Ikasten jarraitu

Titulazio Ofiziala

Industria Elektronikako Ingeniaritzan graduatua

Iraupena

240 ECTS

4 urte

Campusa

Arrasate-Mondragón

Plazak

45 plaza

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Presentziala

PDF KATALOGOA

Ikasten jarraitu

Industria Elektronikako Ingeniaritzako Gradua amaitu ondoren, master bat ikasi ahal izango duzu espezializatzeko, edo lanean hasi ahal izango zara.

 

 

Zergatik ikasi master bat?

Master bat ikasteak gehien atsegin duzun arloan lan egiten lagunduko dizu. Izan ere, espezializazioa eta ezagutza eskuratuko dituzu, eta etorkizunerako aukera gehiago izango dituzu. Zure lanbide-profil bera duten gainerako pertsonen urrats bat aurretik egongo zara, eta hobeto baloratuta dauden eta ordainsari handiagoa duten lanpostuak betetzeko aukera izango duzu.

 

 

INDUSTRIA-AUTOMATIZAZIOKO UNIBERTSITATE MASTERRA

Enpresetan industria-automatizazioaren elementuak integratzeko beharrezkoak diren ezagutzak eta trebetasun praktikoak eskuratuko dituzu.

Industria Automatizazioko Unibertsitate Masterrari buruz gehiago jakiteko

 

ENPRESA BERRIKUNTZAKO ETA PROIEKTU ZUZENDARITZAKO UNIBERTSITATE MASTERRA

Graduan eskuratutako ezagutzari eta master honetan ikasitakoari esker, enpresan berrikuntza sustatzen duen pertsona izango zara, enpresari hobekuntzak ekarriko dizkioten proiektuak antolatu eta kudeatzeko gai izango baitzara.

 

Enpresa Berrikuntzako eta Proiektu Zuzendaritzako Unibertsitate Masterrari buruz gehiago jakiteko

 

 

ENERGIAKO ETA POTENTZIA ELEKTRONIKAKO UNIBERTSITATE MASTERRA

Potentzia-elektronikaren aplikazioei, potentzia-bihurgailu elektronikoei eta makina elektrikoei buruzko azterketan eta analisian kualifikazio-maila handia duen profesional gisa prestatuko zara.

 

Energiako eta Potentzia Elektronikako Unibertsitate Masterrari buruz gehiago jakiteko

 

Industria Elektronikako Ingeniaritzari lotutako ikastaroak

Badakigu master bat egiteko denbora eta dedikazio handia behar dela. Hori dela eta, zure eremuko azken nobedadeetan eguneratzea ahalbidetuko dizun ikastaro bat egin nahi baduzu, behar duzuna daukagu. Zure lanbidean nabarmentzeko beharrezkoak diren ezagutzak eskuratzea ahalbidetuko dizuten ikastaro espezializatuak ditugu.

 

IBILGAILU ELEKTRIKOEI BURUZKO IKASTAROA

Ibilgailu hibrido eta elektrikoen inguruabarrak ezagutuko dituzu, eta ibilgailu horietarako trakzio-kate bat dimentsionatzen ikasiko duzu.

MAKINA ELEKTRIKOEN MODELAKETARI ETA KONTROLARI BURUZKO IKASTAROA

Korronte alternoko (AC) makinak modelatzen ikastea, ondoren kontrolatzeko.

TRENBIDE-TRAKZIO ELEKTRIKOARI BURUZKO IKASTAROA

Trenbide-aplikazioko trakzio elektrikoko makinak kontrolatzeko teknikak modelatu eta simulatzeko beharrezkoak diren ezagutzak eskuratuko dituzu.

 

Consulta todos los cursos relacionados con la Ingeniería en Electrónica Industrial

 

INGENIARITZA ELEKTRONIKOAREN LAN-IRTEERAK

Erantzukizuneko lanpostuak bete ahal izango dituzu automobilgintzan, kontsumo-ondasunen industrian, eraikuntzan, makina-erremintan edo aeronautikan, besteak beste. Baina baita ikerkuntzaren, osasun-zientzien, industria farmazeutikoen edo kirolaren eta astialdiaren industriaren esparruan ere.

  • Diseinu mekanikoa
  • Teknologia elektrikoa
  • Ingeniaritza mekanikoko laborategia
  • Industria-jariakinen sistemak
  • Bulego teknikoa: Proiektu mekanikoak
  • Elektronika eta automatika
  • Materialen elastikotasuna eta erresistentzia
  • Ingeniaritza termikoa
  • Materialen zientzia
  • Fabrikazio-teknologiak

Graduaren lanbide-irteerak

Unibertsitatea baino gehiago gara