Helburuak eta konpetentziak

Titulazioa Ofiziala

Gastronomia Zientzietan Unibertsitate Masterra

Iraupena

90 ECTS

2 urte

Campusa

Donostia - San Sebastián (Basque Culinary Center)

Plazak

20 plaza

Hizkuntzak

Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Zuzeneko hezkuntza

PDF Katalogoa

Helburuak eta Konpetentziak

Gastronomia eta elikaduraren sektorean produktu berriak garatzeko punta-puntako ezagutza jasoko duzu.

Proposamen koherente eta berritzaileak egiteko aukera emango dizuten ezagutza zientifiko-teknologikoak eskuratuko dituzu. Beti ere, ezarpen gastronomikoak egiteko.

Elikaduraren gaur egngo joerak ezagutuko dituzu, gastronomia, elikadura eta sukaldaritza sektorean ikerketa eta berrikuntza kudeatzeko.

Estrategiak

Egoera konplexuen bilakaera aurreikusi eta kontrolatzeko gaitasuna izango duzu. Horretarako, lan metodologia berri eta berritzaileak garatuko dituzu zure aktibitatea gauzatzen ari zaren arlo teknologiko edo profesionalean: elikadura industria, zentro teknologiko edo ikerketa zentroa, gastronomia establezimentua edo HORECA sektorea.

Ikerketa

Ikerketa proiektu eta kolaborzaio zientifiko/tekinologikoetan parte hartzeko aukera izango duzu zure gaiaren eremuan eta testuinguru multidisziplinarretan, elikaduraren, gastronomiaren eta sukaldaritzaren sektorean.

Kudeaketa

Arazoen ebazpenerako ezagutza eta gaitasunen aplikazioa egiteko aukera izango duzu esparru berrietan, ikerketa/berrikuntza proiektu eta proiektu ekonomikoen kudeaketa egokia eginez, sukaldaritza eta elikadura industriaren eremuan.

Komunikazioa

Ikerketa zeintifiko eta teknologikoan sortutako ezagutza edo punta-puntako berrikuntzan sortutakoa, anbiguetaterik gabe eta komunikazio garbi baten bitartez sektorera zabaltzeko gaitasunak landuko dituzu.

 

Unibertsitatea baino gehiago gara