Inskripzioa eta matrikula

Titulazio Ofiziala

Industria Elektronikako Ingeniaritzan graduatua

Iraupena

240 ECTS

4 urte

Campusa

Arrasate-Mondragón

Plazak

60 plaza

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Presentziala

{name=ID_Formulario_descarga, data=1045252, type=text, options=[]}

KATALOGOA

Inskripzio eta matrikula

Ingeniaritzako Gradua ikasten hasi aurretik, prozesu bat burutu beharko duzu.

320x162

Onarpen jarraibideak

 

ATE IREKIAK

Goi Eskola Politeknikoko ateak irekiko dizugu. Zain izango gaituzu, titulazioaren eta haren lanbide-irteeren berri zehatz-mehatz emateko, baita ere Unbiertsitatea eta bertako instalazioak, erakusteko.

Zatoz gu ezagutzera

IZEN-EMATEA

  1. Izena emateko epe arrunta eta apartekoa egongo dira.
  2. Mondragon Unibertsitatearen eskaintza osotik, gehienez bi titulazioetan eman dezakezu izena. Zein den zure lehenengo aukera eta zein zure bigarrena aukeratu beharko duzu eta lehentasun horrek, plazak esleitzeko ordena zehaztuko du.

OHIKO EPEA

Calendario

2025/11/03     2026/04/16

Online inskripzioa

EZ OHIKO EPEA

Plaza libreak gelditzen diren titulazioetan ez ohiko epe bat zabalduko da.

ONARPEN PROBA

Izen ematea egin ondoren, onarpen proba egiteko deialdia jasoko duzu emailez. Proba presentziala da. 

Behin onarpen proba eginda, ebazpena mailez bidaliko da eta ikaslearen atarian ere ikusgai izango duzu.  Profil egokia baduzu, prozesuarekin jarraitzeko, dokumentazio akademikoa igo beharko duzu ikaslearen atarira.

FECHAS DE PRUEBA DE ADMISIÓN

INGENIERÍA    
Arrasate/Mondragon - Goierri - Orona Ideo - Bilbao AS Fabrik   Otsaila   7   Larunbata
    Apirila   18   Larunbata

ERRESERBA PLAZA

Apirilaren bukaeran, emailez eta ikaslearen atarian, plaza erreserbarako ebazpenaren emaitza eta plaza erreserba egiteko azalpenak jakinaraziko zaizkizu.

ONARPENA

Ohiko epeko onarpenean parte hartzeko ezinbestekoa izango da plaza erreserba eginda izatea, eta eskatzen den dokumentazioa igotzea. 
Onarpena mail bidez eta ikaslearen atarian jakinaraziko zaizu. Onarpenarekin batera matrikula egiteko data eta azalpen guztiak zehaztuko dira.

MATRIKULAZIOA

OHIKO EPEA

Calendario

2026/06/22     2026/06/26

Online matrikula

 

EZ OHIKO EPEA

Plaza libreak gelditzen diren titulazioetan ez ohiko epe bat zabalduko da.

 

Ingeniaritza elektronikoa ikasteko betekizunak

Teknologia berriei oso lotuta dagoen eta etorkizun handia duen lanbidea da, eta, beraz, lanbide horretan aritu nahi baduzu, pertsona geldiezina, jakin-minez betea eta etengabe ikasteko gogoa duena izan behar duzu. Jakin nahi al duzu gradu hau zuretzat egokia den ala ez? Erreparatu honako ezaugarri hauei:

  • Elektronikaren eta ordenagailuen munduak erakartzen nau
  • Robotikari eta automatizazioari lotutako guztia interesatzen zait
  • Pertsona analista, ordenatua eta logikoa naiz
  • Asko gustatzen zait talde-lana, eta ongi moldatzen naiz lankidetzan aritzean
  • Beti gustatu izan zaizkit matematika eta fisika
  • Pertsona geldiezina eta jakin-minez betea naiz, eta etengabe ikasteko gogoa dut

Esaldi horiekin bat bazatoz, zure etorkizuna elektronikari lotuta egon daiteke. Izan ere, lanbide hori oso lotuta dago teknologia berriei, eta etorkizun handia du.

Industria Elektronikako Ingeniaritzako Gradua ikasteko betekizunak

 

Graduko irakasgaiak

  • Elektroteknia
  • Elektronika Digitalako Oinarriak
  • Mikroprozesagailuak
  • Teknologia elektronikoa
  • Potentziako elektronika
  • Kontroleko ingeniaritza
  • Sistema robotizatuak
  • Kontrol aurreratua
  • Energia biltegiratzeko sistemak
  • Industria elektronika

Kontsultatu irakasgai guztiak

 

Ikaslearentzat Informazio Baliagarria

Eramangarri berri bat erosi behar baduzu, hauek dira izan behar dituen gutxieneko ezaugarriak:

  • Sistema eragilea: Windows 11
  • Gutxieneko prozesadorea: Intel Core i5
  • Gomendaturiko RAM memoria: 16Gb
  • Disko gogorra: 256Gb edo gehiagokoa (SSDa izatea gomendatzen dugu)
  • Txartel grafikoa: 2Gb-ko memoria dedikatua 
  • 15,6 hazbeteko pantaila
  • Gomendatutako bermea: 3 urtekoa

Jada portatil bat badaukazu ez zaitez kezkatu, bere ezaugarrien arabera egokia izan daiteke; nahi baduzu portatilak.mgep@mondragon.edu korreo helbidean konfirmatu dezakezu.

 

Unibertsitatea baino gehiago gara