Urtebete enpresaren errealitatea esperimentatuz
Urtebete enpresaren errealitatea esperimentatuz
Urtebete enpresaren errealitatea esperimentatuz
MTalent-en benetako lan-esperientzia bizitzeko aukera eskaintzen dizugu, 8 hilabetez erakunde kolaboratzaile bateko Giza Baliabideen eta Pertsonen Kudeaketaren sailean lan eginez.


8 hilabeteko esperientzia laborala
450 ordu garapen proiektu eta lanetan
%100 enplegu bideratua (curso 2023/2024)
Erronka eta workshopetan lortutako ezagutzak eta gaitasunak praktikan jarri ahal izango dituzu, proiektu estrategikoetan aktiboki parte hartuz eta taldeko beste kide bat bilakatuz.
Mondragon Unibertsitatean sektore, tamaina eta errealitate ezberdinetako 200 erakunde baino gehiagorekin lan egiten dugu, eta horrek aukera ematen digu zure interes eta profiletara egokitutako esperientzia profesional ugari eskaintzeko.
Masterraren hasieratik, pertsonen kudeaketan espezializatutako enpresa batean sartzeko aukera izango duzu, non metodologia berritzaileak eta benetako tresnak aplikatu ahal izango dituzun, zure garapen profesionala sendotuz.
Hurrengo irudian, gugan eta gure ikasleen talentuan konfiantza duten erakundeetako batzuk ikusi ahal izango dituzu, ikaskuntza partekatuko sare honen funtsezko zatia izanik.

