Zer aportatzen dizu #Mtalent_mu-k?
Zer aportatzen dizu #Mtalent_mu-k?
Zer aportatzen dizu #Mtalent_mu-k?
Proiektu estrategikoak diseinatu, ezarri eta kudeatu, giza baliabideen esparruan.

Pertsonen Kudeaketa Estrategikoko Masterrak erakundeak gaur egun giza baliabideen eta pertsonen kudeaketan bizitzen ari diren errealitatearen ikuspegi integrala emango dizu. Pertsonen kudeaketan eragin zuzena duten azken joeretan trebatuko zara: erakunde-kultura, erakartze- eta hautatze-estrategiak, ongizatea, erakunde-ikaskuntza, people Analytics, akonpainamendua eta erraztasunak, etab.
Masterraren elementu bereizleak hauek dira:
- Master Ofiziala. Goi-mailako Hezkuntzaren Europako Esparruko titulazio ofiziala da, bederatzi edizioko ibilbide kontsolidatua du.
- Hezitzaile profesionalak. Lanean ari diren profesionalek, adituek eta hainbat erakundetako arduradunek parte hartzen dute, beren esperientzia eta ezagutza praktika errealetik partekatuz.
- Ikasteko metodologia aktiboak. Enpresako erronka errealetan oinarritutako metodologia baten bidez, ikasleek pertsonen kudeaketaren arloko egungo problematikei aurre egin beharko diete, eta, gainera, bizipen-ikaskuntza sustatzen duten workshop eta tailerretan parte hartzen dute.
- Praktika bermatuak. Erakunde laguntzaileetan 8 hilabeteko praktikak egiteko aukera ematen du Master honek. Bertan, aplikatu ahal izango dituzu titulazioan zehar garatutako ezagutza eta gaitasunak.
- Ikaskuntza-bidaiak. Ikastaroan zehar, ikaskuntza-bidaia bat egingo duzu enpresa erreferenteak eta multinazionalak bisitatuz, talentuaren eta pertsonen kudeaketan dituzten praktikak bertatik bertara ezagutzeko.
- Akonpainamendua: MTalent-en uste dugu beste pertsona batzuei lagundu ahal izateko, lehenik eta behin beharrezkoa dela lagundua izatearen esperientzia bizitzea. Horregatik, masterrean zehar, garapen eta laguntza pertsonaleko prozesu bat biziko duzu, zure burua hobeto ezagutzeko, zure rolari buruz hausnartzeko eta besteei kontzientzia, enpatia eta benetakotasun handiagoz laguntzeko prestatzeko aukera emango dizuna.
- Enplegagarritasuna. Gure ikasleen %90a lanean ari da masterra amaitu ondoren (lanbideren datua), eta horrek enpregagarritasun-maila handia eta programak erakundeen benetako beharrekin duen lotura islatzen ditu.

