Ikas-irakas prozesua
Titulazio Ofiziala
Gastronomia eta Sukaldaritza Arteetan Graduatua
Iraupena
240 ECTS
4 urte
Campusa
Donostia (Basque Culinary Center)
Plazak
100 plaza
Hizkuntzak
Gaztelania, Ingelesa
Modalitatea
Zuzeneko hezkuntza
PDF Katalogoa
Metodologia
Goi Mailako Hezkuntzako Europar Esparrura egokiturikoa da, eta lau ardatzetan oinarritutako formazio sendoa eskaintzen du.
- Sukaldea eta Sala
- Negozioaren Kudeaketa
- Zientzia eta Teknologia
- Kultura eta Artea
Gradu honen helburua profesionalak formatzea da, goi-mailako sukaldaritza-prozesuak eta zerbitzu gastronomikoak diseinatu, ezarri eta ikuskatu ditzaten, jatetxeetan nahiz elikaduraren eta gastronomiaren sektoreko beste edozein enpresatan. Gure ikasleek prestakuntza jasoko dute, halaber, produktu, zerbitzu eta negozio berrietarako proposamenak garatzeko, sukaldaritzaren eta gastronomiaren inguruko aholkularitza eskaintzeko.
Hezkuntza Eredua.
Basque Culinary Centerren hezkuntza ereduak ikasleen prestakuntza pertsonala, soziala eta profesionala du helburutzat eta ikasleak euren prestakuntzan engaiatzera, talde-lanean jardutera proiektuak gauzatzera, erabakiak hartzera eta harremanak mailarik onenean garatzera bultzatzen ditu.
Goi mailako eredu praktikoa da, konpetentziatan oinarritua eta protagonistatzat ikaslea duena. Ikasle bakoitzaren ezagutza, gaitasunak eta jarrera balioesten ditu, hainbat jakintzagairen arteko harremana sustatzen duen diziplinarteko eredu baten barruan. Honek ebaluazio jarraia eta globala ahalbidetzen du, ardatz nagusitzat irakasleen eta ikasleen arteko harremana duena.
Nola Ikasten Da?
- Eginez
- Talde-lanean
- Benetako proiektuak gauzatuz eta zuzenduz
- Ekintzailetza bultzatuz
- Autonomia eta erabaki-hartzea sustatuz
- Komunikazioa eta giza gaitasunak garatuz