Helburuak eta konpetentziak
Titulazio Oficiala
Mekatronikako Ingeniaritzan Graduatua
Iraupena
240 ECTS
4 urte
Campusa
Arrasate-Mondragón, Bilbo (As Fabrik. Zorrotzaurre)
Plazak
80 plaza
Hizkuntzak
Euskara, Gaztelania, Ingelesa
Modalitatea
Zuzeneko hezkuntza
PDF Katalogoa
Mekatronika ingeniaritzako graduatuak diziplina industrial ezberdinetako ezagutzak izan beharko ditu, bereziki teknologia mekanikoa, elektronika eta automatizaziokoak
Tituluaren helburu nagusia zehaztutako espezifikazio teknikoei erantzungo dien produktu, sistema, makina eta instalazio industrialak aztertu, diseinatu, egokitu eta bermatzeko gai izango diren profesionalak prestatzea da, euren sorreratik, erabilera eta amaiera arte, sistema adimendun ikuspegi batetik, funtzio mekanikoak, elektronikoak eta softwarekoak integratuz.
Mekatronika Ingeniaritzako graduatua diziplina anitzeko inguruan arituko da beraz diziplina industrial ezberdinetako ezagutzak izan beharko ditu, bereziki teknologia mekanikoa, elektronika eta automatizaziokoak. Honetarako gai izango da:
- Instalazio, makinaria eta sistema mekatroniko industrialen muntaketa, prest jartzea, laguntza eta mantentze-lanetan jardun eta hobetu.
- Produktu, ekipo eta sistema mekatronikoak garatu eta diseinatu ezarritako eskakizun tekniko, ekonomiko eta segurtasunekoak betez.
- Automatizazioa eta kontrol prozesuak eta sistema malgu industrialak inplementatu eta egin, hardwarea eta softwarearen bidez.
- Lan talde eta pertsonak teknikoki kudeatu instalazio eta produkzio sistemen muntaketa, prest jartze, laguntza eta mantentze-lanetan.
Horrez gain, Gradu honetan lortutako ikaskuntza emaitzak MECESek (Goi Hezkuntzarako Prestakuntzen Espainiako Esparrua) 2. Mailarako ezarritakoekin bat datoz.
Apirilaren 3ko 47/2012 Dekretuan “Euskaraz egindako ikasketa ofizialen Errekonozimendua eta ziurtagirien salbuespena euskarazko titulu eta ziurtagiri linguistikoekin” ezarritako eskakizunak betetzen dituzuen ikasleak C1 (EGA) mailaren baliokidea den ziurtagiri salbuespena lortu ahal izango duzue.