Ikasketa plana

Titulazio Ofiziala

Gastronomia eta Sukaldaritza Arteetan Graduatua

Iraupena

240 ECTS

4 urte

Campusa

Donostia (Basque Culinary Center)

Plazak

100 plaza

Hizkuntzak

Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Presentziala

PDF Katalogoa

IKASKETA PLANA

Ikasketa-plana 4 urtetan egituratuta dago, eta 60 ECTS daude urtean. Nahitaezkoak diren kanpoko praktikaldiak egin behar dira 1., 2. eta 3. mailetan, eta 30 ECTSko Gradu Bukaerako Lana egin behar da 4. mailan.

Graduaren hirugarren urtean, gastronomia-zientzien fakultatean emandako unibertsitate-titulu ofizialaren hainbat eremutan sakontzeko hiru ibilbide daude, eta bakoitzak 20 ECTSko iraupena du.

  • Sukaldaritzako abangoardia
  • Berrikuntza, negozioa eta ekintzailetza
  • Elikagaien industria

Eskola gehienak gaztelaniaz ematen dira. Irakasgai batzuk ingelesez ematen dira.

Mondragon Unibertsitateak egiaztatutako Gastronomia eta Sukaldaritza Arteetako gradu-titulu hau Goi Mailako Hezkuntzaren Europako Esparrura egokitutako titulua da, eta bost ardatzetan oinarritutako prestakuntza sendoa eskaintzen du:

 

Gastronomia eta Sukaldaritza Arteetako Graduko irakasgaiak

Sukaldaritza

 

Produkzioa

Menu eta eskaintza gastronomiko berriak diseinatu eta planifikatu ahal izango dituzu, eta hainbat lehengai eta prozesurekin esperimentatu ahal izango duzu.

 

Lehengaiak

Lehengaien aukerak detektatzen eta lehengai horiekin lan egiten ikasiko duzu, errezeta berritzaileak sortzeko.

 

Sukaldaritza-teknikak

Makineriaren, tresneriaren, produktuen, tekniken eta abangoardiako elaborazioen ezagutza zehatza eta praktikoa izango duzu.

 

 

Sentsorialtasuna

Gai izango zara produktu eta elikagaien kalitatea sailkatu eta baloratzeko, pertzepzio sentsorialean oinarrituta.

 

Elikadura-berrikuntza

Elikadura-produktu berriak garatzeko prozesua eta beharrezkoak diren teknikak eta tresnak menderatuko dituzu.

 

Gastronomia

 

Nutrizioa eta dietetika

Elikadurak gastronomian txertatu beharreko osasunaren osagai gisa duen garrantziaren ikuspegi orokorra eskuratuko duzu.

 

Euskal gastronomia eta Estatuko gastronomia

Euskal sukaldaritzaren eta Espainiako sukaldaritzaren berezko funtsak eta ezaugarriak eta errezetarik tipikoenak ezagutu eta menderatuko dituzu.

 

Nazioarteko gastronomia

Nazioarteko sukaldaritzako sekretuak aurkitzen eta platerik ezagunenak prestatzen ikasiko duzu, Asiakoekin hasi eta Hego Amerikakoekin amaitzeraino

 

Jatetxe-arloa

 

Bezeroaren arreta

Bezeroari esperientzia gastronomiko paregabea eskaintzera bideratutako areto-zerbitzu berritzaileak eta eraginkorrak diseinatuko dituzu.

 

Sommelier-jarduna

Ardoaren eta beste edari batzuen produkzio eta kontsumoaren egungo egoera eta gastronomiarekin duten lotura edo uztartzea ezagutuko dituzu

 

Jatetxeen kudeaketa

Jatetxe-arloko enpresa baten kudeaketa integralaren eta haren prozesu eta talde guztien ikuspegi orokorra izango duzu.

 

Enpresa

 

Marketin gastronomikoa

Gai izango zara eremu gastronomikoan marketin eta komunikazioko estrategiak eta ekintzak planifikatu, garatu eta inplementatzeko.

 

Ekintzailetza

Zure enpresa gastronomiko propioa sortzeko eta produktu eta zerbitzu berritzaileak garatzeko beharrezkoa den guztia ikasiko duzu.

 

Elikadura-arloko legeria

Lanaren, elikaduraren eta ingurumenaren arloko legeria da ezagutu eta bete behar duzun kontrol-sistema eraginkorraren oinarria.

 

Trebetasunak

 

Taldeen kudeaketa

Gai izango zara gastronomiaren eta ikerketaren eremuan lantaldeak eta proiektuak kudeatzeko.

 

Berrikuntza eta sormena

Aditua izango zara proposamen gastronomiko berriak diseinatu, garatu eta lantzeko teknika eta tresnekin.

 

Komunikazioa

Edonoren aurrean era garbi eta laburrean komunikatzeko trebetasuna garatuko duzu.

 

Kontsultatu irakasgai guztiak

 

Praktikan oinarritutako ikaskuntza

Gastronomia eta Sukaldaritza Arteetako Graduko lehen urtean, nahitaezko praktikak egin beharko dituzu jatetxeetan eta sektoreko beste enpresa batzuetan. Graduak, gainera, konpetentzietan oinarritutako ikaskuntza-eredu nagusiki praktiko bat du ezaugarri bereizgarri, eta ikaslea da protagonista eredu horretan.

