera, ikerketa proiektu batetan lan egiteak azkeneko teknologia eta metodoekin lan egiteko aukera eman dit, ikerketa industriaren aurretik doala kontuan harturik.
Graduko ikasketak bukatu ondoren, Energia eta Potentzi Elektronikako masterrarekin hasi naiz. Master hau nire gradu bukaerako lanarekin loturik agertzen da eta elektronikaren baitan gustokoen dudan alorra delako. Aurten ere, Lan Ikaste partekatzean jarraituko dut proiektuan ikerketa lerro berean.
Laburbilduz, graduan hasitako Lan Ikaste Partekatzea Gradu bukaerako lanarekin eta Masterreko lan ikaste partekatzearekin lotu dut. Ikasgeletan erakusten diren kontzeptuak lan munduan aplikatu behar izateak ikasteko nire grina piztu du eta aldi berean, hauek egunerokotasunean erabiltzeak ikasketa prozesua sendotu egiten duela iruditzen zait.”