Inskripzioa eta matrikula

Titulazio Ofiziala

Industria Diseinuko eta Produktu Garapeneko Ingeniaritzan graduatua

Iraupena

240 ECTS

4 urte

Campusa

Mondragon/Arrasate

Plazak

70 plaza

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Presentziala

{name=ID_Formulario_descarga, data=1045232, type=text, options=[]}

PDF katalogoa

Inskripzio eta matrikula

320x162

Ingeniaritzako Gradua ikasten hasi aurretik, prozesu bat burutu beharko duzu.

Jardunaldi irekia

Goi Eskola Politeknikoko ateak irekiko ditugu. Zain izango gaituzu, titulazioaren eta haren lanbide-irteeren berri zehatz-mehatz emateko, baita ere Unbiertsitatea eta bertako instalazioak, erakusteko.

Zatoz gu ezagutzera

INSKRIPZIOA

Calendario

2022/11/02     2023/06/16

Leku hutsak dituzten titulazioen kasuan aparteko matrikulazio datak jakinaraziko dira.

Kontsultatu gainerako inskripzio-datak eta inskripzio-izapideak

 

Online inskripzioa

Matrikulazioa

Calendario

2023/07/03     2023/07/06

Leku hutsak dituzten titulazioen kasuan aparteko matrikulazio datak jakinaraziko dira.

Kontsultatu gainerako inskripzio-datak eta inskripzio-izapideak

 

Online matrikula

 

MATRIKULA GAUZATZEKO BALDINTZAK

  • Nolanahi, ikasle interesatu izan behar da matrikula gauzatzen duena.
  • Matrikula egiterako orduan, ikasleak posta elektroniko pertsonala eta mugikorra izan behar ditu, dokumentuak elektronikoki sinatu ahal izateko.
  • Gomendagarria da adin nagusiko ikaslea matrikula kobratuko zaion kontu korronteko edo libretako titularra edo kotitularra izatea.
  • Matrikula egiterako orduan dokumentu guztiak PDF formatuan eskaneatuta izan beharko ditu.
Matrikula egiteko aurkeztu behar den dokumentazioa Gradua Berriak Gradua Beteranoak
NAN (azken ikasturtean berriztu bada)   x
Karnet tamainako argazki 1 x  
(*) Domizializazio aginduaren dokumentua (SEPA) - Dokumentu hau auto-matrikulako aplikazioan sortuko da x x
(**) GSAZ Zenbaki ageri den dokumentua (Gizarte Segurantzako Afiliazio zenbakia)   x (aurreko ikasturteetan ez baduzu praktikarik egin)
Familia Ugariaren kasuan, eguneratutako egiaztagiria x x
Ohorezko Matrikularen Ziurtagiria (kasua bada) x  
Osakidetzako Txartelaren fotokopia (Biteri Ikastetxe Nagusiaren egoiliar izanez gero) x x

 

Oharra (*): Domizializazio aginduaren dokumentua (SEPA)

  • Ikaslea kontuko titularra edo kotitularra bada, auto-matrikulako aplikazioan digitalki sinatuko du ordainketa baimena.
  • Ikaslea ez bada kontuko titularra edo kotitularra, kontuko titularraren datu pertsonalak eta bankuko datuak eskatuko dira, eta honek digitalki sinatuko beharko du ordainketa baimena auto-matrikulako aplikazioan eta dokumentua automatikoki erregistratuta geratuko da.

Oharra (**): GSAZ Zenbakia ageri den dokumentua (Gizarte Segurantzako Afiliazio Zenbakia)

  • Normalean zenbaki hau (eta hau ageri den dokumentua) ikasleei aurreko etapa batean ematen zaie (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan 'DBH' edo Batxilergoan). Hala ere, dokumentu hau izan ezean edota galduta badu, interesatua Gizarte Segurantzako bulego batean pertsonalki bertaratu beharko da, NANarekin eta bertan eskatu.

 

Matrikulatutako ECTSak

  Gutxienekoa Gehienezkoa

Industria Diseinuko eta Produktu Garapeneko Ingeniaritzan Gradua

9 ECTS 60 ECTS

 

Industria Diseinuko Ingeniaritza ikasteko betekizunak

  • Teknologia berrien eta diseinuaren mundua izugarri maite baduzu
  • Artea, moda eta estetikari lotutako guztia interesatzen bazaizu
  • Pertsona behatzailea eta sormen handikoa zarela uste baduzu
  • Matematikan eta fisikan ongi moldatzen bazara
  • Erabaki bat hartu aurretik, nahiago baduzu gauzak ongi aztertu
  • Taldean eta arduraz lan egiteak motibatzen bazaitu

Esaldi horiekin bat bazatoz, Industria Diseinu eta Produktu Garapeneko Ingeniaritzako Gradua aukera aproposa da zuretzat

Industria Diseinuko Ingeniaritzako Gradua ikasteko betekizunak

 

Graduko irakasgaiak

  • Diseinuaren metodologia
  • Fabrikazio-prozesuak
  • Materialen elastikotasuna eta erresistentzia
  • Adierazpen artistikoa
  • Erabilgarritasuna
  • Ingurumen-alderdiak
  • Marketina eta komunikazioa
  • Ordenagailuz lagundutako diseinua
  • Diseinu-proiektuen kudeaketa

Kontsultatu irakasgai guztiak

 

Ikaslearentzat Informazio Baliagarria

Eramangarri berri bat erosi behar baduzu, hauek dira izan behar dituen gutxieneko ezaugarriak:

  • Sistema eragilea: Windows 10 64 bit
  • Gutxieneko prozesadorea: Intel Core i5
  • Gutxieneko RAM memoria: 8Gb
  • Disko gogorra: 256Gb edo gehiagokoa (SSDa izatea gomendatzen dugu)
  • Txartel grafikoa: gutxienez 1Gb-ko memoria dedikatua 
  • 15,6 hazbeteko pantaila
  • Gomendatutako bermea: 3 urtekoa

Jada portatil bat badaukazu ez zaitez kezkatu, bere ezaugarrien arabera egokia izan daiteke; nahi baduzu portatilak.mgep@mondragon.edu korreo helbidean konfirmatu dezakezu.

 

Unibertsitatea baino gehiago gara