Ikasten jarraitu

Titulazio Ofiziala

Informatika Ingeniaritzan graduatua

Iraupena

240 ECTS

4 urte

Campusa

Arrasate-Mondragón

Plazak

60 plaza

Hizkuntza

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Presentziala

{name=ID_Formulario_descarga, data=1045880, type=text, options=[]}

PDF Katalogoa

Ikasten jarraitu

Ingeniaritza Informatikoko Gradua amaitu ondoren, master bat ikasi ahal izango duzu espezializatzeko, edo lanean hasi ahal izango zara.

 

Zergatik ikasi master bat?

Master bat ikasteak gehien atsegin duzun arloan lan egiten lagunduko dizu. Izan ere, espezializazioa eta ezagutza eskuratuko dituzu, eta etorkizunerako aukera gehiago izango dituzu. Zure lanbide-profil bera duten gainerako pertsonen urrats bat aurretik egongo zara, eta hobeto baloratuta dauden eta ordainsari handiagoa duten lanpostuak betetzeko aukera izango duzu.

 

UNIBERTSITATE MASTERRAK

 

Teknologia biomedikoen masterra

Biomedikuntzak sektoreko premiei erantzungo dieten eta aurrerapenak bultzatuko dituzten kualifikazio-maila handiko langileak behar ditu. Ingeniaritza-oinarri sendoa duten eta diagnostiko eta tratamenduko gailu medikoak diseinatu, garatu, ebaluatu eta mantentzeko eta osasun-sektorean aurrerapen teknologikoak bultzatzeko gai diren profesionalak.

 

Teknologia Biomekanikoen Masterrari buruz gehiago jakiteko

 

Datuen analisia, zibersegutasuna eta hodei-konputazioaUnibertsitte masterra

Masterrak gaur egungo profil profesionala, osoa eta mundu osoan eskatutakoa, eskuratzeko aukera ematen du. Bertan ezagutzaren abangoardian dauden hiru arlo teknologiko integratzen dira. Azken helburua da ikasleak gai izatea datuaren balioa lortzeko, zibersegurtasuna bere osotasunean lantzeko, softwarea eta azpiegiturak garatzeko, hedatzeko eta optimizatzeko, eta azpiegitura seguruak hedatzeko eta kudeatzeko.

 

Datuen analisia, zibersegurtasuna eta hodei-konputazioko Unibertsitate Masterrari buruz gehiago jakiteko

 

 

Produktu eta zerbitzuen diseinu estrategikoko unibertsitate masterra

Pertsonen bizitza hobetuko duten produktuak, makinak edo beste edozein gailu mekaniko garatzea ahalbidetuko dizu. Erabiltzaile-esperientziari buruzko ezagutza zehatza izango duzu, eta gai izango zara produktu berritzaileak diseinatzeko, fabrikatzeko eta merkaturatze-estrategia bat ezartzeko.

 

Produktu eta Zerbitzuen Diseinu Estrategikoko Unibertsitate Masterrari buruz gehiago jakiteko

MASTER TITULU PROPIOA

 

Zibersegurtasuneko Unibertsitate Masterra

Master hau teknologiako profesionalei zein informazioaren segurtasunaren arloan espezializatu nahi duten tituludun berriei zuzenduta dago. Prestakuntza-programak gaitasuna ematen die bertaratutakoei sortzen ari diren segurtasun-arazoen aurrean modu proaktiboan jarduteko, hainbat erantzun alternatibo planteatuz eta balizko emaitzak aurreratuz, egungo segurtasun-mehatxuen aurrean erantzun eraginkorrena hautatzeko.

 

Zibersegurtasuneko Unibertsitate Masterrari buruz gehiago jakiteko

Unibertsitatea baino gehiago gara