Helburuak eta konpetentziak

Titulazio Ofiziala

Gastronomia eta Sukaldaritza Arteetan Graduatua

Iraupena

240 ECTS

4 urte

Campusa

Donostia (Basque Culinary Center)

Plazak

100 plaza

Hizkuntzak

Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Zuzeneko hezkuntza

PDF Katalogoa

Helburuak eta konpetentziak

Honako hau da Gastronomia eta Sukaldaritza Arteak tituluaren helburu nagusia: elikagaiak produzitu eta lantzeko sistemak eta goi-mailako gastronomia-zerbitzuak diseinatu, ezarri eta koordinatuko dituzten profesional kualifikatuak trebatzea. Behin titulua jaso ondoren, gaitsuna izango dute produktu, zerbitu eta negozio berriei buruzko proposamenak sortu eta garatzeko. Aldi berean, jatetxeen eta gastronomiaren esparruan aholkularitza eta kontsultoretza eskaintzeko gaitasuna izango dute, beti ere komunikazioaren eta berrikuntzaren ikuspegiarekin.

  • Elikagaien ekoizpen eta prestaketa sistemak identifikatu eta garatu.
  • Sukaldaritza enpresen kudeaketa, prozesu desberdinen gidaritza eta talden koordinazioa. Produktu eta zerbitzuen kalitatea eta negozioaren jasangarritasuna.
  • Negozio proposamen berritzailak diseinatu eta garatu.
  • Ikerketa lan eta ekimenetan partaidetza esparru desberdinetan ezarpenak egiteko.
  • Komunikazio modu estrategikoan erabiliz, gastronomiaren inguruan informazioa sortu eta zabaldu.

Ikasketak burutzean, gradu hau egin duten ikasleek izango dituzten konpetentziak, ondoren azaltzen dira:

  1. Menu eta proposamen gastronomiko berritzaileak diseinatu eta planifikatu. Lehengai eta/edo prozesu desberdinekin esperimentatu, testuinguruak eta bezeroen eskari eta espektatibak kontutan izanik; eta kalitate eta lan eta elikagai segurtasun irizpideak aplikatuz.
  2. Zerbitzuan eta bezeroaren arretarako prozesu berritzaileak identifikatu, baloratu eta ezarri, goi mailako eskaintza gastronomikoa emateko.
  3. Sektoreko testuinguruan, pertsonen kudeaketarako ezagutza eta teknikak identifikatu, zehaztu eta ezarri.
  4. Bezeroaren arreta, negozioaren errentagarritasuna eta indarrean dagoen arautegia kontutan izanik, prozesu desberdinen kudeaketarako erraminta eta teknikak identifikatu eta ezarri (zerbitzuari laguntza prozesuak, ekoizpen prozesuak eta marketing eta salmenta prozesuak)
  5. Sukaldaritza erakundeetarako, negozio eredu desberdinen bideragarritasun ekonomiko finantzarioaren analisiak egin, kalitatea, eskainitako zerbitzua eta negozioaren biziraupenaren arteko oreka bermatzeko.
  6. Estatuko eta nazioarteko sukaldaritza kultura identifikatu eta ezaugarri eta joera nagusiak baloratu. Ideia eta/edo aktibitate berrien garapena gauzatzeko aukera eman dezaketen espazioak identifikatu.
  7. Sukaldaritza esparruan jasangarria izan daiteken negozio berritzaile proposamena zehaztu eta garatu edo jada badaudenetan hobekuntzak txertatu.
  8. Produktu, kontzeptu edo sukaldaritza zerbitzu berrien diseinu eta garapen prozesuaren fase desberdinak identifikatu eta aztertu, indarrean dagoen osadun, higiene, ingurumen, prebentzio eta lan segurtasun arautegia kontutan izanik.
  9. Sukaldaritza arloan aholkularitza eskari batetik eratorritako lan proiektuen diseinu eta ezarpenean parte hartu era sistematiko, profesional eta zorrotzean.
  10. Izaera zientifikoa duten metodo, teknika eta kontzeptuen ezarpena produktu eta lehengaiekin, teknologiarekin, elikagaien tratamenduarekin, kontsumitazileen jarrera eta joerekin zerikusia duten lan eta proiektuetan... beti ere gastronomiaren esparruan.
  11. Sukaldaritzaren inguruko gaietan ezagutza eguneratua mantentzeko informazio sistema errazak diseinatu eta egunean eutsi. Norberaren ezagutza beharrak identifikatu eta ondoren era autonomoan jaso ahal izateko.
  12. Sektorean sortutako informazioa jaso eta baloratu ahal izateko erraminta eta informazi/komunikazio medioak era efektiboan erabili. Baita ere informazioa sortu eta banatzeko. Guzti hau, talde multidisziplinarretan eta baita ere multikulturaletan.
  13. Egindako proiektu eta lanetan oinarrituta sortutako informazioaren zabalkunderako ekintzak garatu. Sektoreko profesionalei zein sektoretik kanpoko pertsonei helarazi, informazio erraminta eta euskarri desberdinak erabiliz.

Unibertsitatea baino gehiago gara