Lan-irteerak

Titulazio Ofiziala

Gastronomia eta Sukaldaritza Arteetan Graduatua

Iraupena

240 ECTS

4 urte

Campusa

Donostia (Basque Culinary Center)

Plazak

100 plaza

Hizkuntzak

Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Presentziala

PDF Katalogoa

LAN-IRTEERAK

Zure jatetxea zuzendu ahal izango duzu, edota Michelin izarrak dituen chefa edo sommelier handia izateko aukera izango duzu. Gradu honek gastronomiaren sektoreko edozein eremutan irekiko dizkizu ateak.

Gradua amaitzean, zuzenean ikasita izango dituzu sukaldaritza-teknikarik aurreratuenak, eta gai izango zara gastronomiako edozein negozioren barruko prozesu guztiak kudeatzeko. Horrela, beraz, zer ikasketa-alorretan espezializatu nahi duzun aukeratu ahal izango duzu, eta honako jarduera hauetako zein egin nahi duzun erabaki ahal izango duzu:

Perfil profesionalak

Sukalde-burua

Sukalde batean egiten diren lan guztiak koordinatu eta kudeatzea.

Jatetxeko gerentea

Zeure jatetxea eramatea edo beste baten negozio bateko gerente gisa aritzea.

Bezeroaren arreta

Zerbitzua zuzendu eta berritzea, eta bezeroaren arreta kontrolatzea.

 

Elikagaien produkzioa

Elikagaien sektorean produkzio-sistema eraginkorragoak eta jasangarriagoak kudeatu eta diseinatzea.

Nekazaritzako elikagaien ikerketa

Produktuekin lan egiteko modu berriak garatzeko ikertzea.

Komunikazio-arduraduna

Gastronomiaren sektorean komunikazioko estrategiak eta ekintzak planifikatu, diseinatu, garatu eta abian jartzea.

 

Gastronomia-arloko berrikuntza

Sukaldaritzaren eremuan negozio-proposamen berritzaileak diseinatu eta garatzea.

Gastronomia-arloko kontsultoretza

Aholkularitza eta kontsultoretza eskaintzea, berrikuntzan eta komunikazioan oinarrituta

Elikagaien industria

Elikagaien sektorearen barruan, ikerketa- eta berrikuntza-jardueretan parte hartzea.

 

Oriol Casals

Bere jatetxea ireki zuen Bartzelonan, Teòric Taverna Gastronómica izenekoa

“Ikasi nituen ezagutza guztiak aplikatu ahal izan ditut, karta harrigarri bat lantzeko ez ezik, jatetxearen kudeaketa hobetzeko ere bai”

Patricia Jurado

Harvardeko Unibertsitateko irakaslea eta ikertzailea

“Unibertsitate horretan nire gradu-bukaerako lana egin ondoren, apar-eragileen ikerketan lan egiten jarraitu dut”

Julian Otero

Andoni Luis Adurizen Mugaritz jatetxeko ikertzailea

“BCCk jatetxe handietako ateak ireki zizkidan. Orain 2 Michelin izar dituen jatetxe honetako karta eta proiektu zientifikoak garatzen lan egiten dut”

Manuel Soto

Foodbox-eko Berrikuntzako arduraduna

“Prestakuntzak sukaldaritza baino askoz eremu zabalago bat hartzen du barnean; teknika eta gaitasun zabalagoak eta elikaduraren sektorean oso estimatuak direnak ikasten ditugu”

Prestakuntza duala

Lehen urtetik, ospe handiko jatetxe batean lan egingo duzu, eta horrek aukera emango dizu ikasgelan ikasitakoa praktikan jartzeko. Horrela, beraz, zure prestakuntzaren zati bat lantokian jasoko duzu zuzenean.

Informazio gehiago

Unibertsitatea baino gehiago gara