Ikasketa plana

Titulazioa Ofiziala

Gastronomia Zientzietan Unibertsitate Masterra

Iraupena

90 ECTS

2 urte

Campusa

Donostia - San Sebastián (Basque Culinary Center)

Plazak

20 plaza

Hizkuntzak

Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Zuzeneko hezkuntza

PDF Katalogoa

Ikasketa-plana

Gastronomia Zientzien Masterra egitean, gastronomiaren eta elikaduraren sektorean produktu eta zerbitzu berriak garatzeko ezagutza aurreratuak eskuratuko dituzu. Izan ere, lanbide honetan ezpezializatzeko beharrezkoa den ezagutza lortzea ahalbidetuko dizuten irakasgaiak ikasteaz gain, proiektuak egingo dituzu ingurune errealetan.

Gastronomia Zientzien Masterreko irakasgaiak

Sukaldaritza

 

Ikerketa-metodologia gastronomian

Proiektu gastronomiko berritzaileak ikertu eta garatzeko ezagutzak eskuratuko dituzu.

 

Produktu eta zerbitzuen diseinua

Sukaldaritza-arteei lotutako produktuak eta zerbitzuak diseinatzeko beharrezkoak diren teknika, ezagutza eta tresnetan aditua izango zara.

 

Plater eta menuen diseinua eta arkitektura

Plater eta menu guztiz berritzaileak eta zentzumenak erakartzeko modukoak sortzeko sukaldaritzan beharrezkoa den guztia ikasiko duzu.

 

 

Negozio-eredu berriak HORECA sektorean

Gai izango zara negozio-eredu berriak garatzeko eta produktu edo zerbitzu berriak eta proiektu ekintzaileak ateratzeko.

 

Pertzepzio sentsoriala

Gastronomiaren eta elikaduraren arloko pertzepzio sentsoriala identifikatzen eta baliatzen jakingo duzu.

 

Kontsultatu irakasgai guztiak

 

Praktikaren bidez ikasiko duzu

Masterraren 2 urteetan, proiektu praktikoak egingo dituzu ingurune errealetan, eta gastronomia-zientzietako profesionala izateko beharrezkoak diren kontzeptuak asimilatzen lagunduko dizuten punta-puntako enpresetan lan egingo duzu.

Ezagutu proiektuetan oinarritutako ikaskuntza-sistema

 

Ikasturte bakoitzeko irakasgaiak

Ikasketa plana antolatuta dago bost ziklotan:

  • #01. ZIKLOA. ABIAPUNTUA

    #01 zikloaren helburua gizartearen eta hezkuntza- eta gizarte-berrikuntzako joeren arteko erlazioa ulertzea da, nola funtzionatzen duten konprenitzea, gogoetarako gakoak ematea. Inspirazioaz gain, zikloaren garrantzizkoena ildo koherente baten arabera lan egiteko orientabidea da, ikasleek aurrera eraman behar dituzten proiektuetarako testuingurua eta edukiak zein diren jakitea.

    Ziklo hau amaitzean, parte-hartzaile bakoitzak garbi izango du bere idearioa gizarte- eta hezkuntza-aldaketako eragile gisa, betiere abiapuntutzat hausnarketa pertsonala eta taldekoa eta gidaritzat ikerketa-gaiak (ikasteko gogotik, ez esparru teorikotik sortutako ikerketa-gaiak) aukeratzeko inspirazioa izango dituen prozesu baten barruan.

    Abiapuntu ziklo honetan, inspirazio bidaia egingo da.

  • #02 ZIKLOA. TALDEA: KOMUNITATEA ERATZEA

    Parte-hartzaileek lan-talde gisa erakutsi beharko duten tonua, indarra eta lan-erritmoa zehaztuko da ziklo honetan, nola lantegi presentzialetan, hala proiektua lantzeko saioetan, online saioetan eta bidaietan.

    Zikloa amaitzean, parte-hartzaileak talde gisa antolatuta egongo dira, eta ondo zehaztuta izango dituzte bai proiektuen lan-arloak, bai haiek aurrera eramateko beharreko lan-taldea.

