Helburuak eta konpetentziak
Titulazio Ofiziala
Industria Elektronikako Ingeniaritzan graduatua
Iraupena
240 ECTS
4 urte
Campusa
Arrasate-Mondragón
Plazak
45 plaza
Hizkuntzak
Euskara, Gaztelania, Ingelesa
Modalitatea
Presentziala
PDF KATALOGOA
Helburuak eta Kompetentzia
Industria Elektronikako Ingeniaritzan tituludunek gaitasun hauek lortuko dituzte:
- Indarrean dauden araudiak ezarritako kalitate eta segurtasun arauak betetzen dituzten instalazio, produktu eta sistema elektronikoak diseinatu..
- Ekipo elektronikoak diseinatu, gauzatu eta prest jarri, zehaztapenetan ezarritako eskakizunak (teknikoak, ekonomikoak, kalitate arlokoak eta segurtasunekoak) beteaz.
- Prozesu industrialen diseinua, kontrola eta automatizazioa gauzatu hardwarea eta softwarea integratuz. Horrela ekoizpen sistema osatzen duten unitate ezberdinen funtzionamendua optimizatu daiteke.
- Ekoizpen sistemetako ekipo elektronikoen mantenuaren gaineko antolaketa lanak burutu, eta baita zuzendaritza eta gainbegiratze lanak ere.
Titulu honek Industria Ingeniari Teknikoaren lanbidean jarduteko gaitasuna ematen du, zeina otsailaren 9ko (20/02/2009) CIN/351/2009 Aginduak arautzen duen.
Beste alde batetik, Gradu honetan lortutako ikaste emaitzak MECESeko (Goi-mailako hezkuntzako kualifikazioen Espainiako esparrua) 2. mailara egokitzen dira.
Euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara maila hizkuntza tituluen eta ziurtagirien bide egiaztatzetik salbuesteko den 47/2012 Dekretuak, apirilaren 3koak, ezarritako baldintzak betetzen dituzten ikasleek C1 (EGA) pareko maila egiaztatzetik salbuetsita geratzea lortu ahal izango dute.