Jasangarritasuna
JASANGARRITASUNA
Etorkizuneko gizartearen alde lan egin eta ekarpenak egin nahi ditugu. Horregatik, Mondragon Goi Eskola Politeknikoan ingurumena babesteko konpromiso sendoa dugu, kutsaduraren prebentzioa eta baliabide naturalen erabilera jasangarria barne. Beraz, ekonomia zirkularra bultzatzen eta klima-aldaketa arintzen lagunduko duten ekimen eta proiektuen garapena sustatzen dugu.
“Laneko eta ingurumeneko kalitate-, segurtasun- eta osasun-politika” dugu oinarri, erakundeko pertsona guztien parte-hartzea eta inplikazioa sustatzeko, laneko kalitate-, segurtasun- eta osasun-helburuak eta ingurumena babestekoak lortzeko.
2021/2022 ikasturtean ekonomia zirkularraren eredua ezartzen hasi ziren, Arrasateko egoitzaren diagnostiko batetik abiatuta, non jardueraren % 70 kontzentratzen den. “Campus neutroa CO2 emisioetan 2036-2040 urtetik aurrera, 2028-2032an % 50eko murrizketarekin” erronka ezarri dute.
MUCS proiektua: Mondragon Unibertsitatea Zirkularra eta Jasangarria
Ezagutu unibertsitatean garatzen ari garen campus zirkularreko proiektua: ematen ari garen pausoak, identifikatutako helburua, zein dinamika eta neurketa ipini ditugun martxan etab. Deskargatu dokumentua.
Erronka hori lortzeko, landu beharreko ekintzak planifikatu dira, eta hainbat taldetan karbono-aztarna neurtzea sartu da:
Ziurtagiriak
ISO 14001
Gaur egun, guztiok dakigu zein garrantzitsua den ingurumena babestea, eta, horregatik, ezinbestekoa da edozein erakundek, edozein motatakoa dela ere, ingurumen-iraunkortasunaren kontzeptua bere barne-politiketan sartzea. Hori guztia dela eta, MGEPek ere norabide berean lan egin behar du: alde batetik, bere irakaskuntza eta ikerketa jardueraren ingurumen inpaktua ebaluatuz, ahalik eta gehien murrizteko, eta bestetik, bertatik aterako diren etorkizuneko profesionalak sentsibilizatuz, ingurumenarekin zerikusia duen guztiaren defentsan.
2024-2028 plan estrategikoan ezarritako helburu estrategikoa da “MGEP ingeniaritza ereduaren jasangarritasuna bermatzea”. Honako ekintza-plan hauetan lan egiten jarraitzen dugu:
- ISO 14001 Arauaren ziurtagiria mantentzea: 2021-12 21ean lehen aldiz eman zen ziurtagiria, eta 2027-12 21ean amaitu zen
- Ekonomia zirkularreko proiektuak: Energia, mugikortasuna eta hondakinak.
- MGEPen jarduerak GJHekin lerrokatzea.
ERRONKA GARBIA First Lego Leage Arrasate 2026
2026ko apirilaren 13an, Ihobek bigarren aldiz eman zion Erronka Garbiaren ziurtagiria First Lego Leage Arrasate 2026 ekitaldiari. Haren arabera, ingurumen-neurriak txertatu dira haren diseinuan eta antolakuntzan, ingurumenean izan ditzakeen inpaktu negatiboak minimizatzeko. Zehazki, mugikortasuna, energia, erosketak eta hondakinak izan dira jarduera-ardatzak.
Hirekin eraikinerako ERAS
2024ko irailaren 3an, EAEko eraikuntzaren ingurumen-iraunkortasunaren kalifikazio-etiketa (ERAS) eman zion Ihobek Arrasateko egoitzan dagoen Hirekin eraikinari.
Eraikinaren diseinu-fasean ezarritako ingurumen-neurriei esker, 68,29 puntura iritsi da materialen/hondakinen, energiaren, edateko uraren/ur grisen, lurzoruaren erabileraren eta ekosistemen alorretan
INGURUMEN-IRAUNKORTASUNA KALIFIKATZEKO ETIKETA
Ingurumen-portaeraren adierazleak
INGURUMEN MEMORIA
INGURUMEN MEMORIA 2023-2024
Jardunbide egokien eskuliburua
- Paperaren kontsumoari, erabilerari eta kudeaketari buruzko jardunbide egokiak
- Energiaren kontsumoari, erabilerari eta kudeaketari buruzko jardunbide egokiak
Biodibertsitatea eta ondare botanikoa sustatuz Arrasateko campusean
- 24 fitxa botaniko egitea (formatu fisikoan eta digitalean):
- Edukiak garatu dira, bertako espezieei lehentasuna emanez eta inklusibitate-irizpideak aplikatuz.
- Fitxa bakoitzak espeziearen ezaugarri botanikoak, balio kulturala, argazki-materiala eta biomasari buruzko datuak jasotzen ditu (atmosferatik harrapatu eta adaburuan, enborrean eta sustraietan modu iraunkorrean biltegiratutako CO2 tonak).
- Diseinua, garapena eta instalazioa MGEPko Diseinu, Komunikazio eta Eraikinen Kudeaketa taldeek egin dituzte osorik.
- Dibulgazio- eta komunitatearen parte-hartzerako jarduerak:
- Aditu tekniko batek gidatutako 6 bisita gidatu antolatu dira.
- Ekimenak 100 pertsona ingururen parte-hartzea izan du, besteak beste, unibertsitate-komunitateko kideena, ikastetxeetako ikasleena (Arizmendi Ikastola eta Bedoñabe Herri Eskola) eta Arrasateko herritarrena.
Lotutako albisteak
Mondragon Goi Eskola Politeknikoa konprometituta dago bere energia-kontsumoa murriztearekin 14·02·2022
Mondragon Goi Eskola Politeknikoak ISO14001: 2015 ziurtagiria lortu du 17·01·2022
Mondragon Goi Eskola Politeknikoak Ekoscan ziurtagiriak berritu ditu 18·01·2021
"Energia kontsumoaren bilakera 23/24 ikasturtean" - 16·12·2024
