Sarrera profila

Titulazio Ofiziala

Informatika Ingeniaritzan graduatua

Iraupena

240 ECTS

4 urte

Campusa

Arrasate-Mondragón

Plazak

60 plaza

Hizkuntza

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Zuzeneko hezkuntza

PDF Katalogoa

SARTZEKO PROFIL GOMENDATUA

Sartzeko bi profil egoki identifikatu dira: alde batetik Gradura aurretik Batxilergo ikasketak eginda sartzen diren ikasleak; eta bestetik, Goi Mailako Lanbide Heziketa egin duten ikasleak.

Batxilergotik sartzen diren ikasleak

Teknologia edo Natur Zientziatako batxilergoa egitea gomendatzen da (LOGSE izanez gero), eta Zientzia eta Teknologia batxilergoa (LOE izanez gero); eta zehazki hurrengo ikasgai hauetako baten bat: “Informatika”, “Elektroteknia”, “Fisika”, eta “Matematika II”.

Goi Mailako Lanbide Heziketatik sartzen diren ikasleak

Titulu honekin antzekotasun maila altua duten Goi Mailako Prestakuntza Zikloak egitea gomendatzen da, “Sareko Sistema Informatikoen Administrazioa” eta “Multiplataforma Aplikazioen Garapena" Goi Mailako Prestakuntza Zikloak diren bezala.

Ikasleen profil komunaren ezaugarriak, sarbidea edozein izanda ere

Ikasketen ardura duen Goi Eskola Politeknikoko politika linguistikoa kontuan hartuz, ikasleek kredituen %60 inguru euskaraz egitea aurreikusi da, %20 inguru gaztelaniaz eta gainerako %20 ingelesez.

Hori dela eta, komenigarria da ikasleek aurretik hizkuntza konpetentzia hauek izatea:

HIZKUNTZA IRAKURRI HITZ EGIN IDATZI
Euskara C1* C1 C1
Gaztelania C1 C1 C1
Ingelesa B2* B1* B2

*Europako Hizkuntzetarako Erreferentziazko Esparru Komunak ezarritako mailak: ikaskuntza, irakaskuntza eta ebaluazioa.

Azpiatal honetan adierazitakoak gomendioak dira baina ez dira ikasketetara sartzeko aurre eskakizun bezala eskatuko salbuespen kasuetan izan ezik.

Horrela euskararen kasuan, ikasketen %60a hizkuntza honetan izango denez, ez dakiten EAEko ikasleak autobaztertu egingo dira. EAEtik kanpoko ikasleen kasuan C1 mailaren baliokidea lortu izana ziurtatzea eskatuko da (Europako hizkuntzen erreferentzia esparru komunaren arabera: ikaskuntza, irakaskuntza eta ebaluazioa).

Ingelesari dagokionean, ikasketetara sartzeko momentuan, ikasleak hizkuntzaren ezagutza maila identifikatzeko proba bat egin beharko du. B1* mailaren baliokidea ziurtatzen ez dutenen, “Zientzia eta teknologiarako ingelesa” ikastaroa egin beharko dute (edo baita “testu zientifiko-teknikoen erredakzioa ingelesez” ere).

Unibertsitatea baino gehiago gara