  • #03. ZIKLOA. GARAPENA

    Ziklo hau sorkuntzan zentratzen da. Taldeak, bere proiektuen landa-lana aurrera eraman bitartean, egonaldi eta bidaia luzeagoak egingo ditu, sorkuntza-prozesu introspektibo --ez barnerakoi-- batean, beste eragile batzuekin elkarlanean eta elkarrizketan etengabe. Prozesu horretan, parte-hartzaileak “proto-talde”-tik taldera igaroko dira, asmo garbi batekin: proiektua/ikerketa bideratzea eta proiektuan jokatu beharreko rolak ondo zehaztea.

    Zikloa amaitzean, masterraren komunitate eta sare osoan zehar balioztatu eta birkontzeptualizatuko dira proiektuak.

    Zikloa urte eta erdian osatuko da, parte-hartzaileetako bakoitzak hautatzen duen erritmoaren arabera. Parte-hartzaileek, gainera, zein gai sakondu nahi dituzten aukeratu ahal izango dute, proposatutako 13 moduluen artetik 6 hautatuz.

    Ziklo honek bereziki ikerketa proiektuan jartzen du arreta.

    Eduki tematikoa (LEGO moduloak):

            1.-Elkarrekin bizitzen ikasi

            2.-Eskolako kapital kulturala

            3.-Aldaketa hezkuntza-erakundean

            4.-Zeharkako gaitasunak

            5.-Taldeak bideratzea

            6.-Berrikuntza ikaskuntza-prozesuetan

            7.-Lifelong learning

            8.-People analytics: Metrikoa

            9.-Ikaskuntza erraztu ingurune digitaletan

          10.-Ikaskuntza erraztu ingurune hibridoetan

          11.-Ikaskuntza- eta berrikuntza-ekosistemak

          12.-Ikerketa kuantitatiboa

          13.-Ikerketa kualitatiboa

  • #04. ZIKLOA. ERREPIKATZEA ETA ABIARAZTEA (INPLEMENTAZIOA)

    Parte-hartzaileek lan-talde gisa erakutsi beharko duten tonua, indarra eta lan-erritmoa zehaztuko da ziklo honetan, nola lantegi presentzialetan, hala proiektua lantzeko saioetan, online saioetan eta bidaietan.

    Zikloa amaitzean, parte-hartzaileak talde gisa antolatuta egongo dira, eta ondo zehaztuta izango dituzte bai proiektuen lan-arloak, bai haiek aurrera eramateko beharreko lan-taldea.

  • # 05. ZIKLOA. KOMUNITATEA

    Parte-hartzaileek lan-talde gisa erakutsi beharko duten tonua, indarra eta lan-erritmoa zehaztuko da ziklo honetan, nola lantegi presentzialetan, hala proiektua lantzeko saioetan, online saioetan eta bidaietan.

    Zikloa amaitzean, parte-hartzaileak talde gisa antolatuta egongo dira, eta ondo zehaztuta izango dituzte bai proiektuen lan-arloak, bai haiek aurrera eramateko beharreko lan-taldea.

WORKSHOP-AK

Masterrean hainbat workshop eskainiko dira:

  • WS#1: Bidaiarako tresnak (visual thinking, art visual...).
  • WS#2: Sorkuntzarako eta talde-lanerako metodologiak. Metodologia sortzaileak, proiektuak asmatu eta mapatzeko metodologiak, Design Thinking.
  • WS#3: Komunitateak sortzeko lanabesak. Ikerketa-komunitateak sortzea, ikerketa-joerak (parte-hartzailea eta kokatua).
  • WS#4: Prototipaketa azkarreko metodologiak.
  • WS#5: Txostena egitea (idazketa, ebidentziak & neurketa).
  • WS#6: Preparing demoday (ahozkotasuna eta formatu desberdinen aurkezpena).

SAIO PRESENTZIALAK

Masterraren saio presentzialak Bilbon eta Madrilen izango dira.

Unibertsitatea baino gehiago gara