Instalazioak eta baliabideak

Titulazio Ofiziala

Industria Elektronikako Ingeniaritzan graduatua

Iraupena

240 ECTS

4 urte

Campusa

Arrasate-Mondragón

Plazak

60 plaza

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Presentziala

{name=ID_Formulario_descarga, data=1045252, type=text, options=[]}

PDF KATALOGOA

Prestazioa eta instalazioak

Mondragon Goi Eskola Politeknikoa arduratzen da Arrasaten ematen den Industria Elektronikako Ingeniaritzako Gradua kudeatzeaz.

Arrasateko Campusa

Industria Antolakuntzako Ingeniaritzako Gradua Arrasaten ikasi ahal izango duzu. Bertan, elkarren artean oso hurbil dauden 3 eraikinetan banatuta daude gure instalazioak. Iturripe egoitzan, zure prestakuntzarako beharrezkoak diren instalazioez gain (ikasgelak, liburutegia, laborategiak, tailerrak…), kirol-instalazioak, kafetegia eta erabilera anitzeko hainbat gela dituzu eskura. Bestalde, handik oso hurbil, Uribarri eta Garaia egoitzak daude. Garaia Berrikuntza Gunean daude kokatuta, eta laborategirik puntakoenak dituzte praktika batzuk bertan egiteko.

 

Laborategi eta tailerrik hornituenak

Ingeniaritza Elektronikoko Gradua ikastean, teknologiarik puntakoenarekin hornitutako 10 laborategi baino gehiago izango dituzu eskuragarri. Laborategi horietan, ikasgelan eskuratutako ezagutza teknikoak praktikan jarri ahal izango dituzu eta fisikari, kimikari, fluidoei, elektrizitateari eta teknologiari lotutako ikerketa eta proiektu errealak egin ahal izango dituzu. Horien bidez, graduan eskuratutako ezagutza guztiak zureganatuko dituzu.

Eta gradu-bukaera lanean edo ikasketak eta lana txandakatzean ere erabili ahal izango dituzu laborategiak.

Hona hemen erabili ahal izango dituzun laborategi eta ikerketa-ekipamenduetako batzuk:

 

ERABILERA OROKORREKO LABORATEGIAK

Proiektu elektronikoak garatzeko azken teknologiaz hornituak.

INSTALAZIO ELEKTRIKOEN LABORATEGIAK

Instalazio elektrikoak birsortzeko eta sistema berritzaileak probatzeko.

MAKINA ELEKTRIKOEN LABORATEGIA

Makineria elektrikoa aztertu eta hobetzeko ekipamendu modernoaz hornitua.

 

AUTOMATIZAZIO ETA ROBOTIKAKO LABORATEGIA

Kontrol-automatismoak diseinatu, muntatu, programatu eta abian jartzeko.

SISTEMA PNEUMATIKOAK ETA HIDRAULIKOAK

Zirkuitu pneumatiko eta hidraulikoak diseinatu, muntatu, berrikusi eta mantentzeko proiektuak egin ahal izango dituzu.

 

Bizi Unibertsitatea

Mondragon Unibertsitatean, oro har, eta Goi Eskola Politeknikoko campusetan, instalaziorik modernoenekin  bizi dugu kirola, kultura eta entretenimendua. Unibertsitatea, gainera, oso inplikatuta dago ingurunearekin, eta ikasleek gizarte osoari zuzendutako gero eta jarduera gehiago antolatzen dituzte: azokak, aldizkaria, lehiaketak, Literatura Astea eta abar.

Gainera, PBL Day eguna antolatzen dugu urtero. Egun horretan, ikasturtean garatutako proiektu guztiak jartzen dira ikusgai, eta onenak 1.000 euroko saria lortzen du. Halaber, jornadas NIZuGu MUgituz jardunaldietan parte hartu ahal izango duzu. Jardunaldi horien bidez, garapen jasangarrian, berdintasunean eta balioetan prestatu nahi zaituztegu.

Jarduera horiek guztiak, halaber, hezkuntza-proiektuaren parte dira, eta gure ikasleen bizi-kalitatea hobetzea dute helburu. Mondragon Unibertsitatean, bizitzen ere ikasten da.

 

Zerbitzuak

  • Idazkaritza birtuala: izapide guztiak online egin ahal izan ditzazun.
  • Biblioteka: Liburuak, aldizkariak, bideoak, ikasketa-gelak.
  • Kirol-zerbitzua: Gimnasioa, irteerak, ikastaroak eta lehiaketak.
  • Jantokia: Gosariak, pintxoak, ogitartekoak, eguneko menua.
  • KoNet:: Kontsultatu zure notak eta askoz gehiago zure mugikorretik.
  • Campus birtuala: Ikasturtean laguntzeko e-learningeko plataforma.
  • Desgaitasuna duten ikasleentzako zerbitzuak: Laguntzako langileak, ikasketen egokitzapena.
  • Irakaskuntzarako laguntza: orientazioa, fotokopiak, ordenagailuak…

Unibertsitateko zerbitzu guztiak

 

Hezkuntza Behar Bereziak

Ezintasunen bat duten ikasleek, ezintasun horregatik hezkuntza behar bereziak badituzte, aholkularitzako kabinete baten laguntza izango dute, egin daitezkeen egokitzapen kurrikularrak edo ibilbide edo ikasketa alternatiboak ebaluatzeko. Kabinete hori honela osatuta dago:

  • Erakundeko enpresa medikua.
  • Lan arriskuen prebentzioko teknikaria.
  • Lan arriskuen prebentzio eta ingurumeneko zuzendaria.
  • Titulu koordinatzailea.
  • Zerbitzu akademikoetako AZPko teknikari bat.

ARRETA PSIKOLOGIKORAKO ZERBITZUA

Laguntza psikologikoa ematen duen zerbitzu bat da, prebentziozkoa eta gure ikasleen ongizate bio-psiko-soziala bermatzeko helburua du.

MGEPeko ikasle guztiei zuzenduta dago eta psikologia eta psikoterapiako kolegiatuak ematen du arreta.

Banakako arreta psikologikoa (5+5 saio) eta Garapen osasungarrira bideratutako tailerrak eta esperientziak eskaintzen dira.

Zerbitzua doakoa da.

Unibertsitatea baino gehiago gara