Ezagutu proiektuetan oinarritutako ikaskuntza-sistema

 

 

Ikasturte bakoitzeko irakasgaiak


1go Maila • 1go seihilekoa

  Ikasgaia Mota ECTS
PDF Gastronomia eta sukaldaritza arloan lanbideak eta beharrezko gaitasunak sektorean kokatzea
eta gaitasun orokorrak lantzea
D 2
PDF Sukaldaritzako produkzio sistemak eta
prozesuak (I)
OP 6
PDF Lehengaiak, horien jatorria eta produktuak D 3
PDF Ekipamenduak eta instalazioak sukaldaritzan D 3
PDF Bezeroarekiko zerbitzua eta arreta D 4
PDF Informatika OP 6
PDF Elikaduraren eta gastronomiaren historia eta
soziologia
OP 6
  Guztira   30

  

1go Maila • 2. seihilekoa

  Ikasgaia Mota ECTS
PDF Sukaldaritzako produkzio sistemak eta prozesuak II D 5
PDF Okintza eta ogiaren erabilerak D 3
PDF Enpresa eta gastronomia OP 6
PDF Estadistika OP 6
PDF Biologia OP 6
PDF Praktikak I D 4
  Guztira   30

  

2. Maila • 3. seihilekoa

  Ikasgaia Mota ECTS
PDF Sukaldaritzako produkzio sistemak eta prozesuak optimizatzea I D 5
PDF Elikadura arloko fisika-kimika OP 6
PDF Ekonomiaren hastapenak OP 6
PDF Euskal gastronomia D 3
PDF Bezeroarekiko zerbitzua eta arreta optimizatzea D 4
PDF Psikologia OP 6
  Guztira   30

2. Maila • 4. seihilekoa

  Ikasgaia Mota ECTS
PDF
Sukaldaritzako produkzio sistemak eta prozesuak optimizatzea II
D 6
PDF Espainiako gastronomia I D 3
PDF Lan, elikadura eta ingurumen legedia OP 6
PDF Sumiller jarduna I D 3
PDF Komunikazioa OP 6
PDF Praktikaik II D 6
  Guztira   30

  

 

3. Maila • 5. seihilekoa

  Ikasgaia Mota ECTS
PDF Nutrizioaren eta dietetikaren hastapenak D 3
PDF Sukaldaritzako teknikak eta prozesu berritzaileak 
diseinatzea
D 7
PDF Horniketa eta logistika D 3
PDF Berrikuntza bezeroarekiko zerbitzuan eta arretan D 6
PDF Sumiller jarduna II D 3
PDF Espainiako gastronomia II D 4
PDF Industri teknologiak eta prozesuak elikaduran D 4
  Guztira   30

  

3. Maila • 6. seihilekoa

  Ikasgaia Mota ECTS
PDF Ardandegiaren kudeaketa  D 5
PDF Marketina eta merkataritza kudeaketa D 3
PDF Nazioarteko gastronomia D 5
PDF Produktu eta teknika aurreratuak H 3
PDF Joera berriak eta berrikuntza zerbitzu prozesuetan H 3
PDF Kontrola eta kalitatea H 3
PDF Praktikak III D 14
  Guztira   30

  

4. Maila • 7. seihilekoa

  Ikasgaia Mota ECTS
PDF Gastronomia arloko ikerketaren eta
berrikuntzaren hastapenak
D 4
PDF Diseinua eta gastronomia D 5
PDF Sukaldaritzaren kudeaketa D 4
   Sukalaritza Abangoardia Aukera    
PDF Joera berriak sukaldaritzan H 6
PDF Sentsorialtasuna H 6
PDF Sukaldari handiak: sukaldaritzako
maisuak eta ereduak
H 5
  Berrikuntza, Negozioa eta Ekintzailea    
PDF Merkatu eta negozioen bideragarritasun
azterketak
H 6
PDF Ekintzailetza eta negozioa aurrera eramatea H 6
PDF Negozio planaren diseinua H 5
   Elikagaien Ingustri Aukera    
PDF Produktuen diseinua eta garapena H 6
PDF Ekoizpenaren kudeaketa H 6
PDF Kolektibitateak eta antzeko industriak H 5
  Guztira   30

 

4. Maila • 8. seihilekoa

  Ikasgaia Mota ECTS
PDF Gradu Bukaerako Lana GBL 30
  Guztira   30

 

Oro har, antolatu den ikasketa planean ikasleek aurrera egingo dute seihileko eta kurtsoetan aurreikusitako erritmoan, gainditu ez diren materiak errepikatu behar direnean ezik. Kasu hauetan, ikasleak gainditu gabeko materiatan matrikulatzeko aukera izango luke.   

Halaber, kasu pertsonal berezietan, matrikulazio partziala egiteko aukera izango da, betiere gutxienez 20 kreditu hartzen badira eta materia batzuen eta besteen artean aurretiko baldintzak errespetatuz gero.  

Hezkuntza-behar bereziak antzematen direnean, salbuespen gisa prestakuntza ‘ad hoc’ bat diseinatuko da ikaslearen egoera pertsonalaren arabera.    

Unibertsitatea baino gehiago gara