Pertsonen Talentuaren Kudeaketa Estrategikoa
Titulazio Ofiziala
Pertsonen Talentuaren Kudeaketa Estrategikoan Master Unibertsitarioa - MTALENT
Iraupena
90 ECTS
1,5 urte
Campusa
Oñati, Bidasoa-Irun, BBF-Bilbo
Hizkuntzak
Gaztelania, Ingelesa
Modalitatea
Zuzeneko hezkuntza
DOC Katalogoa
MUko Mtalent-en, (#Mtalent_mu), Giza Baliabideen eta Pertsonen Kudeaketa arloan espezializatzea eskaintzen dizugu. Erakunde bateko pertsona guztiek pasatu beharreko faseak ezagutzeko aukera izango duzu. Talentua nola planifikatzen ikasiko duzu, baita hau nola erakarri eta kaptatu behar den ere. Gainera, Talentuaren garapena eta bere hainbat trantsizio ezagutuko dituzu. Pertsonen Talentuaren Kudeaketa Estrategikoan Unibertsitate masterra, pertsonekin eta pertsonentzat lan egin nahi duten pertsonentzat da.
Pertsonen garapen eta kudeaketa esparruan zeharo aldatzen ari diren azken joeretan prestatuko zara.
Lehen egunetik, enpresako erronka errealetan oinarritutako metodologiaren bidez, beharrezkoak diren konpetentziak garatu ahal izango dituzu, erakundeen lehiakortasunean eragin zuzena duten pertsonen garapenekin erlazionatutako proiektu estrategikoak diseinatu, ezarri eta kudeatzeko.
Honetaz gain, zure garapen pertsonala ere landuko duzu, zure ahuleziak eta indar guneak identifikatuz, eta ondorioz, modu kontzienteagoan ikasi eta aurrera egingo duzu.
Unibertsitate tituluduna bazara eta giza baliabideetan espezializatzea nahi baduzu, hurbildu zaitez Mtalent-era, eta pertsonen kudeaketa arloan, erakundeei balioa aportatzen dien agentea izan.
Informazio saioak
Unibertsitateko ateak ireki eta zehatz-mehatz azalduko dizkizugu titulua eta irteera profesionalak.
Nabarmentzen dugu
Urtebeteko praktika bermatuak Giza Baliabideen /Pertsonen Kudeaketa departamentuan.
Enpresako 4 erronka erreal, eta 2 ikasketa bidaia: Madril eta Bartzelona.
Esperientziak eta ikasketak partekatuko dituzten pertsona arloko esparruko 30 profesional baino gehiagoren partaidetza.
Coaching saioak, pertsona bezala eta talde mailan hazteko.
Ikuspegi estrategikoa Zer aportatzen dizu #Mtalent_mu-k?
Metodologia aktiboak Enpresa-erronka errealetan oinarritutako ikasketa
Praktika Espezializatua Urtebete enpresaren errealitatea esperimentatuz
Irteera Profesionalak
Edozein enpresatako Giza Baliabideetako departamentu baten kudeaketa eta garapen erantzukizunak hartzeko, behar diren gaitasunak eskuratuko dituzu, hala nola:
- HR Business Partner
- HR Manager
- Pertsonen kudeaketa eta garapenaren arduraduna
- Hautaketa arduraduna
- Kultura garapenaren arduraduna
- Barneko eta kanpoko aholkularia pertsonen arloan.
Azken urtean, Pertsonen Talentuaren Kudeaketa Estrategikoko Masterreko ikasleak, (#Mtalent_mu), besteak beste, enpresa hauetan hasi ziren lanean: