Sartzeko betekizunak
PRODUKTU DIGITALEN DISEINU ETA GARAPENEKO INGENIARITZA IKASTEKO BALDINTZAK
Gradu hau ikastea pentsatzen ari bazara, litekeena da ondorengo baieztapen askotan zure burua identifikatuta sentitzea:
JAKINMINA
Jakin-mina dut gauzak eta legeak nola funtzionatzen duten eguneroko fenomenoen atzean.
FISIKA
Fisika gustatzen zait. Gozatu egiten dut fisikari buruzko bideoak ikusten edo dibulgazio-liburuak irakurtzen.
TEKNOLOGIA
Teknologia berriak eta horiek industria-ingurune batean dituzten aplikazioak interesatzen zaizkit.
INTERESA
Urduri eta jakin-minez nago, etengabe ikasteko gogoz.
PASIOA
Fisika eta matematika maite ditut eta pertsonen bizitza hobetzeko erabili nahi nituzke.
PRAKTIKA
Kontzeptu teorikoak nahiz errealitateik gertu dauden proiektuetan praktikan jartzea interesatzen zaizkit.
"Bat al zatoz adierazpen horiekin? Bai? Orduan, Produktu Digitalen Diseinu eta Garapeneko Ingeniaritzako Gradua aukerarik egokiena da zuretzat."
Bi bide izango dituzu gradu hori ikasteko
Batxilergoa ikasi edota goi-mailako Lanbide Heziketako ikasketak egin ondoren.
Batxilergoa ikasi duzu
Egokiena Zientzia eta Teknologiako Batxilergoa ikasi izana da. Garrantzitsua da Fisika eta Matematika ikasgaiak eman izana eta Marrazketa teknikoa eta Industria-teknologiak edo Kimika ikasgaiak ere gomendatzen dira.
Goi-mailako Lanbide Heziketa ikasi duzu
Komeni da Ingeniaritzarekin lerrokatutako Goi Mailako Heziketa-Zikloak ikasi izana.
Hemen duzu ikusgai kredituak aitortzeko eta transferitzeko sistemaren esparru araudia.
Hizkuntza-betekizunak
Produktu Digitalen Diseinu eta Garapeneko Ingeniaritzako Graduan, irakasgaien % 55 gaztelaniaz ematen dira eta % 45 ingelesez. Horietatik guztietatik, irakasgaien % 20 euskaraz egin daitezke aukeran.
Komenigarria da izena eman aurretik campus bakoitzari dagozkion hizkuntza-gaitasunak eskuratu izana:
BILBAO AS FABRIK CAMPUSA

