Prezioak, bekak eta laguntzak
Titulazio Oficiala
Mekatronikako Ingeniaritzan Graduatua
Iraupena
240 ECTS
4 urte
Campusa
Arrasate-Mondragón, Bilbo (As Fabrik. Zorrotzaurre)
Plazak
80 plaza
Hizkuntzak
Euskara, Gaztelania, Ingelesa
Modalitatea
Zuzeneko hezkuntza
PDF Katalogoa
Prezioak
- Kreditu kopurua: 60 ECTS
- 2020-21 aurreikusitako zenbatekoa: 6.360 €
(Kontseilu Errektoreak zenbateko hau ikasturte hasieran eguneratuko du).
Zenbateko hau dena batera edo zatika ordaindu daiteke, honela:
- Matrikulatzerakoan lehen ordainketa (%20a) + gainerakoa ordainketa bakarrean (Urrian)
- Matrikulatzerakoan lehen ordainketa (%20a) + 9 hilabetetan ordainketak (Urritik - Ekainera)
- Matrikulatzerakoan lehen ordainketa (%20a) + gainerakoa 3 ordainketetan: (1/3 Urrian + 1/3 Urtarrilean + 1/3 Martxoan).
(Uztailean egindako matrikulen lehen ordainketa bi epetan banatu ahal izango da zuzeneko hezkuntzan soilik, %50 matrikula egitean eta gainontzeko %50 irailaren 5ean)
Tituluko matrikularen lehen ordianketaren zenbatekoa (Gradua)
KONTZEPTUA | ZENBATEKO TOTLA %100 | ZENBATEKO TOTALAREN %50 |
GRADUKO matrikularen lehen ordainketaren zenbatekoa | 1272,00 € | 636,00 € |
Matrikularen lehen ordainketaren baja eskaera eta itzulketa zenbatekoa:
- Baja ikasturte berria hasi aurretik.
- 1 Matrikularen lehen ordainketa zatitu bada ez dago itzulketa.
- 2 %100 ordainketa bakarrean eginda , %50 itzuliko da.
- Behin ikasturte berria hasita ez da matrikularen zenbatekoa itzuliko.
Bekak eta Diru Laguntzak
BEKABIDE programarekin ikasleen eta euren familien ahalbide ekonomikoetara egokitzen ditugu ordainketak.
Mondragon Unibertsitatean ikasteak ekarriko lituzkeen gastuak eta diru-sarrerak kontuan hartuta, kasuan kasuko azterketa egiten dugu ikaslearen familiaren egoera ekonomikoa ikusita eta programaren onuradun izateko jarraitu beharreko irizpideak erabilita.
Bekabide
BEKABIDE programa: Arazo ekonomikoak ez daitezela oztopo izan gure unibertsitatean ikasteko.
Horretarako, ondorengo diru-laguntza hauek kudeatzen ditugu.
Beka ofizialak
- Euskal Autonomia Erkidegoko ikasleentzat
- Eusko Jaurlaritzako beka orokorra
- Eusko Jaurlaritzako bikaintasun akademikoko beka
- Eusko Jaurlaritzako mugitzeko zailtasun bereziak dituzten ikasleentzako garraiorako diru-laguntzak
- Prezio Publikoen diru-laguntza (Eusko Jaurlaritza eta Mondragon Unibertsitatearen arteko hitzarmena)
- Familia ugarientzako diru-laguntza
- Familian kideren bat desgaitasun batekin duten familientzako diru-laguntza
- Ekintza terroristen biktimentzako diru-laguntza
- Genero indarkeriaren biktimentzako diru-laguntza
- Euskal Autonomia Erkidegokoak EZ diren ikasleentzat
Unibertsitatearen diru-laguntzak
- Graduko lehen ikasmailako ikasleek batxilergoan ohorezko matrikula izateagatik diru-laguntza
- Graduko 1.mailan lehenengo aldiz matrikulatuta eta Eusko Jaurlaritzako edo Espainiako Gobernuko beka orokorraren onuradun izan diren ikasleei zuzenduta “Curriculumetik kanpoko ekintzak egitera sustatzeko diru-laguntza”.
- Lan Ikaste Partekatzeagatik diru-laguntza: zure ikasketak lanaldi-erdiko lan batekin uztartzeko aukera eskaintzen da. Zure ikasketak ordaintzeko iturri garrantzitsu bat izateaz gain (gutxienez hilean 525€) zure formakuntzarako osagarri da eta hainbat kreditu aitortzeko aukera izaten da.
- Gradu Bukaerako lanagatik diru-laguntza: Gradu Bukaerako Lana eta honi lotutako praktikak ingeniaritzako ikasketen amaieran burutzen dira. Ikasleak graduan ikasitako ezagutza eta gaitasunak inguru erreal batean (enpresa, zentro teknologiko, ikerketa laborategi) praktikan jartzeko aukera izaten du. Diru-laguntza hau gutxienez hilean 525€koa izaten da.
Unibertsitate mugikortasunerako diru-laguntzak
Kontaktua
Dei iezaguzu edo gurekin harremanetan jar zaitez. Atsegin osoz hartuko zaitugu.