Sarrera eta onarpena
Titulazioa Ofiziala
Gastronomia Zientzietan Unibertsitate Masterra
Iraupena
90 ECTS
2 urte
Campusa
Donostia - San Sebastián (Basque Culinary Center)
Plazak
20 plaza
Hizkuntzak
Gaztelania, Ingelesa
Modalitatea
Zuzeneko hezkuntza
PDF Katalogoa
Plaza kopurua
Titulu honentzako aurreikusita duaden plaza kopurua 20koa da.
Sarrera
Gastronomia Zientzien Fakultateak - Basque Culinary Centerrek, onarpen sistema propia du. Helburua, ikasketa plan berritzaile eta zorrotza gainditzeko, ikasleek, behar duten maila akademikoa eta gaitasun pertsonalak dituztela bermatzea da.
Onarpen batzorde batek aukeratuko ditu onartutako hautagaiak.
Onarpena
Aurreizenematea egin
Interesa duten ikasleek, aurreizenematea egin beharko dute online. Derrigorrezkoa da NAN/NIEren edo pasaportearen kopia bat aplikaziora igotzea, inskripzioa ontzat eman dadin.
Dokumentazio bidalketa
Aurreizenematea online egiteaz gain, ondoren adierazten den dokumentazioa bidali beharko du ikasleak eskaneatuta masteruni@bculinary.com helbidera:
Dokumentazio akademikoa
- Graduko edo lizentziatura bateko azken urtea egiten ari diren ikasleak:
- Momenturarte jasotako kalifikazioak azaltzen diren espediente akademikoa
- Espainian egindako ikasketa unibertsitarioak dituzten ikasleak:
- Ikasketak bukatuta daudela ziurtatzen duen titulu deo ziurtagiriaren fotokopia konpultsatua.
- Europar Batasunean, Norbegian, Islandian, Liechtenstein edo Suitzan aurrez egindako unibertsitate ikasketak dituzten ikasleak:
- SET (Tituluaren Europear Eranskina) edo, hau ez balego
- Ikasketak burutu dituen unibertsitateak emandako ziurtagiria, non, ziurtatzen den ikasleak master ikasketak egin ditzakeela.
- Europas Batasuneti, Norbegiatik, Islandiatik, Liechtensteinetik eta Suitzatik kanpo unibertsitate ikasketak eginda dituzten ikasleak:
- Ikasketak burutu dituen unibertsitateak emandako ziurtagiria, non, zirutatzen den ikasleak master ikasketak egin ditzakeela. Ziurtagiri hau, oharrak eginda egon beharko da edo 1961eko urriaren 5eko Hayako Hitzarmena sinatu ez duen herrialderen batetik badator ikaslea, ziurtagiria legalizatuta egon beharko da bide kontsular edo diplomatikotik.
Hizkuntza gaitasunen akreditazioa
- Gaztelera ama hizkuntza duten ikasleek, ziurtagiri ofizial baten bidez adierazi beharko dute B2 edo altuagoa den maila dutela ingeselean (Hizkuntzetarako Europear Markoa).
- Gaztelera ama hizkuntza ez duten ikasleek, ingeleseko mailari dagokion ziurtagiriaz gain, beraien gaztelania maila DELE B2 edo altuagoa dela ziurtatu beharko dute.
Beste dokumentu batzuek
Onarpen Batzorde bat arduratuko da hautagaiak aukeratzeaz.
- CV-a gaztelaniaz edo ingelesez.
- Motibazio idatzi bat masterraren inguruan gaztelaniaz edo ingelesez.
Elkarrizketa pertsonalizatua (Skype bidez)
Hautagaiei, elkarrizketa pertsonalizatu bat egiteko aukera dago, non, baloratu den, hautagaiaren egokitasuna ikasketa hauetarako bere motibazio eta ikasketa helburuen arabera.
Plaza gordetzeko ordainketa
2016ko ekainaren bukaera aldera jakinaraziko zaio hautagaiari bere egokitasuna Mastera egiteko, onartua izan den edo ez adieraziz.
Onartuak izan direnei, 1000€ eskatuko zaizkie plaza gordetzeko.
Garrantzitsua da jakitea:
- Hautagaika aurkezteko epea zabalik egongo da plaza banaketa bukatu bitartean. Onartuak izango diren ikasle kopurua gehienez 20koa izango da.
- Ikasle atzerritarren kasuan, matrikula ziurtagiria eta bisa kudeatzeko erraztasun guztiak, behin plaza gordetzeko ordainketa egin ondoren emango zaizkio.