Ebaluazio programa eta txostenak
SGIC - Kalitatearen Barne Bermerako Sistema
EEES esparruak eta espainiako arautegian sartu diren aldaketa berriek, honako hau ezartzen dute: unibertsitateek beraien jardueretan, ematen duten irakaskuntzarekin bat datozen helburuak betetzen direla bermatuko dutela, eta gainera beraien etengabeko hobekuntza bilatu.
Arrazoi honegatik, Mondragon Unibertsitateko, EPS-ko fakultateak, ANECA-ko AUDIT programaren printzipio eta ildoekin bat datorren Kalitateko barne garantia sistema propioa diseinatu du.
Goi Eskola Politenikoaren Kalitatearen Barne Bermerako Sistemarako esteka.
EGIAZTAPENA
Programa honen helburua Euskal Unibertsitate Sistemako Unibertsitateek egiten dituzten gradu, master eta doktoretzako tituluen proposamenen ebaluazioa da, egiaztapena eta baimena lortzeko aurretiko txostena igortzeko.
UNIBASQ-en aldeko txostena ezinbestekoa da tituluak izaera ofiziala izan dezan.
ALDAKUNTZA
Programa honen helbura Euskal Unibertsitate Sistemaren Unibertsitateen gradu, master eta doktoretza tituluen aldaketa proposamenen ebaluazioa burutzea da.
AKREDITAZIO INSTITUZIONALA
Programa honen helburua Euskal Unibertsitate Sistemako Unibertsitate publiko eta pribatuen ebaluazioa egitea da.
AKREDITAZIO INSTITUZIONALAREN JARRAIPENA
Akreditazio Instituzionalaren jarraipenak Hobekuntza Planaren gauzatzea egiaztatzen du, gabeziak antzematen ditu eta erakundeen kalitatearen etengabeko hobekuntza bermatzeko ekintzak proposatzen ditu.
ZIGILU INTERNAZIONALA
Programa honek hainbat diziplinatako tituluei aukera ematen die ospe ezaguneko "EUR-ACE®" zigilu internazionala lortzeko, tituluaren egiaztapena berritzeko prozesuarekin batera.
Industria Elektronikako Ingeniaritza Graduak "EUR-ACE®" zigilu internazionala lortu du 2021ko Urtarrilaren 28tik 2027ko Uztailaren 31rarte
DUAL
Programa honen helburua da aurkeztutako Gradu eta Master titulazioen proposamenak ebaluatzea, "prestakuntza dualaren edo Unibertsitatea-Erakundea alternantziako prestakuntzaren" onarpena lortzeko.
Informazio Gehiago

